Barriak
Etiquetado como: Pastoral de Profesionales
Gernikan, "haurtzaro solidarioa' ospatuko dabe
Bihar -domeka-, hogei urte bete dituan "haurtzaro solidarioa" Gernikan sustatzen dan egitasmo solidario honen ekitaldi barria ospatuko da. Katekesiko familiek sustatuta eta Iparralde-Hegoalde misino-taldeak koordinatuta egiten da. Aurreko asteetan, salgai jarteko gauzak biltzen ibili dira. Azoka, Gernikako merkatu-plazan egingo da 12:00etatik 14:00etara eta, aurretik, meza ospatuko da 12:00etan, Mesedetako monjen komentuan.
Asteburuan, "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdia Abadiñon eta Elorrion
Gaur arratsaldez, Juan San Martinek organo-kontzertua eskainiko dau Abadiñoko San Trokaz eleizan, 19:30etan. Bihar, zapatuz, Roberto Fresco izango da protagonista Elorrioko Sortze Garbia basilikan iluntzeko zortzietan ospatuko dan ekitaldian. Emonaldi honeek “Bizkaiko hotsak” Diego de Amezua organo-jaialdiaren XIX. ekitaldiaren barruan egingo dira.
Caritas Tabiraren 25. urteurrena, bihar, Durangon
Caritas Tabirak Zidarrezko Ezteguan ospatzen dihartu "25 urte, abegia, itxaropena eta aukera eskainiz" goiburuaren haritik. Hogeta bost urteotan, Caritas Tabirak askotariko erronkei egin izan deutse aurre, "beti be konprometitutako boluntarioen lan nekaezinagaz". Apirilean, erakusketa ibiltaria jarri zan martxan, egitasmo eta egitarauen bidez Caritas Tabiraren lana sustatzeko eta urteurreneko ekitaldi nagusia bihar -zapatua- izango da Maristen Durangoko ikastetxean, 10:30etatik 13:30etara.
Otxarkoaga ikastegiaren historiari buruzko liburua
Atzo, 102 urte bete ziran Diego Berguices Otxarkoaga ikastegiaren fundatzaile izan zana jaio zanetik. Hori dala-eta, ikastegia zabaldu zanetik 60 urte bete diranean, heziketa alkarteak ospakizuna egin eban. Fundatzailea gogora ekarteaz batera, omenaldia egin eutsen 60 urteko ibilbidean ikastegiaren hazkundean esku-hartu dauan hainbat laguni. Era berean, lanbide heziketarako ikastegiaren bizitzako unerik nabarmenenak jasoten dituan liburua aurkeztu zan.
Eleizbarrutiko ordezkaritza Lan Pastoraltzaren XXX. Jardunaldietan
Lan Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko sailak orain dala 30 urte argitaratu eban «Eleiza osoaren Langile Pastoraltza» agiria. Urteurren hori ospatzekok hainbat ekimen jarri dau martxan, idazkiaren puntu nagusiak nabarmentzeko. Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkurak onartu eban agiria, 1994ko azaroaren 18an eta langile eta lan eremuan Eleizaren pastoralgintzaren oinarri izan da urteotan. Amaiera lez, azaroaren 23 eta 24an Lan Pastoraltzaren XXX. Jardunaldiak ospatuko dira Ávilan, non, besteak beste, "Langile eta lan munduko aurpegiak" erakusketa ibiltaria aurkeztuko dan. Bilboko …
'Mariaren Legioa' boluntarioen mobimentuaren deia bere erretiroan parte hartzeko
Erretiroa ospatuko da gaur arratsaldeko seietan Mariaren Legioa mobimentuaren lokaletan (Sombrereria, 12. 1. ezk., Bilboko Alde Zaharrean). Ekitaldi irekia da eta mobimentuko kid ez diranek be parte hartu leikie. Frank Duff euren fundatzailearen inguruko saioa izango da eta Hitzaren ospakizuna be egingo dabe.
Deustu eta Begoñak Bilbogaz bat egin ebeneko mendeurrena ospatzeko kontzertua
2025.eko urtarrilaren 1ean beteko dira 100 urte Deustu eta Begoñako eleizateak Bilbogaz bat egin ebenetik. Datorren zapatuz, azaroak 23, ospatuko dan kontzertua antolatu da, besteak beste, urteurren hori ospatzeko. Begoñako basilikan izango da, 20:00etan hasita; sarrera doan da leku guztiak bete arte.
`Ingurune Seguruak´ Adin Txikikoen batzordearen material barria
Gaur, azaroak 20, Umeen Eskubideen Munduko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeak, joan dan kurtsoan Deustuko Unibertsitateagaz batera egindako galdeketaren haritik, lagungarriak prestatu dabez inguru seguruak antzeman eta sustatzeari begira. Arduradunen esanetan, "erantzun 'egokiak' ezagutzera emoteko eta adin txikikoen babesaren inguruan kontzientzia sortzen jarraitzeko era da".
“"Gure familiaren ezkutua" tailerra, San Bizente eta Xabierko San Frantzisko parrokietan
Datorren zapatuz, azaroak 23, "Familiaren ezkutua" tailerra ospatuko da 17:00etatik 19:00etara, Abandoko San BIzente Martiria eta Xabierko San Frantzisko parrokiek antolatuta, bigarren honetako 2. solairuko lokaletan (Juan Ajuriagerra, 42).
Barakaldoko umeen azoka solidarioko dirua, Caritasen gizarte jantokirako
Azaroaren 30ean, zapatuz, bigarren eskuko jostailuen azoka solidarioaren aurtengo ekitaldia ospatuko da Barakaldoko Herriko plazan. 2001etik hasita egiten da azoka hau eta bakarrik pandemian geratu zan ospatu barik. Bertan batu daiten dirua Caritasek Barakaldon dauan gizarte jantokirako izango da, bigarren aldiz, izan be, 2013an be jantokiko arduradunen esku itzi eben dirua, orduan, 15.000 euro.