05-07-2025 Sábado, XIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Los Rios

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1965 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
05.07.2025

Kaputxinoek agur esan deutse Otxarkoagari

Bihar -uztailak 6, domeka- On Joseba Segura gotzaina buru izango da Otxarkoagako fraile kaputxinoen agurreko Eukaristian, eguerdiko 12:00etan, Justo eta Pastor Santuak parrokian. Fraile kaputxinoak frantziskotar ordenaren orain dala 500 urteko erreforma dira eta aspalditik dagoz Bilbon, izan be XVIII. gizalditik Basutun euren komentu bat egon zan 1886tik 1976ra eta alkarte txikiak Zorrotzan, Errekaldebarrin eta Olabeagan. 

05.07.2025

Helmuga Bakion eta bisita txakolindegira

BizkaiBiraren bigarren asteburua. Erromesek, bidean aurrera egiteaz batera, hainbat alkartetako errealitate pastoral eta kulturalak ezagutzen dihardue.Gaurko proposamenak fedea eta kultura buztartuko ditu. Ibilbidean, hainbat leku interesgarritatik igaroko dira, besteak beste Gaztelugatxeko San Joan ermita jasoten dauan hatxa. Arratsaldez, herriko pastoral errealitatea ezagutu eta txakolindegia bisitatuko dabe.

04.07.2025

Berriotxoako San Balendinen erlikiak Elorriotik Vietnamera

On Joseba Segura Bilboko gotzainak gaur, Berriotxoako San Balendin eguneko Meza Nagusian iragarri dauanez, Elorrioko martiriaren erlikia batzuk Vietnamera egoango ditu, Hanoiko gotzainaren eskariari erantzunez. Abuztuaren 20tik 24ra izango da bidaia eta erlikiak emoteko ekitaldia abuztuaren 23an egingo da So Kien Santutegi Nazionalean ospatuko dan mezan. Beste alde batetik, Bilboko eleizbarrutiak monja domingotarren Elorrioko eleizan dagoan mihisearen kopia bi bialdu ditu asiar herrialdera. 

04.07.2025

Bihar Bilbon, batzar ekumenikoa, gotzaina bertan dala

Bihar -uztailak 5, zapatua- batzar ekumenikoa ospatuko da kristauen batasunaren alde otoitz egiteko, Eleiza Ebanjeliko Espainiarraren egoitzan, 18:00etan, eta gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe. Otoitzaldi honetan buru izango dira Juan Muela artzaina, Lidia Rodriguez Alkarte Kristau Ebanjelikoko Santutxuko artzaina, Carlos Lopez Gotzain Eleiza Erreformatuko gotzaina, Acel Dodszuweit artzain luteranoa eta On Joseba Segura Bilboko eleizbarrutiko gotzaina. 

04.07.2025

Hamargarren eguna BizkaiBiran: Gernikatik Bermeora

Ibiltariek Gernikatik Bermeora dagozan 18,49 kilometro egingo dabez.Etapa jentetsua izango dala uste dabe eta partaideek helmugan izango daben saria be ez da edozelangoa, izan be, alkarteak marmitakoa prestatuko deutse. "Historia daben sareak" izenburua dauan arratsaldeko jarduera be erakargarritzat jo daiteke.

03.07.2025

On Joseba Segura gotzaina Misinoen inguruko astean, Burgosen

"Itxaropenean misiolari" goiburuaren haritik ospatzen arida matitzenean, uztailak 1, hasi eta bihar arte -uztailak 4, barikua- Misinoei buruzko 77. astea. Burgoseko IparraldekoTeologia-fakultatean ospatzen dihardue biltzarra. Honeek dira antolatzaileak: Fakultatea bera, Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB-CEE) Gotzain Batzordea, Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) eta Misinoetarako Burgoseko Ordezkaritza. Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presidentea …

03.07.2025

Ziortzatik Gernikara egingo da BizkaiBirako 9. etapa

BizkaiBirako 9. etapa ospatuko da gaur, Ziortzan hasi et Gernika-Lumon amaituko dana. Atzo, ibiltariek Ziortzako zistertar monjeakaz egoteko aukera izan eben eta gaur bake eta adiskidetzearen gaiaren inguruan gogoeta egingo dabe etapari hasiera emon aurretik eta amaitu ondoren.

02.07.2025

Barikuz, Berriotxoako San Balendin eguna Elorrion

1989an izendatu ebenetik Bilboko eleizbarrutiaren bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin eguna ospatuko da barikuz, uztailak 4. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko da Meza Nagusia, eguerdiko 12:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiko, Batzar Nagusietako eta herriko Udaleko erakunde-ordezkariak bertan dirala. Aurretik, beste Eukaristia bat ospatuo da goizeko 10:00etan, monja domingotarren Santa Ana komentuan. 

02.07.2025

BizkaiBira Bizkaian dagoan zistertar monasterio bakarrean amaituko da gaur

Erromesek Berriz eta Ziortzaren artean dagozan 16, 92 kilometroak egingo dabez gaur menditik zehar. Etapa gatxa da eta ibiltariek goizeko bederatzietan ekingo deutse bideari. Egunero lez, 8:30etan otoitzaldia egingo dabe, bokazinoaren inguruko proposamenagaz. Bizkaian dagoan klausurako monjeen monasterio bakarrean, Ziortzakoan, emongojako amaiera egunari.

01.07.2025

Gotzain Kontseiluaren kurtsoko azken batzarra Berrizen

Berrizko Mesedetakoen Barnezabal gogarte etxean ospatuko dira gaur eta bihar Gotzain Kontseiluaren kurtso honetako azken saio biak. Bertan izango dira On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina, Kerman Lopez bikario nagusia, Sergio Buiza, Fernando Marcos, Alex Alonso, Felix Larrondo eta Jose Mari Kortazar lurralde bikarioak, Carlos Bargos idazkari nagusia eta kontseilu zabalean parte hartzen daben hiru laikoak: Estrella Moreno (Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko -ETPI- zuzendaria), Manu Moreno (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria) eta Clara Arza (Fede-zabalkunde eta …

Emaitzak orrialdeka