Barriak

Etiquetado como: Garizuma-Aldia

24.03.2026

Gotzaina, Algortako Hirukoiztarren Garizumako azken saioan

"La comunidad cristiana cristiana misionera/Kristau alkarte misiolaria", goiburuaren haritik jardungo dau bihar -martxoak 25, eguaztena- On Joseba Segura Bilboko gotzainak Hirukoiztarren Algortako eleizan -Gobela Galea Pastoral Barrutia- (San Martin kalea, 6), 19:30etan.

23.03.2026

Asteburuko jarduerak

Bilbao, Berriz, Barakaldo, Bermeo, Gernikaldea, El Escorial... eta beste hainbat lekutan izan dira jarduerak asteburuan.

13.03.2026

Kulturarteko Kurutze-bidea eta Garizumako erretiroak

Asteotan, eleizbarrutian Garizuma-aldiko berbaldi eta erretiro ugari egiten dihardue. Egunotan, hainbat ospatu da (Vida Ascendente-Bizian Gora, Ekintza Katoliko Orokorra -EKO-ACG- Mariaren Leginoa, PBak...). Gainera, bihar, Kulturarteko Kurutze-bidea ospatuko da, Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek (latinoamerikar, txinatar, afrikar eta filipinar alkarteak) …

18.02.2026

Gotzaina buru izango da hautsaren ezarpenerako eleizkizunean, katedralean

Gaur, Hauts-eguna, Garizuma-aldiari hasiera emongo jako eta eleizbarrutiko parrokietan eleizkizunak egingo dira hautsa ezartzeko. On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Zuzenean emongo da web honen bidez.

17.02.2026

Iruñako artzapezpikuak saioa gidatuko dau Bilbon

Sasoi honetan ohikoa danez, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Ministerio Ordenaturako Zerbitzuak etenbako heziketarako saioa prestatu dabe abade eta diakonoentzat. Oraingoan, ekitaldia Seminarioan izango da (Zabalbide, 92), datorren eguenez, otsailak 19, 11:00etan. 

24.01.2026

Eleizbarrutiak lagungarriak eskeiniko ditu Garizuman "batera" joateko

"Batera" kurtsoko goiburua ardaztzat hartuta, Bilboko eleizbarrutiak pastoral eta liturgia bitartekoak jarriko ditu parrokia, alkarte eta fededunen eskura, otsailaren 18an hasiko dan Garizumako ibilbidean sakontzeko. Liturgiarako eleizbarrutiko ordezkaritzak prestatu ditu lagungarriok, grazia eta bihotz-barritzeko aldi honetan gogoeta, otoitza eta ospakizuna sustatzeko eta

18.03.2025

"Miserere" kontzertua DANAk eragindako biktimen alde

Begoñako kofradiak eguerdian eskainitako prentsaurrekoan aurkeztu dau Garizuman ospatzen dan "Miserere" kontzertua. Begoñako basilikan izango da, datorren zapatuz, martxoak 22, iluntzeko zortzietan. Aurton, ongintzazko kontzertu honen bitartez batu daiten dirua Caritasek bideratuko dau Valentzian DANAk eragindako biktimei laguntzeko. 

03.03.2025

Euskadi eta Nafarroako gotzainen pastoral idazki barri bateratua Garizuma-Pazkorako

Iruña-Tutera, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzainek Garizuma-Pazko liturgia-garaiari buruzko pastoral idazki barria aurkeztuko dabe gaur, martxoak 3, "Eraman oneko erkatzea" da bere izenburua eta  "Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" azpititulua. Argitalpena euskeraz eta gaztelaniaz egongo da eskuragarri, eta eleizbarruti bakotxaren web orrialdeetan …

28.02.2025

Garizuma bizi: familia, katekesia eta gaztaroa

Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzak hiru proposamen prestatu ditu 2025eiko Garizuma-aldirako: familientzat, parrokietako katekesirako eta gazteentzat.

25.02.2025

Astrabudua eta Erandioko parrokiak Garizumarako prestatzen

Garizumaren atarian, Erandioko San Agustin eta Astrabuduako San Lorentzo parrokietan deialdia egin deutse begiraleei, irakurlariei eta abeslariei, "hizkuntza eguneratzeko, ikurrak, abestiak..., nork bere egiteko", liturgian lagundu daien. Arduradunen esanetan, "abeslarien taldea martxan jarri gura dogu". Batzarra gaur -otsailak 25, martitzena-, egingo da Astrabuduan,

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2575 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
21.06.2026

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
20.06.2026

Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan

Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua". 

19.06.2026

Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera

Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura. 

18.06.2026

Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?

"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.

17.06.2026

Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei

Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari. 

17.06.2026

Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari

Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.

16.06.2026

Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean

Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.

16.06.2026

Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da

Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira. 

15.06.2026

Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko

"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau. 

14.06.2026

Urkiola bizirik San Antoniogaz

ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez. 

Emaitzak orrialdeka