Barriak
Etiquetado como: Igorre
Hirugarren etapa BizkaiBiran: Igorre-Zeanuri
BIzkaiBiraren hirugarren egunean, ibiltariek 12,11 kilometroko ibilbidea burutzeaz gainera, Zeanurik Caritas Bizkaia erakundeak egiten dauan lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dabe. Lehenengo etapan, Osasun Pastoraltzan laguntzen dauan hainbat lagunek eroan eban lekukoa, atzo, Migrazinoetarako Pastoraltzako kideek eta gaur lekuko Caritas taldeen, hain zuzen be Arratiako …
Bizkaiko hainbat lekutan ospatzen da San Bartolome eguna
Gaur, Nathanael be deitzen dan Jesusen apostoluetako baten egunez, gure eleizetan santuaren omenez egindako hainbat bitxi emongo dogu ezagutzera.Esate baterako, ehun urtetik gorako organoa Areatzan, kolunbarioa Leioan edo Aldeacuevan (Karrantza) jatorriz bertakoa zan militar batek Mexikotik bialdutako dirutzari esker eraikitako eleiza. monumentala.
2025-2026 kurtsoko jardunaldiak
Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren kurtsoaren azken txanpan gagoz. Eleizbarrutiaren historiako 75 urteak ospatzeko ekitaldien artean, bi nabarmenduko gendukez: joan dan maiatzaren 17an BEC erakustazokan ospatu zan “Eleizea Plazara” ekitaldi jentetsua eta gaur 14. etapara helduko dan BizkaiBira. Orain, geroari begiratzea dagokigu eta honako honen bitartez Gotzain Kontseiluak 2025-2026 kurtsorako onartutako jardunaldien egutegia aurkeztuko dogu. Kurtsoaren hasierako ekitaldi ofiziala irailaren 27an egingo da Elorrioko Sortzez Garbia parrokian.
Heziketa, balioak eta inklusinoa gaur Sopuertan amaituko dan BizkaiBirako etapan
Gaur, hogeta hiru kilometro egingo dabez Bizkaibiran, Portutaletetik Sopuertara. Etaparen zailtasuna ertainekoa da eta 6 ordu ingurutan burutzea aurreikusi dabe. Heziketa izango da 14. etapa honen gai nagusia eta partaideek eleizbarrutiko ikastetxeek osotzen daben EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxearen heziketa-, hezkuntza- eta inklusino-proposamena ezagutzeko aukera izango dabe. Gainera, perteneciente a la red diocesana EBI. Además, burdinola bisitatuko dabe Muskizen.
2025-2026 kurtsorako postuen zerrenda
Joan dan astean azken saioa ospatu eban Gotzain Kontseiluak abade, diakono eta laikoen postu barriak edo barritzeak onartu ebazan. Irailaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean.
Gaur, BizkaiBIran, familiarteko etapa Plentziatik Portugaletera
Gaur, BizkaiBirako 13. etapa burutuko da. Otoitzaldiaren ostean, goizeko 9:00etan abiatuko dira Plentziatik eta 20 kilometro egin ondoren, Portugaletera helduko dira. Zailtasun gitxiko etapa dala-eta, "familiarteko etapa" izendatu dabe. Bost ordu inguruko ibilaldiaren ostean, 14:45ak inguruan egingo deutse harrera erromesei Portugaleten.
Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Kaputxinoek agur esan deutse Otxarkoagari
Bihar -uztailak 6, domeka- On Joseba Segura gotzaina buru izango da Otxarkoagako fraile kaputxinoen agurreko Eukaristian, eguerdiko 12:00etan, Justo eta Pastor Santuak parrokian. Fraile kaputxinoak frantziskotar ordenaren orain dala 500 urteko erreforma dira eta aspalditik dagoz Bilbon, izan be XVIII. gizalditik Basutun euren komentu bat egon zan 1886tik 1976ra eta alkarte txikiak Zorrotzan, Errekaldebarrin eta Olabeagan.
Helmuga Bakion eta bisita txakolindegira
BizkaiBiraren bigarren asteburua. Erromesek, bidean aurrera egiteaz batera, hainbat alkartetako errealitate pastoral eta kulturalak ezagutzen dihardue.Gaurko proposamenak fedea eta kultura buztartuko ditu. Ibilbidean, hainbat leku interesgarritatik igaroko dira, besteak beste Gaztelugatxeko San Joan ermita jasoten dauan hatxa. Arratsaldez, herriko pastoral errealitatea ezagutu eta txakolindegia bisitatuko dabe.
Berriotxoako San Balendinen erlikiak Elorriotik Vietnamera
On Joseba Segura Bilboko gotzainak gaur, Berriotxoako San Balendin eguneko Meza Nagusian iragarri dauanez, Elorrioko martiriaren erlikia batzuk Vietnamera egoango ditu, Hanoiko gotzainaren eskariari erantzunez. Abuztuaren 20tik 24ra izango da bidaia eta erlikiak emoteko ekitaldia abuztuaren 23an egingo da So Kien Santutegi Nazionalean ospatuko dan mezan. Beste alde batetik, Bilboko eleizbarrutiak monja domingotarren Elorrioko eleizan dagoan mihisearen kopia bi bialdu ditu asiar herrialdera.
Bihar Bilbon, batzar ekumenikoa, gotzaina bertan dala
Bihar -uztailak 5, zapatua- batzar ekumenikoa ospatuko da kristauen batasunaren alde otoitz egiteko, Eleiza Ebanjeliko Espainiarraren egoitzan, 18:00etan, eta gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe. Otoitzaldi honetan buru izango dira Juan Muela artzaina, Lidia Rodriguez Alkarte Kristau Ebanjelikoko Santutxuko artzaina, Carlos Lopez Gotzain Eleiza Erreformatuko gotzaina, Acel Dodszuweit artzain luteranoa eta On Joseba Segura Bilboko eleizbarrutiko gotzaina.
Hamargarren eguna BizkaiBiran: Gernikatik Bermeora
Ibiltariek Gernikatik Bermeora dagozan 18,49 kilometro egingo dabez.Etapa jentetsua izango dala uste dabe eta partaideek helmugan izango daben saria be ez da edozelangoa, izan be, alkarteak marmitakoa prestatuko deutse. "Historia daben sareak" izenburua dauan arratsaldeko jarduera be erakargarritzat jo daiteke.