Barriak
Etiquetado como: Abadeak
Eleizbarrutiko abadeek egun berezia ospatzen dihardue
Gaur Jesukristo Abade Nagusi eta Betierekoaren Eguna ospatzen dihardu gaur. Eta egun honetan, Bilboko Eleizbarrutiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak osptzen dabez. Aurton be, abadeakaz bat egin dabe euren senideak, euren alkarteetako kideak eta beste hainbat lagunez, urteurrenak ospatzeko..
HOAC mobimentuko batzorde iraunkorra, Bilboko eleizbarrutian
Gema Martin antolakuntza eta alkarte bizitzarako HOAC mobimentuko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilboko eleizbarrutian izango dira gaurtik zapatura arte -apirilak 7-12.
HOAC mobimentuko Batzorde Iraunkorra, Bilbon
Gema Martin antolakuntza eta alkarte bizitzarako HOAC, mobimentuko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilbon izango dira apirilaren 7tik 12ra.
Caritasen ate irekien jardunaldia, Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan
Caritas Bizkaia erakundeak “Alkartea, gure aldartea. Camino de esperanza” ate irekien jardunaldia ospatu zan atzo Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan. Egunez egun, ahuleziazko egoeran dagozan pertsonen aldeko akonpainamenduaren ingurukoak agertu ebezan eta, amaieran azaldu ebenez, "egun bizi-bizia izan da, biziz, aurpegiz, istorioz eta asko esaten daben isiltasunez betetako eguna".
Caritas Bizkaia erakundearen kanpaina asteburuko mezetan
Asteburuan 291 parrokietan ospatuko diran Eukaristietan batu daiten dirua Caritas Bizkaia erakundearen esku itziko da. Apirileko kanpainak 75. urteurreneko abestia dakar gogora: `Alkartea, gure aldartea - Camino de Esperanza´. Javier Onaindia irratietako zuzendariaren bertso honegaz fedea alkartean bizitzearen egokitasuna agertzen da, Elena Unzuetak kanpaina dala-eta argitaratu dauan gutunean adierazo dauanez: "Txertatuta gagozan alkarteek eragin esanguratsua dabe gure bizitzeko, sentitzeko eta jokatzeko eran".
"Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao" alkarteak web barria eta hurrengo erromesaldiak aurkeztu ditu
Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao alkartearen web sortu barria aurkeztuko dogu. Besteak beste, antolatzen dabezan erromesaldien inguruko barriak jasoten ditu, esate baterako: ibilbide zehatzak, aurreko prestaketa, egitarauak eta Lurralde Santuaren inguruko liburu eta artikulu interesgarriak. Orrialde oso interesgarria da, lurralde hori ondo ezagutzen daben pertsonek kontu handiz landu dabena eta bitarteko egokia lurralde hori ezagutu gura dabenentzat. Weba: hemen. Gainera, erromesaldi bi iragarri dabez bertan: 2025eko uztailaren 6tik 13ra egingo dana eta 2026ko apirilaren 13tik 19ra edingo …
Eleizak Kuban bizi dauan egoerari buruzko lekukotasunak, atzo Bilbon
"Laguntasuna Beharrizanean dan Eleizari" Pontifize fundazinoak mahai-ingurua ospatu eban atzo Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokian. Eleizak Kuban egiten dauan lanari buruzko lekukotasunak emon ebezan.
Klaratarren eleiza eta Caritas Bizkaia erakundearen Etxepel zentroa, gizarte Jubileuan
Datorren zapatuz, apirilak 5, gizarte eta otoitz senez bikaritza guztiak zeharkatuko dituan erromesaldi "berezia" Durangora helduko da. "Gizarte Jubileu" hau Barakaldon hasi zan joan dan martxoaren 22an. Partaideek Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan gizarte jantokia ezagutu eben. Oraingoan, klaratarren Durangoko eleizan emongo jako hasiera ekitaldiari goizeko 10:30etan erakundeak Durangaldean bizilekurik ez daukienei eskaintzen deutsen zerbitzua bisitatuko dabe erromesek. Azken otoitza, monjen eleizan ospatuko da 13:30etan.
Garizuma-aldian, erretiroak Bizkaiko bikaritzetan
Garizuma-aldian, hainbat batzar, erretiro, gogoetaedo txango egiten dihardue bikaritzetan. Aldi berean, eleizbarrutiko eleizkizun eta ospakizunetan, Liturgiarako ordezkaritzatik, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenerako taldetik edo Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzatik aurkeztutako lagungarriak erabilten dihardue.
Olerki-errezitaldia Mufungaren Adiskideak fundazinoaren alde
Nekaldiaren kofradiaren, Abandoko San Bizente Martiria parrokiaren eta Hego Berria taldearen laguntzagaz, Mufungaren Adiskideak fundazinoak kontzertua eta olerki-errezitaldia antolatu ditu. Ekitaldia datorren zapatuz, apirilak 5, izango da, 19:30etan, San Bizente eleizan, ondorengo honeek partaide dirala: Latrup hirukotea erdi aroko musikagaz; Voces La Buena Letra, Lope de Vega, Fray Luis de Leon, Calderon de la Barca, Blas de Otero, Antonio Machado, Lorca, Leon Felipe, Jesusen Teresa Donea, Gustavo Adolfo Becquer, Andrea Uña, eta abarren olerkiakaz. Euskal idazleen olerkiak eta Kongoko …