Barriak
Etiquetado como: Ermitak
35 kilometroko ibilbidea Zeanuriko 19 tenpluak bisitatzeko
Bihar ospatuko da Zeanurin ermitaz ermita egiten dan ibilaldia. 1988an Joko Alai Kirol Alkartearen eskutik sortu zan eta harrezkero natura eta ibilaldi luzeak gogoko dabezanen urteroko ezinbesteko hitzordu bihurtu dan oinezko ibilbide honen hogeta hamaseigarren ekitaldia ospatuko da.
Zuzendaritza-talde barria EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sareko bost ikastegitan
EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sareko bost ikastegitan zuzendaritza-talde barriak jardungo dau ikasturtearen hasieratik aurrera. Honeek dira ikastetxeok: Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxea; Elorrioko Maria Bitarteko ikastetxea; Bilboko Iparragirre Ikastola eta Begoñazpi Ikastola eta Ortuellako San Felix Ikastola. Bego Bañuelosek Merkat Bernaolaren lekua hartuko dau (Begoñazpi Ikastola), Itziar Ruizek Aitor Elorriagarena (San Felix Ikastola), Egoitz Astuyk Amaia Basterretxearena (Sagrado Corazón), Leire Fernandezek Eva Padillarena (Maria Bitarteko) y Eva Padillak Nerea Bilbaorena (…
Zabalik da Ipar-Hegoaldea ikastaroan izena emoteko epea
Ipar-Hegoaldea alkartasun-ikastaroaren ekitaldi barria ospatuko da Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltzak, Caritas Bizkaia eta Misinoetarako Eleizbarrutiko Ordezkaritza erakundeen laguntzagaz, antolatuta. Misino-kontuetan hezi eta Ipar-Hegoaldea alkartasunerako erakunderen baten konpromisoa hartu gura daben hogeta bat urtetik gorakoentzat da eta amaieran Hegoaldeko herrialderen baten lan-kanpamentuan parte hartzeko aukera izango dabe.
Caritasen aldeko kanpaina izango da kurtsoko lehenengoa
Ondoren, Gotzain Kontseiluak 2025-2026 kurtsorako onartu dauan jardunaldien egutegia aurkeztuko dogu. Kurtsoari irailaren 27an emongo jako hasiera ofiziala beren-beregi ekitaldirako jubileu tenplu izendatu dan Elorrioko Sortzez Garbia parrokian.
Ganbera-musika Amorebieta-Etxanoko eleizetan
Gaurtik irailaren 21ean ospatuko da "Eleizetan" jaialdia eta kontzertuak izango dira Dudeako San Migel, Boroako San Pedro, Bernagoitiako San Migel, Larreako San Joan Bateatzailea, Etxanoko Andra Mari eta Amorebietako Andra Mari tenpluetan.
35 kilometroko ibilbidea Zeanuriko 19 tenpluak bisitatzeko
Bihar ospatuko da Zeanurin ermitaz ermita egiten dan ibilaldia. 1988an Joko Alai Kirol Alkartearen eskutik sortu zan eta harrezkero natura eta ibilaldi luzeak gogoko dabezanen urteroko ezinbesteko hitzordu bihurtu dan oinezko ibilbide honen hogeta hamaseigarren ekitaldia ospatuko da.
Bihar, ekitaldi berezia Amatxuren koroatzearen 125. urteurrena dala-eta
Datorren astelehenez, irailak 8, Begoñako Ama Birjinaren koroatzearen 125. urteurrena ospatuko da. Hori dala-eta, Meza berezia ospatuko da bihar, 19:00etan. Luis Gamarrak zuzendutako Santurtziko 'Lagun zaharrak' abesbatzak abestuko dau ospakizunean eta Sestaoko 'Ametsa' abesbatzak bat egingo dau beronegaz Salbea eta Begoñako Andra Mari abesteko. Miriam Cepeda Basilikako organistak, Diego Duran dantzariak eta sarrera girotuko daben 5 txistularik be parte hartuko dabe eleizkizunean. Begoñako kofradiak esku-hartze berezia izango dau eleizkizunean eta Bizkaiko eta Arabako kofradiek parte …
Bazenkian Begoñako Andra Mariaren irudi bat dagoana 12 metrotara urperatuta?
Gaztelugatxeko San Joanen inguruan, 12 metroko sakoneran, Begoñako Andra Mariaren irudia dago urperatuta. 1963an tronuratu eben irudia, urpekari eta marinelen zaindaria. Urtero gogoratzen da gertaera hori otoitz eta lore-eskaintzakaz. Domeka honetan, irailak 7, barriro jarriko deutsez loreak urperaturako irudiari.
Bizkaiko Eleizaren kurtso hasieran, bost ibilbide oinez Elorrion
Aurretik be jakitera emon dogunez, irailaren 27an ospatuko da "Goazen 2025" ekitaldia eleizbarrutiko pastoral ekiturteari hasiera emoteko (ezinbestekoa da izena emotea: hemen). Ekitaldiari goizeko 10:00etan emongo jako hasiera, autobusak zehaztutako lekuetara iritsi eta harrera eta jubileu otoitza egiteaz batera. Ondoren, erromesaldia egingo da jubileu tenplua dan basilikara, bost lekutatik abiatuta: San Agustin eleiza, Argiñetako nekropolia, San Antonio Abadea ermita, monja domingotarren monasterioa eta Maria Bitarteko eleizbarrutiko ikastetxea.
Zabalik kurtso hasierarako izena emoteko epea
Elizeak Itxaropenaren Jubileua ospatzen dauen urtean, Bilboko eleizbarrutiak bere 75. urteurreneko ekitaldiakaz jarraitzen dau. Ikasturte barria irailaren 27an inaugurauko da ofizialki, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, eta egun horretarako Jubileoa irabazteko tenplu bihurtuko da. Izena emoteko epea zabalik dago. Izen emotea: hemen
Eleizeak ingurumena eta giza justiziaren aldeko jardunaldia ospatzen dau
Leon XIV aita santuak aukeratutako Sorkuntzaren Zaintzaren aldeko Munduko Otoitz Jardunaldiaren gaia “Bake eta itxaropen haziak” da. Hain zuzen be, Bizkaiko Elizak bakearen aldeko haziak banatu ebazan maiatzean, etxe askotan loratu diranak.