28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 5 )
 

Barriak

Etiquetado como: Fratelli tutti

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1018 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
13.03.2024

"Jesusen agerpen publikoa hildakoen aldarrikapen da, batez be ezezagun eta ahaztutakoena"

Atzo, Bilboko gotzainak Bilboko Aste Santuko pregoia emon eban, Kofradiek On Joseba Segura aukeratu eben "Bilbon jaiotako lehenengo gotzaina dalako eta euren agerpena eta barruko barrikuntza sustatu daualako". Kofradia gehienak fededunen alkarte pribatuak ziran eta gotzainak bultzada emon deutse fededunen alkarte publiko bihurtu daitezan, "euren jarduera publikoa" da-eta. Amaia Arregi jarduneko alkartea bertan zala ospatu zan ekitaldiari Luis Alberto Loyo katedraleko deanak egin eutsan sarrera. Ondoren, Luis Olaortua Penitentziazko Kofradien presidenteak aurkeztu eban gotzaina eta honek …

13.03.2024

Bikarioen jardunaldiak Valladoliden

Martxoaren 12tik 14ra ospatzen dihardue Valladoliden Gotzain Bikarioen Jardunaldiak, Fede-zabalkunde, Katekesi eta Katekumenotzarako Gotzain Batzordeak antolatuta eta «Alkartasuna eta fede-zabalkundea Eleizbarrutian. Misino-pastoraltzaren alde». Kerman Lopez bikario nagusiak eta Sergio Buiza I. bikaritzako lurralde bikarioak eta Miguel Vera II. bikaritzako lurralde bikarioak osatzen dabe Bilboko Eleizbarrutiko ordezkaritza. Kerman Lopezek Bilboko Eleizbarrutian pastoral erantzukizunak dabezan laikoei eskaintzen jaken akonpainamenduaren inguruan jardungo dau bihar ospatuko dan esperientzien …

13.03.2024

Bilboko 'Focolar' mobimentuak 80 urte bete ditu

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da bihar -eguena-, arratsaldeko zazpietan, Begoñako basilikan 'Focolar' mobimentu laikoaren 80. urteurrena dala-eta ospatuko dan Eukaristian.

12.03.2024

Aste Santuko pregoia, zuzenean

Santiago katedraletik, 20:00etan

12.03.2024

"Miserere" kontzertua Begoñan, Caritas Bizkaia erakundearen alde

Orain dala 20 urtetik hasita, Begoñako kofradiak eleiz musikako kontzertua antolatzen dau Garizuma-aldiko bariku baten Begoñako basilikan. "Miserere" ekitaldi kultural eta erlijiosoa da, ohitura bihurtu da eta Aste Santuaren atarian ospatzen dana. Datorren barikuz, martxoak 15, izango da 20:00etan (sarrera doan). Ongintzazko kontzertua da eta Begoñako kokfradiaren egintza sozial eta kulturalak ordaintzeko egiten da. Sarreran banatuko diran kartazaletan sartu daiteke dirua edo 9 lerroaren bidez kontu-zenbaki honetan: Laboral Kutxa 3035 0176 28 1760009557. Caritas Bizkaia erakundearen esku …

12.03.2024

Misinoen inguruko kafe-solasaldia eta berbaldia, Bilbon

Bihar -martxoak 13, eguaztena- kafe-solasaldia ospatuko da 17:30etan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao). Bertan izango dira, bere misino-egitekoari Eleizbarrutian jarraipena emoteko itzuli barri dan Paulino Ordax misiolaria eta Ekuadorreko Manabi probintziako Calcetan misiolari laiko dan Isabel Matilla. Honen ostean, 18:30etan, Espainian Afrikako misiolarien ordezkari probintzial dan Manu Osa Aita Zuriak berbaldia eskainiko dau. 

12.03.2024

Paulino Ordaxek bere misino-esperientzia aurkeztuko dau Gernikan

Martxoaren 19an, San Jose egunez, burutuko dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina dala-eta, Misinoetarako Gernikaldeko taldeak ekitaldia antolatu dau eta bertan parte hartzera deitu. 2009tik hasita Ekuadorren misiolari izan dan eta orain dala hilabete eskas Eleizbarrutiko pastoralgintzan aritzeko bueltatu dan Paulino Ordaxek berbaldia eskainiko dau Gernikano Andra Mari parrokiako lokaletan, 19:30etan.

11.03.2024

Gotzaina, pregoilari Bilboko Aste Santuan

Bihar, iluntzeko 20:00etan irakurriko da Aste Santuko pregoia Santiago katedralean. Penitentziazko Kofradien Ermandadeak On Joseba Segura Bilboko gotzaina aukeratu dabe pregoilari. Azaldu dabenez, "kofradiei erakutsitako babesa, eurak Eleizbarrutiaren bizitzan txertatzea eta euren barruko barrikuntza sustatuz, erabakigarria izan da 2024ko Aste Santuko pregoilari izendatzeko". Pregoiaren irakurketa zuzenean web honen bidez.

11.03.2024

Asteburuan, topaketak, autorpenak eta alkartasuna

Hona hemen azken egunetan Bilboko Eleizbarrutian izan dan zenbait jarduera:

11.03.2024

800 gazte baino gehiago, Bilbao, Ermua eta Orduñako topaketetan

III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) 300 neska-mutilek parte hartu eben atzo, San Inazio Pastoral Barrutian ospatu zan Bika Egunean, hau da, 9 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoen topaketan. Beste alde batetik, IV-V bikaritzetako gaztetxo eta gazteen taldeetako kideak eta Herrialdea eskaut taldeetakoak Ermuan batu ziran urteroko topaketan. Gainera, VI. bikaritzako 100 gazte inguruk asteburuko egonaldia egin dabe Orduñan.

Emaitzak orrialdeka