15-12-2025 Lucia, virgen y martir
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Otxarkoaga Ikastetxea

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2258 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
15.12.2025

Eleiz Museoak Bizkaiko erlejino-artearen sena agertzera emongo dau

Gaur aurkeztu dabe "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de BIzkaia" aldi baterako erakusketa Eleiz Museoan. Bizkaiko Eleiz Museoaren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko alkarlanaren emaitza barria da. 2026ko maiatzara arte egongo da erakusketa Eleiz Museoan. 1870 eta 1936 bitarteko 60 bizkaitar artelanok erlejino-mezuak jasoten dabez.

15.12.2025

Abendualdiko batzar eta erretiroak

Gabonen atarian, asteburuan Abendualdiko hainbat ekitaldi ospatu da eleizbarruti osoan.Horreetako batzuk eta gero eta fededun gehiago batzen dabezan Guadalupeko Andra Mariaren egunaren inguruko beste hainbat gogoratuko dogu:

15.12.2025

Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren deia Belengo Bakearen Argiaren ospakizunean parte hartzeko

Belengo Bakearen Argia nazinoarteko ekimenak bakearen aldeko sentiberatasuna biztu gura dau senidetasun eta espiritualtasunetik, itxaropenezko mezua eroanez munduko bazter guztietara. Urtero, eskaut gazte batek Belenen dagoan Jesusen Jaiotzaren haitzuloan sugarra bizten dau eta ehunka herrialdetan milaka lagun lotzen dituan bidaia sinbolikoari ekiten jako. Bakearen Argia datorren barikuz, abenduak 19, helduko da Bilbora Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru dala, 18:45etan ospatuko dan otoitz eta bialketarako eleizkizunean. 

14.12.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
13.12.2025

Gabonak eleizbarrutiko askotariko kultur alkarteetan

Abenduan, kulturarteko alkarteak prest dagoz Gabonak sakontasunez bizitzeko. Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatu dabezan jardueretako batzuk aurkeztu ditu:

12.12.2025

Zeu zara Gabon! Berrizko gazteen taldearen eta helduen erreferentzia taldearen ekimena

Gaur arratsaldez, Berrizen, Gabonen atariko ekitaldia egingo da gazteen taldeak eta helduen erreferentzia taldeak sustatuta. Antolatzaileen esanetan, "gelditzeko, alkartzeko eta bat eginda egun honeetako poza bizteko tartea izango da".

12.12.2025

Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak Durangoko ekintza bandalikoak salatu ditu

Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeak Durangon oroimenezko hainbat plakaren aurka burututako erasoak salatu eta gaitzetsi egin gura ditu. Kristau alkarteari bialdutako oharrean dinoenez, "biktimen oroimena zikintzea, ekintza garratza da eta guztiz ankerra".

12.12.2025

Organo-solas kontzertua Durangon

Gaur. 20:00etan, organo-solas kontzertua ospatuko da "Argi-gogoetak" zikloaren barruan, Durangoko San Frantzisko monasterioan. Victor Perea Garcia organistak musika eta gogoeta buztartzen dituan emonaldia eskeiniko dau, besteak beste, Johann Sebastian Bach, Jehan Alain eta Felix Mendelssohn-Bartholdy musikagileen piezak interpretatuz.

12.12.2025

Abendualdiko erretiroa bihar I. bikaritzan, Portugaleten

Bihar, abenduak 13, Abendualdiko erretiroa egingo da Portugaleteko San Inazio parrokian 10:00etatik 13:30etara, gura dabenentzat. Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) Santi Juarez abade palotinoak gidatuko dau erretiroa. 

11.12.2025

Caritas Bizkaiaren deia loturak estutzeko eta alkarte bizitza indartzeko

Caritas Bizkaia erakundeak 2025eko Gabonetako kanpaina aurkeztu dau. Abendu osoan garatuko da eta urtarrilaren 5ean Bilboko Plaza Barrian ospatuko dan errege-opil solidarioaren XXII. ekitaldiak emongo deutso amaiera. Alkarte bizitza indartzea ardaztzat hartuz, kanpainak aurre egin gura deutso aukeratu bako bakardadearen gehikuntzari eta milaka familiak, batez be ume txikiak dabezanek, bizi dauan ahuleziazko egoerari.

Emaitzak orrialdeka