04-06-2025 Miércoles, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Goiuria

12.08.2024

Goiuriak betikotu egin dau Andra Mariaren irudiaren prozesino eta lekualdatzea

Orain dala gizaldi batzuk hasitako ohitura barritu eben atzo Goiurin. Goiuriko Ama Birjinaren irudia lepoan hartuta eroan eben urte osoan egoten dan ermitatik Iurretako San Migel parrokiaraino. Prozesinoan, eleiztarrek arrosarioa errezatu eben eta Andra Mariari eskainitako hainbat kanta abestu zan. Jesus Zamalloak lagunduta egin eben Hitzaren ospakizuna eleizan. Gaur emon …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1889 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
04.06.2025

Kurtsoaren hasierako ekitaldi berezia osptuko da Elorrioko basilikan

Irailaren 27an, pastoral kurtsoaren hasiera ospatuko da. Ekitaldi berezia egingo da horretarako, izan be, Elorrioko basilika jubileu-tenplu bihurtuko da egun horretarako, horrek dakarren guztiagaz. Beste alde batetik, 2025-26 kurtsoan emongo jake amaiera 75. urteurreneko ekitaldiei. Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren Egunez, amaierako ekitaldia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Gertuen dagoan jarduerarik nabarmenena, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta osptuko dan BizkaiBira da, ekainaren 25etik uztaiaren 13ra Bizkaia zeharkatuko dauan ibilaldia. Gehiago jakiteko: hemen.

04.06.2025

Itsasadarra garbitzeko ekitaldia antolatu dau Ekintza Katoliko Orokorrak bere eguna ospatzeko

Datorren domekaz, ekainak 8, Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) bere eguna, "EKO eguna" ospatuko dau. Aurton, ekintza berezia burutuko dabe euren egunari lotuta, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoari (EEE) lotutako osoko ekologiari buruzko jardunbide baten inguruan landu daben kanpainaren barruan. Hain zuzen be, itsasadarraren bazterrak garbituko dabez, Basauritik pasatzen dan inguruan. Eleizbarrutiko edozein adinetako edozein taldek parte hartu leike, EKO egunean umeen gazteen eta helduen sektoreetako kideek parte hartzen dabe-eta.

04.06.2025

Mendekosten erretiroa online egiteko aukera

Ekainaren 8an, Mendekoste egunez, Ekintza Katolikoaren eguna ospatuko dogu. EKO-ACG mobimentuak online egingo dan otoitzaldia antolatu dau. Luis Mari Vega EKO-ACG mobimentuko kideak prestatu dau "Ekintza Katolikoaren espiritualtasunetik Mendekoste aldiaren kristau senean sakontzeko". Proposamen irekia da eta gura dauanak parte hartu leike. 

03.06.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza Itsu Katolikoen (CECO) Jardunaldietan, Zaragozan

Joan dan asteburuan, Espainiako Itsu Katolikoen Alkarteak (CECO) urtero ospatzen dituan jardunaldiak ospatu ziran Zaragozan, BIlbao, Leon, Madril, Malaga, Santander, Toledo, Valentzia eta Zaragozako eleizbarrutietako 100 lagun inguru bertan zirala. 

03.06.2025

Basquetourreko zuzendaria "4.0 espedizinoa Erdi Arora" batzarrean

Turismo ministerioak lagunduta eta Bilboko eleizbarrutiak koordinatuta, egitasmoan, Toledo, Granada, Burgos eta Iruña-Tuterako artxidiozesiek eta Plasencia, Jaka eta Barbastro-Monzoneko eleizbarrutiek esku-hartzen dihardue. Autonomia Erkidegoetako 13 udalerritako 13 kokalekutan garatuko da. Egitasmo handi hau ondare erlijiosoaren ikerketa eta sustapenean oinarritzen da, Erdi Aroan eta Errenazimendurako trantsizinoan arreta jarrita. Lan-egitasmoari jarraipena emoteko batzarra ospatu dabe gaur eta bertan izan da Daniel Solana Basquetourreko zuzendari nagusia.

03.06.2025

Eleizbarrutiko liburu-denda Bilboko Liburu-azokan

Maiatzaren 30etik ekainaren 8ra ospatzen ari da Liburu-azokaren 55. ekitaldia, Radio Popular-Herri Irratian astelehen, eguazten eta barikuz 17:00etatik 18:00etara emititzen dan `El Encantador de Palabras´ irratsaioko esatari dan Asier Muniategi buru dauan Liburuaren Euskadiko Ganberak antolatuta. Azokan estilo guztietako lan literario barrienak jasoten dabezan 56 kaseta dagoz. Jakinbide eleizbarrutiko liburu-dendak euskerazko eta gaztelaniazko liburuak daukaz eta bere berezitasuna gai erlijiosoko lanak dira. 

02.06.2025

Berbaldia Bilbon: "Gaixoak misiolari"

"Gaixoak misiolari, misinoari eskainitako bizi-ereua" goiburuaren haritik ospatuko dan saioa gidatuko dau bihar -ekainak 3, martitzena), Carmen Paniagua Gaixo Misiolarien Madrileko artxidiozesiko Batasuneko arduradunak. Barria eraikineko areto nagusian (Plaza Barria, 4) izango da, 18:00etan.

01.06.2025

75. urteurreneko logoak bizia hartu dau kurtsoko azken aldizkarian

Gaur atara da kalera Alkarren Barri aldizkariaren multimedia bertsinoa. 313. ale honek 75. urteurreneko logoaren aldaera agertzen dau, eta osotzen daben  kolore eta tamaina askotako irudi geometrikoek bizia hartu dabe. Bizkaiko eleiz alkarteko kideen aniztasuna batu dabe, joan dan maiatzaren 17an ospatu zan ekitaldiko irudiakaz batera. Horixe da ale honetan nabarmentzen dan gaia eta lehenengo 9 orrialdeak eskaini deutsaz Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakusatzokan, 3.000 lagunetik gora bertan zala. ospatu zan Eleizea plazara azoka Eleizea Plazara azokari. 

31.05.2025

Frantzisko aita santuaren mezua komunikazinoaren arloko profesionalei

Bihar -ekainak 1, domeka-, Jaunaren Igokundearen Egunez, Gizarte Komunikazinoen Munduko 59. Eguna ospatuko da. "Batera jarri, otzantasunez, zuen bihotzeko itxaropena" goiburuaren haritik ospatuko da eta izenburu bera dau Frantzisko Aita Santuak egun honetarako idatzi eta Erroman, urtarrilaren 24an, Saleseko San Frantzisko komunikatzaileen zaindariaren egunez, kazetarien Jubileuan aurkeztu eban mezuak. Komunikabideetarako eleizbarrutiko saileko ordezkaritzak ekitaldi horretan parte hartu eban.

30.05.2025

Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katologoa, eredu Europan

Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa gaur goizean aurkeztu da Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokian. Lan honek Bizkaiko tenpluetan gordetako ondarea bere osotasunean batu, aztertu, informazinoa bildu eta argazkiz hornitu egiten dau, aparteko zehaztasun eta sentiberatasunagaz.  Jazoera garrantzitsua, begiak 2029an jarrita, tipi-tapa bide egiten ari dan lurraldeko kultur ondarearen katalogazinorako. On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta kirol diputatuak parte hartu dabe ekitaldi publikoan.Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko …

Emaitzak orrialdeka