Barriak
Etiquetado como: Fratelli tutti
Eleizbarrutian, erlejinoen arteko hartu-emona bultzatuz
Bihar, otsailak 4, Giza Senidetasunaren Eguna ospatuko da. Egun honetan, besteak beste, erlejinoen arteko hartu-emona sustatu gura da, bakea eraikitzeko bide lez. Ekumenismo eta Erlejinoen hartu-emonerako ordezkaritzak Aniztasun Erlijiosoaren Partaidetzarako Bilboko udalbatzako Mahaian parte hartzen dau. Bilboko Eleizbarrutian, askotariko jarduerak garatzen dira erlejinoen …
Pastoral ekiturtearen hasiera Portugaleten eta BAGARA egitasmoa martxan jartzea
"Portugaleten, lagunarteko Eleiza, nortasun sendoa dauan Eleiza eraiki gura dogu", aldarrikatuz emon eutsen hasiera joan dan zapatuz Portugalete PBko pastoral ekiturteari, Andra Mari basilikan.
Artxiboak lau gizalditako arkitektura-agiriak erakutsiko ditu
Bisita gidatuan, lau gizalditako arkitektura-agiriak ikusi ahal izango dira, besteak beste,eleiz eraikinen planoak, egitasmoak, oroitza-txostenak eta aurrekontuak, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan. Ekitaldia bihar ospatuko da 16:00etatik 18:00etara eta lekuak mugatuak diranez, ezinbestekoa da aurretik lekua gordetzea 944 062 493 telefonora deituz edo katalog@aheb-beba.org helbide elektronikora mezua bialduz.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ondarearen jardunaldiak Elorrion, Arteagan eta Gordexolan
Asteburuan, BIlboko eleizbarrutiak Ondarearen Europako Jardunaldiakaz bat egingo dau ondare erlijioso eta kulturalaren leku esanguratsuenetako batzuk ezagutzeko aukera emongo daben bisita gidatuen bidez. Elorrio, Gautegiz-Arteaga eta Gordexolan garatuko dira ekitaldiok, basilika, ermita eta kanposantua bisitatuz hurrenez hurren.
Bizian gora mobimentuak emon deutso hasiera kurtsoari: "Ez gara zaharrak, nagusiak baino"
Maria Jesus Beascoechea "Vida ascendente/BIzian gora" mobimentuko eleizbarrutikok presidentearen berbok emon eutsen hasiera mobimentuaren kurtsoari, lehenengo batzar nagusia ospatuz. Otoitzaren ostean, presidenteak kurtso osorako jardueren egitaraua eta eleizbarrutiko batzorde barriaren kideak aurkeztu ebazan, talde-lana mobimentuaren jardunbide nagusia dala nabarmenduz.
Erromesaldia eleizbarrutitik Lourdesera
Gaurtik domekara arte, On Joseba Segura gotzaina buru dauan eleizbarrutiko taldeak erromesaldia egingo dau Lourdesera. lLourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak antolatu dau, beste behin be, erromesaldi hau.
Jose Larrearen eskultura aurkitu dabe eleiza baten hondakinen artean
Bilboko Eleiz Museoko talde batek, inguruko bikarioagaz alkarlanean, aingeru guardako baten eskultura baliotsua atara dau Sopuertako Beziko San Kosme eta San Damian eleizaren hondakinetatik. Irudia, antxinako kanposantuko sasitzan ezkutatuta egon da dozenaka urtetan, baina, harrigarria bada be, egoera nahiko onean dago. Jose Larrea eskultore bilbotar ezagunaren lana da. Berreskuratu ondoren, Museoan egongo da ikusgai.
Mundakako Santa Katalina, 'pelikulako' ermita
Mundakako Santa Katalina ermita ikuspegi ikusgarriak dituan altxor historikoa izateaz gainera, zinema-platoa be bada, makina bat grabaketa egin da-eta bertan. Ezagunenetako bat, 'Presunto culpable' telesaila da eta leku honetan hasten da trama nagusia. Bihar, 18:00etatik 19:30etara, leku ezagun hau bisitatzeko aukera izango da. Edorta Jimenez idazleak jardungo dau gidari-lanetan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo dan bisitan. Lekuak, mugatuak dira eta turismo-bulegoaren bidez egin daiteke izen-emotea.
Alkartasunezko misino-ibilaldia Torre Urizarren
Aurreko egunetan iragarri dogunez, datorren domekaz, urriak 19, DOMUND misinoen eguna ospatuko da. Hamaika jarduera prestatu da egun hori dala-eta, esate baterako ekitaldiak ikastetxeetan DOMUND egunaren aurretik eta mahai-ingurua joan dan eguenez, urriak 9, BIlbon. Eta domekan bertan, Torreurizar Pastoral Barrutiko (PB) umeen katekesiak antolatutako alkartasunezko ibilaldiaren 5. ekitaldia.
"Durangoko basilikaren misterioak", Ondarearen Europako Jardunaldietan
Urrian ospatzen diran Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-eta, Durangoko Vicente Zabala alkarteak "Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikaren misterioak" berbaldia antolatu dau. Bihar, urriak 16, izango da Andra Mari basilikan, 19:00etan, Durangon San Faustoren omenez ospatzen diharduen jaien testuinguruan.