07-05-2026 Jueves, V semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: El Carmen

17.07.2025

Karmeneko Amaren egunean Santurtzin ataratako argazkiak

Milaka lagun batu zan atzo Santurtzin itsas prozesinoan, ehun ontzi ingururen partaidetzagaz ospatu zan jaietako ekitaldirik jentetsuenean. Goizez, On Joseba Segura gotzaina izan zan buru Meza Nagusian, Gorka Deuna eleizan eta, arratsaldez, Sergio Buiza lurralde bikarioa buru zala ospatu zan itsas prozesinoa.

16.07.2025

Gaur, Karmeneko Amaren eguna

Gaur, uztailak 16, Karmeneko Amaren eguna, euren zaindariaren omenez ospatzen dabezan jaietako egun nagusia da hainbat herri eta auzotan, bestea beste, Santurtzin eta Barakaldon. Santurtzin, esate baterako, gaurko egunez Karmeneko Amaren itsas prozesinoa egiten da, txistulariek eta dantza-taldeek girotzen dabelarik ekitaldia. Ehun urtetik gora daroez kostaldeko herri honetan …

05.10.2023

Betiereko gurtzaren batzar nagusia

Betiereko Eukaristia-batzarrak urteko batzar nagusia ospatuko dau gaur arratsaldez Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 19:30etan. Braulio Rodriguez Toledoko artzapezpiku erretiratuak berbaldia eskainiko dau, 'Eukaristiaren egiaren edertasuna barriro antzeman: ospakizuna eta gurtza' goiburuaren haritik.

15.07.2023

Karmeneko Amaren eguneko ospakizunak

Bihar -uztailak 16, domeka-, Karmeneko Amaren, itsas gizon eta emakumeen zaindariaren eguna ospatuko da. "Asko emon, gehiago merezi" goiburua proposatu dabe aurton Gotzainen Batzarreko  «Stella maris» sailetik (Itsas Apostolutza). Mons. Luis Quinteiro Fiuza Itsas Apostolutzarako gotzain sustatzaileak adierazo dauanez, goiburu esanguratsua da, izan be, "itsas gizon eta …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2497 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
06.05.2026

Alessandra Smerilliren deia Vatikanotik: munduaren zaintza barriz hausnartu

Ekonomia-pentsamenduaren gaur egungo Eleiza katolikoko ahotsik nabarmenetakoa Bilbora dator maiatzaren 11an. Alessandra Smerilli salestar monja, Ekonomian doktore Erromako La Sapienza Unibertsitatetik eta Norwicheko East Anglia Unibertsitatetik, berbaldi bi emotera dator Bizkaira. Lehengoa, Gotzaitegiaren Plaza Barriko egoitzan (Barria) izango da eta, bigarrena, Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan.

05.05.2026

Bidezko Merkataritzarako Sareak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dau

Datorren eguenez, maiatzak 7, Bidezko Merkataritzarako Bilboko sareak, Bilboko udalaren laguntza eta babesagaz, jaia egingo dau Santutxuko Karmelo plazan, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Antolatzaileen esanetan, adin guztietako pertsonentzat izango dira jarduerak, "giza eskubideak eta ingurumena errespetatuko dituan merkataritzaren garrantziaren inguruan sentiberatasuna bizteko". Aurton, erropen ekoizpenerako baldintzetan eta Bidezko Merkataritza mobimentuaren 40. urteurrenean jarriko dabe arreta bereziki. 

04.05.2026

Asteburuan, Misinoak, Lanaren eguna eta beste hainbat

Joan dan barikuz, maiatzak 1, euskal eleizbarrutietako misiolariek San Jose Langilearen eguna ospatu eben Urkiolan, 60 lagun inguru batu zalarik. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Eukaristia santutegian. Egunaren inguruko barriak: hemen. Gainera, maiatzaren 1ean, HOAC Bizkaia mobimentuak bat egin eban sindikatuek Bilbon Lanaren eguna zala-eta ospatu ebezan ekitaldietan eta militante batzuek JOC mobimentuaren pankartagaz bat egin eben. Ondoren, honeen eta asteburuko beste hainbat jardueraren inguruko barriak. 

02.05.2026

Bermeo: Parrokiak zabalik

Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia parrokiek, eleizbarrutiko beste hainat eleizatan gertatzen dan lez, QRak izango dabez, euren inguruko argibideakaz. 

30.04.2026

Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"

Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".

30.04.2026

Misino-topaketa bihar -barikua-, Urkiolan

Bihar -maiatzak 1, barikua-, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek ohiko misino-topaketa ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria izango da buru 13:00ean santutegian ospatuko dan Eukaristian. 

29.04.2026

BIlboko eleizbarrutiak prestaketak egiten dihardu Leon XIV.a aita santuaren bisita dala-eta

Maiatzaren 23an Begoñako basilikan izango dan ekitaldiagaz hasiko da Bilboko eleizbarrutia aita santuaren bisita prestatzen. Ondoren, maiatzaren 31an, parrokia guztietan izango dira jarduerak. Aita Santua, ekainaren 6an helduko da Madrilera.

29.04.2026

Lan ikusezina 'Bizkaia isilik' bilkuretan

HIlaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik'  ekimenaren eskutik bilkurak egingo dira migratzailee ta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabeketiak salatzeko. Langileen Nazinoarteko Egunaren bezperan izango da apirileko bilkura eta horregaitik agerian jarriko dabe gure inguruan ikusezintasunean lan egiten dauan hainbeste lagunen egoera.

28.04.2026

"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko lau kide Kongoko Errepublika Demokratikora doaz

"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko kide diran Jose Ignacio Iturmendi, Iñigo Iriarte, Mikel Robledo eta Mikel Lopez Ruiz de Azua Kongoko Errepublika Demokratikora doaz fundazinoak laguntzen dituan egitasmoak -osasuna, heziketa, umeei eta emakumeei zuzendutako laguntza- zuzenean ezagutzeko. Lehenengo hirurak hainbat bider izan dira afrikar herrialdean, baina Mikel Lopez Ruiz de Azuak lehenengo aldiz bidaiatuko dau Kongoko Errepublika Demokratikora. Mikel, Kongoko E.D.an hil eta bertan hobiratuta dagoan Xabier Ruiz de Azua misiolariaren loba da.
27.04.2026

Iñaki Serrano abadea hil da: "Bere balioek pertsona lehenesten eben"

Joan dan barikuz, apirilak 24, Ignacio Santiago Serrano Beitia eleizbarrutiko abadea hil zan 84 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur iluntzeko 20:00etan ospatuko da pastoralgintzan uste asko emon ebazan Santurtziko Gorka Deuna parrokian.

Emaitzak orrialdeka