Barriak
Etiquetado como: Lagungo
Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat
Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei.
Eleizbarrutiak barriro jarri dau martxan 'Bai esan!' entzute-sarea
Osasun Pastoraltzak bultzatutako 'Bai esan!' entzute-sarea barriro jarri da martxan eleizbarrutian Lagungo Fundazinoagaz batera. Ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei, esate baterako dolua egiten diharduenei, larritasun, bakardade edo familiako zailtasunez jota dagozanei laguntza emozionala eta akonpainamendua eskaintzea da helburua. Zerbitzu honek ez dau terapia psikologiko …
Txemi Santamariaren berbaldia, fede-ibilbidean lagun egiteari buruz
Aitak eta amak eta katekesiari lotutako hainbat lagun batu zan atzo arratsaldez Gernikako Andra Mari parrokiako lokaletan Txemi Santamariaren berbaldia entzuteko. Santamaria heziketaren arloko arduradun da LAGUNGO Familia eta banakako terapian espezializatuta dagoan Bilboko Eleizbarrutiko zerbitzuan. Erakunde horrek "laguntza emoten deutse familiei eta norbanakoei terapiaren, …
Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko
Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.
Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte
Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.
Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik
Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez.
Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan
Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.
Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?
Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.
Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik
Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.
Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean
Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.
"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan
Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz.
"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin
Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma.



