Barriak
Etiquetado como: Bidezko Merkataritza
Bidezko merkataritzako produktuak salgai San Bizenten
HegoBerria–Compromiso Sur taldearen eskutik, datorren domekaz, otsailak 1, Bidezko merkataritzako (Kidenda) produktuak salduko dabez Bilboko San Bizente Martiria parrokiako eleizpean (11:00etatik 14:00etara). Kongoko Errepublika Demokratikoko artisau-lanak be eskainiko dabez (Mufungaren Adiskideak Fundazinoak.
Kidendak web barria dau
Kidendak web orrialde barria dau: www.kidenda.org. Webgune barritu hau, "argiagoa da, bisualagoa, eskuragarriagoa bidezko merkataritzari lotutako pertsona guztientzat". Kidenda irabazi-asmo bako alkartea da eta bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua sustatzen ditu Bizkaian.
Bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia, bihar, Bilbon
Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna dala-eta, bihar -maiatzak 8, eguena-, 17:00etatik 20:00etara, Adeco, Kidenda, Oxfam Intermon, Proclade Yanapay eta Setem Hego Haizea erakundeek, BIlboko Udalagaz batera, bidezko merkataritzari buruzko ekitaldia antolatu dabe eta Deustuko San Pedro plazan egingo da.
Bidezko merkataritzak emakumeen ahalduntzean dauan eraginari buruzko ekitaldia
"Bidezko merkataritzaren eragina emakumeen ahalduntzean eta ingurumen-jasangarritasuna" goiburuaren haritik, ekitaldia ospatuko da datorren eguenez, ekainak 13. Besteak beste Penca de Sabila Ekologia eta Kultura Batzordeko (Medellin-Kolonbia) kide dan Claudia Montoya Ruizek parte hartuko dau, Colyflor -ekonomia-zirkuitu solidarioa eta bidezko merkataritzako denda- egitasmoa …
Bidezko Merkataritzaren egunez, Giza eskubideen eta ingurumenaren babesa
Aurton, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunean, aldarrikapen berezia egingo da: giza eskubideen eta ingurumenaren babesa elikagai, erropa edo norbere burua zaintzeko produktuen ekoizpenean. promovido por Alboan, Cáritas erakundeek eta Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzak sustatzen daben Kidenda Bidezko Merkataritzaren inguruko egitasmoak bat egiten dau Bidezko …
Asteburuan, zine-foruma eta bidezko merkataritza Corpus Christi parrokian
Bilboko Corpus Christi parrokiako gaztek ekimen barri eta originalak garatzen dabez eta domeka honetarako be prestatu dabez jarduera bi: Hilaren hirugarren domekaz ohikoa danez, 12:00etako eta 13:00etko mezen aurretik eta ostetik bidezko merkataritzako produktuak salduko dabez eta arratsaldez pelikula ikusteko aukera izango da parrokiako areto nagusian, 18:15etan.
Asteburuan, alkartasuna, omenaldia eta ekumenismoa
Asteburuan, jarduera ugari izan da Eleizbarrutian. Zapatuz, UPV-EHUko abesbatzak kontzertu solidarioa eskaini eban San Bizente Martiria parrokian, bekak Kongoko EDko emakumeentzat ekimenaren alde eta Gernikan omenaldia egin eutsen erretiroa hartu barri dauan Amaia Olaetari. Atzo, katedralean, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen barruan, eleizkizun ekumenikoa egin zan: …
Zatoz, gaur, Indautxura, bidezko merkataritzaren azokara
"Bidezko merkataritzak on egiten deutso mundu osoari" goiburuaren haritik gaur ospatuko da Indautxu plazan, 17:00etatik 20:00etara, bidezko merkataritzaren azoka. Gai honen inguruan sentiberatasuna bizteko hainbat jarduera izango da, besteak beste: antzerkia, ipuin-kontalaria, munduko jolasak, kontsumo arduratsu eta jasangarrirako produktuen salmenta, argibide-mahaiak eta …
Bidezko merkataritza eta 'mundu guztiari on egiten deutsana'
"Mundu guztiari on egiten deutso" goiburuagaz ospatuko dau, gaur, KIDENDAk (Cáritas, Misinoak eta Alboan erakundeen ekimena Bizkaian), Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna. Horretarako, Bidezko Merkataritzarako Bizkaiko hainbat alkartek eta Bilbao eta Portugaleteko udalek hainbat jarduera antolatu dabe.
"Emakumeek bultzatzen dabez familiak eta alkarteak"
Maquita Cushunchic (MCCH) Fundazinoak Bilbon azaldu ebazan atzo bere egitasmoak. Marina Sampedro eta Mª Jesus Perez Makita Fundazinoko kideek egin eben aurkezpena Somorrostro ikastegiko ikasle-talde baten eta euren irakasleen Kidendako laguntzaileen eta Bidezko Merkataritzaren inguruan jakin-mina daben lagunen aurrean. Euren esanetan, "Bidezko Merkataritza ez da …
Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik
Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.
Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean
Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.
"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan
Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz.
"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin
Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma.
Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan
Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.
"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua
Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.
Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea
2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.
"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan
200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez.
Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea
Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.



