Barriak

Etiquetado como: Liburutegia

23.04.2026

Liburuaren eta egile-eskubideen nazinoarteko eguna

Apirilaren 23an, irakurtzea zein ona dan gogoratzen jaku urtero, izan be, Marian Canton de Salazar Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) liburutegiko arduradunak adieazo dauanez "porque el libro es ese objeto democrático que nos abre a otras vidas y otros horizontes, nos permite aprender de las vicisitudes de la historia y nos ayuda en la búsqueda de …

10.03.2026

Jaime Lopez Eguilazen irekitze-berbaldia Eleizako Liburuzainen Jardunaldietan

Jaime Lopez Egilaz Bilboko eleizbarrutiko Bibilitekako zuzendari izendatu barriak eskainiko dau irekitze-berbaldia Espainiako Eleizako Liburuzainen Alkartearen (EELA) XVIII. Jardunaldi Teknikoetan. Bihartik barikura arte luzatuko dira jardunaldiak. Lopez Eguilazek -EELAko diruzain be bada- Eleizako bibliotekak "gaur egun, ebanjelizazinorako eremu" dirala azalduko dau. 

25.09.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza Teologia-liburutegien Sarajevoko biltzarrean

“Sustainability in European theological libraries”, goiburuaren haritik ospatu da Sarajevon, www.beth.eu dalakoan alkartuta dagozan Europako Teologia-liburutegien 52. biltzarra. Jaime Lopez Eguilazek Eleizaren Liburuzainen Espainiako Alkarteko (ABIE) -www.abie.es- ordezkari lez parte hartu dau, 23-24 kurtsoan Espainiako Eleizaren liburutegien jarduera eta egoeraren barri …

25.08.2024

Eleizbarrutiko liburutegiko bitxikerien bilduma

Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak Jaime Lopez Eguilazek Eleizbarrutiko liburutegiaren inguruan Alkarren Barri aldizkarirako idatzitako artikuluen bilduma argitaratu dau. Askotariko gauzak irakurri daitekez, besteak beste, "irakurten ez ekien pertsonei Jainkoaren Hitza ezaagutzera emotea" helburutzat eukan Biblia mutuaren jatorria edo eskuizkribuak adimen artifizialera …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2594 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

05.07.2026

Asteko albisteak

Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.

04.07.2026

Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean

Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.

03.07.2026

Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa

Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun. 

01.07.2026

Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik

Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.

30.06.2026

Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria

 Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean,  100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan. 

29.06.2026

Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian

Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".

29.06.2026

San Pedro eta San Pablo, Bizkaian errotutako eguna

Gaur Bilboko eleizbarrutiak kristinautasun primitiboaren zutabe nagusi biren jai handia ospatzen dau, kostaldeko herrietan protagonismo berezia izanik, San Pedro arrantzaleen, saregileen eta itsasontzien egileen zaindaritzat hartzen baita.. Lekeition eta Bermeon jardunaldi bereziak egingo dira.

27.06.2026

Belaunaldi arteko talde batek otoitz esperientzia eukiko dau Taizé-n

Bagilaren 28tik garagarrilaren 5era bitartean, gure Eleizbarrutiko hainbat lagunek otoitz, isiltasun, gogoeta pertsonal, bizikidetza eta zerbitzu astea biziko dabe Taizeko (Frantzia) komunidadeagaz batera. Hurrengo urteetan errepikau gura dan jarduera baten lehen edizinoa izango da hau. Oraingoan, belaunaldien arteko talde batek parte hartuko dau -17 eta 85 urte bitartean- (gehienak 17 eta 35 urte bitartekoak). Taizeko komunidadeak eguneroko erritmoa proposatzen dau, alkarragaz otoitz egin, gogoeta biblikoak suspertuz eta lan praktikoak eginez. Herrialde ezbardinetako gazteakaz alkartuko …

26.06.2026

Katalogoak XVIII. gizaldiko maisulana agerian jarri dau Arratian

Mexikar artearen maisu bikain eta Guadalupeko Andra Mariaren irudiaren margolari nagusiak 1754an egindako Guadalupeko Andra Maria orain arte ezezagun lez egon da Arteako Elexabeitiako San Migel ermitan. Lanei esker, Arratiako 9 herrietako10 parrokia eta 68 ermita  katalogatu dira.

Emaitzak orrialdeka