Barriak
Etiquetado como: Bilboko Koral Alkartea
Bilboko Koral Alkartearen agurra Aita Santuari
Bilboko Koral Alkarteak omenaldia egin deutso Valentin Maria Zubiaurreri 'Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia' bere oratorioa Erroman estreinatuz. Joan dan eguaztenez, audientzia orokorra amaitzeaz batera, koraleko hainbat kide Aita Santuagaz egon zan. Koralaren izenean agurtu egin eben eta, solasaldi laburrean, euren bidaiaren nondik norakoak azaldu eutsiezan gaur Vatikanoan …
'Kurutzearen ahala' gotzainen baterako Pastoral Idazkian
Iruña eta Tutera, Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainek Garizuma-Pazko aldirako idatzi daben Eraman oneko erkatzea Pastoral Idazkian, 'Kurutzearen ahala' nabarmentzen da. Kurutzearen inguruko gogoeta hori V. kapituluan jasoten da. Pastoral Idazkiaren bigarren argitaraldia kaleratu da eta Bilboko eleizbarrutian, apirilaren 22tik aurrera barriro zabalik izango dan Jakinbide liburu-dendan erosi daiteke. Gaur, Zapatu Santua, Pazko-gaubeila ospatuko da Bilboko katedralean, 21:00etan, gotzaina buru dala.
"Lurralde Santuaren aldeko" diru-batzea, ezinbesteko laguntza
Orain dala egun batzuk egin zan deialdia Vatikanoan, mundu osoko gotzain eta fededun katolikook Lurralde Santuari lagundu deiogun "pro Terra Sancta" diru-batzea eginez gaurko egunez, Bariku Santuz.
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina izango da buru Santiago katedralean 11:00etan ospatuko dan Krisma-mezan.
Kerman Lopez: "Krisma-meza, alkartasunaren zeinu"
Kerman Lopez bikario nagusiak, Radio Popular-Herri Irratiko`Iglesia Hoy´irratsaioan eskainitako alkarrizketan, gaur goizeko 11:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Krisma-mezaren balioa nabarmendu dau. Bere esanetan, eleizkizun honi "ez jako arreta larregi eskaintzen" eta, halanda be, "oso garrantzitsua da", izan be "Pazko Hirurrenari hasiera emoten deutso eta alkartasunaren zeinu da".
Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko V. Eguna ospatuko da
“Rompe moldes/Amestu eta zaharbarritu”, goiburuaren haritik ospatuko da Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko V. Eguna, hain zuzen be apirilaren 27an. Alkarte lez, lanaren giza eta kristau senean sakontzeko aukera izango dogu.
Katalogatu dabe Asisko san Frantzisko parrokiako antxinako liburutegia
Bilboko 'Quinta parrokia' lez ezagutzen dan Asisko san Frantzisko parrokiak eleizbarrutiko liburutegiari gordailuan emon deutso urteen buruan sortu izan dan antxinako liburutegia.
Urpeko robota galtzeko bidean dagozan landareak berreskuratzeko
EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Gernikako San Fidel ikastolak maiatzaren 7tik 9ra Hegoafrikan ospatuko dan zientzia eta robotikaren nazinoarteko txapelketako azken fasean parte hartuko dau. DBHko 4. mailako 10 ikasle joango da Ciudad del Cabora First Lego League Open Africa Championship dalako ekitaldiaren finalean parte hartzeko. Ikasle eta irakasleek urpeko robota asmatu dabe, itsas hondoan desagertzeko bidean diran espezieak birlandatzeko. Bizkaia ordezkatuko dabe mundu osoko ehun ikastetxe inguru batuko dituan ekitaldian.
Prozesinoetako irudi-multzorik ederrena gaur atarako da San Nikolas eleizatik
Prozesinoa Bilboko Areatzan dagoan San Nikolas eleizatik abiatuko da eta Alde Zaharra zeharkatuko dau. Bilboko Sate Santuan kalez kale ibiliko dan irudi-multzorik "bikain eta ederrena" da, Menaren Pietatea. Juan Pascual Menak 1756an egin eban San Nikolas eleizarena dan eskultura hau. Kristo hilaren irudi ikusgarri eta zirraragarria nabarmentzen da. Aurton, barritasun bi izango dira.