18-12-2025 Jueves, semana - adviento
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Gaza

13.10.2025

Lanuztearen kostua bere gain hartzeko eta Gazaren aldeko funtsa sortzeko eskatu deutse Gotzaitegiari

Bilboko eleizbarrutiko Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak eta Langile Pastoraltzak dei bi egin ditu "Gazako genozidioaren aurka" urriaren 15erako deituta dagoan lanuzterako: erakundeak ez deiela greba egin daien langileei soldata kendu eta langileek egunari dagokion zenbateko hori Caritas Internationalis erakundeak bideratuko dauan Lurralde Santuko herritarrei laguntzeko …

21.05.2025

Eleizbarrutiak "Eleizea plazara" azokan batutako 6.000 euro bialduko ditu Lurralde Santura

Joan dan zapatuz, 3.000 lagun baino gehiago batuta, BECen ospatu zan "Eleizea plazara" azokan 5.916,36 euro inguru batu zan Eukaristiako kolektaren eta dohaintzen bidez. Diru hori Gazako kristauei bialduko jake Laguntasuna beharrizanean dan Eleizari Pontifize erakundearen bidez.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2266 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
18.12.2025

Autorpena Ermuko parrokiari, Migratzaileen egunean

Gaur, abenduan 18, Nazino Batuen Batzar Nagusiak izendatutako egunez, 'Migratzaileen Nazinoarteko Eguna' ospatzen dogu. Gaur arratsaldez Ermuko antzokian ospatuko dan erakunde-ekitaldian Migrazinorako Euskadiko Gizarte Hitzarmenaren garrantzia nabarmenduko da. Eusko Jaurlaritzak sustatuta ospatzen da egun hau, iaz Guardian (Araba) eta aurton, Ermuan. Arratsaldeko seietatik zortzietara Ermua antzokian ospatuko dan ekitaldian herriko zazpi erakunderen lana autortuko da, besteak beste, Santiago Apostolua parrokiarena.

18.12.2025

Gabonak Basurtuko ospitalean

Jesusen jaiotzaren atarian gagoz eta Basurtuko ospitalean dana daukie prest Hari abegi egiteko. Egunotan ospitalean dagozan gaixoek zein senide eta langileek askotariko jardueretan parte hartzeko aukera dabe, ospitalean emon beharreko denpora hori atseginago eginez. Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuak (AEEZ) bere "aletxoa jarri dau". Urtero euren denpora, maitasuna eta trebetasuna eskeintzen deutsien Luis eta Txomin boluntarioen laguntzagz jaiotza ederra jarri dabe ospitaleko kaperan. Gura dauana joan daiteke bertara ikusi eta bere ondoan otoitz egiteko.

18.12.2025

Gabonetan Berrizen ospatuko dan gazteen konbibentziara etorri nahi?

Berrizko Mesedetako Misiolarien (BMM) gazteen bokazino-pastoraltzatik gazteentzako konbibentzia antolatu dau. Abenduaren 26tik 28ra izango da Berrizko Maturana etxean. Arduradunen esanetan, "ezin dozu galdu, deialdi barria da, 15 eta 22 urte bitarteko gazteentzako konbibentzia!".

17.12.2025

Gabonetako bederatziurrena Sesto Pastoral Barrutian

Sestaoko kirstau alkarteko talde jentetsuak hasiera emon deutso Gabonetako bederatziurrenari. "Caminantes" migratzaileen taldeak sustatuta, abenduaren 24an amaituko da Andra Mari eleizako kaperan. 

17.12.2025

Ángeles Custodios Ikastetxea, EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean sartuko da

Bilboko Ángeles Custodios Ikastetxea sartu da EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarean. Rafaela Ybarrak 1897an sortu eban eta harrezkero Aingeru Goardako Santuak ordenako monjek kudeatu izan daben ikastetxe historiko hau gehituta, 19 ikastegi izango dira Bilboko Gotzaitegiarena dan heziketa-sarean.

17.12.2025

"Modernotasun-sena", Javier Novo Gonzalezen berbaldia, bihar Eleiz Museoan

Javier Novo Gonzalez Kontserbazino eta Ikerketarako Bilboko Arte Ederren Museoko koordinatzaileak berbaldia eskeiniko dau bihar -abenduak 18, eguena-, Eleiz Museoan, "Modernotasun-sena" goiburuaren harira. Novoren berbaldi hau, Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben eta joan dan astelehenez, abenduak 15, inauguratu zan aldi baterako erakusketari lotuta dago. Erakusketa horretan, bizkaitar artean aurkitzen diran erlejino-mezuak jasotzen dabezn 60 artelan baino gehiago ikusi daiteke (XIX. gizaldia-XX. gizaldiaren hasiera). 2026ko maiatzaren 10era arte egongo da …

16.12.2025

Marijesien bederatziurreneko lehenengo erronda

Goizaldean, Marijesien abestiak entzun dira Gernikan. Jesusen jaiotza iragartzeko burutuko dabezan bederatzi errondetatik lehenengoa egin dabe gaur. Aurton, abenduaren 24ko azken errondan batu dagien dirua Alboko Esklerosi Amiotrofiko (AEA) daben pertsonei laguntzen deutsen adELA Bizkaia alkartearentzat izango da. 

16.12.2025

"Bizkaia isilik" bilkura aurretatu egin da Gabonak dirala-eta

Hilaren azken eguaztenez izaten dan "Bizkaia isilik" bilkura aurreratu egingo da orainoan, azken eguaztenez, abenduak 31, Gabon zahar gaua dalako eta aurrekoa, abenduak 24, Gabon gaua. Hori dala-eta, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko" hilabete honetako bilkura bihar, abenduak 17 ospatuko da, ohiko lekuetan eta orduan, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan, Getxon, Telletxe plazan (Metroaren ondoan) …

15.12.2025

Eleiz Museoak Bizkaiko erlejino-artearen sena agertzera emongo dau

Gaur aurkeztu dabe "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de BIzkaia" aldi baterako erakusketa Eleiz Museoan. Bizkaiko Eleiz Museoaren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko alkarlanaren emaitza barria da. 2026ko maiatzara arte egongo da erakusketa Eleiz Museoan. 1870 eta 1936 bitarteko 60 bizkaitar artelanok erlejino-mezuak jasoten dabez.

15.12.2025

Abendualdiko batzar eta erretiroak

Gabonen atarian, asteburuan Abendualdiko hainbat ekitaldi ospatu da eleizbarruti osoan.Horreetako batzuk eta gero eta fededun gehiago batzen dabezan Guadalupeko Andra Mariaren egunaren inguruko beste hainbat gogoratuko dogu:

Emaitzak orrialdeka