Barriak
Etiquetado como: Presbyterium
“Presbyterium” barria
Aurreko kurtsoan, "Presbyterium" agerkariaren formatua aldatu egin zan. Ordura arte udan argitaratzen zan Ministerio Ordenaturako Eleizbarutiko Idazkaritzaren eskutik, abadetza eta diakonotzaren inguruko barriakaz: jarduera, heziketa-saioak, erretiroak, gogo-jardunak, programatutako ekitaldiak... "Presbyterium" barriak atal finkoa dau "Alkarren Barri/Comunicación" …
Argitaratu da "Presbyterium" aldizkariaren ale barria
Kurtso amaieran ohikoa danez, Ministerio Ordenaturako Eleizbarrutiko Idazkaritzak "Presbyterium" agerkaria argitaratu dau. Hogeta hamabosgarren ale honetan -postaz bialtzen dihardue hartzaileei-, Idazkaritzak 2022-2023 kurtsoan izan dauan jardueraren inguruko barriak emoten ditu eta datozan hilabeteetan nabarmenduko diran datak be aitatzen dira.
Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren amaierako ekitaldia, zuzenean
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Parrokietan sinodoaren inguruan solasean jarduteko taldeetarako gidariak lortu gura dira
Sinodorako eleizbarrutiko taldeak deialdia egin dau alkarteetan, Sinodoko azken agiria argitaratu ondoren, bereizketarako taldeak gidatuko dabezan pertsonen sarea sortzeko. 2024ko abendua eta 2025ko otsaila bitarteko agirian sakontzeko saioa sustatu eta garatu dagien pertsonak aurkitu gura dira. Izendatutakoek heziketa jasoko dabe azaroaren 25 eta 26an. Izena emoteko: hemen.
Markinan, gaur, "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdiko lehenengo kontzertua
Gaur iluntzeko 19:00etan ospatuko da Markina-Xemeingo Andra Mari eleizan "Bizkaiko hotsak" Bizkaiko organo-jaialdiko lehenengo kontzertua, urtero lez "Diego Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkartearen eskutik. Miriam Cepeda organistak eta Aitor Biainek zuzenduko dauan Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzak parte hartuko dabe. Sarrera doan da leku guztiak bete arte. Kontzertua pantaila eraldoian emongo da. Markinako organoa Aquilino Amezua euskal organogileak eraiki eban 1912an. Musika-tresna erromantikoa da, tinbre-aberastasun handikoa eta bereziki egokia akonpainamendu …
Azaroak 9: Eleizbarrutiaren Eguna
Datorren domekaz, azaroak 9, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko dogu, "jaieguna eta eskerrak emoteko eguna, alkarregaz parrokia bizia, Jesukristoren zale amorratua eta besteen alde egiten dauana eratzen dogulako". Aurton, bainera, egun horretan emongo jake amaiera Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldiei. On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Deialdia egiten jaku bertara joan gaitezan. Web honetan be zuzenean emongo da. "
Oroimenaren Egunaren 15. ekitaldia
2010etik aurrera, azaroaren 10a egun esanguratsu bihurtu da euskal gizartearentzat eta gure Eleizarentzat. Egun hau aukeratu eben, urteko 365 egunen artean, bakarrik horretan ez dalako izan hildakoak eragin dituan atentaturik. Bake eta Adiskidetzerako Batzordetik adierazo dabenez, "egun horrek gertatutakoa eta sekula gehiago gertatu behar ez dauana gogorarazoten deusku. OROIMENA egiteko eguna da". Batzordetik, dei egin dabe, gainera, egunotan antolatuko diran ekitaldietan parte hartu daigu. Bilboko bikaritzek, esate baterako, alkarte otoitzaldi eta ospakizuna egingo dabe"Indarkeriarik …
Zapatuz, Bilbon, heziketa-saioa katekistentzat
Etzi -azaroak 8, zapatua-, heziketa-saioa izango da II. eta Vii. bikaritzetako (Bilbao) katekistentzat, goizeko hamarretan, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4).
Dantza, perkusinoa eta gospela "Musika biziak salbatzeko" dalakoaren alde
Datorren barikuz, azaroak 7, 20:30etan, alkartasunezko kontzertua ospatuko da "musika biziak salbatzeko" egitasmoaren alde, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian, "Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak" dalakoaren eskutik. Sarrerak (12 euro. Umeentzat: 10 euro) internet bidez eskuratu daitekez, hain zuzen be hemen edo txartel-leihatilan ordubete aurretik. Beste alde batetik, Aba Taano taldea urtarrilean etorriko da Bilbora, "musika biziak salbatzeko" ekimen beraren alde jarduteko. Euren emonaldia 2026ko urtarrilaren 3an izango da, 20:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto …
Bilboko eleizbarrutia fede eta kulturaren arteko hartu-emona sustatzen jarraitzeko prest
Gaur goizean, Bilboko eleizbarrutiak «Kulturaren Oroitza-txostena 1950-2025» aurkeztu dau EITBren Multibox aretoan. 75 urtez Bizkaian izan dauan agerpen erlijioso, kultural eta soziala jasoten dauan agiria da."Arimadun irudiak: nuevos relatos culturales" goiburuaren haritik ospatu da ekitaldia, erakundeak fedearen, kulturaren eta euskal gizartearen arteko zubi lez irauteko dauan bokazinoa agertuz.
Zaintzaileen egitekoa aldarrikatzeko eguna
Gaur, azaroak 5, Zaintzaileen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. 2014an izendatu zan egun hau beste batzuk zaintzen diharduen miloeka lagunen lanaren inguruan sentiberatasuna bizteko, kontzientziatzeko eta lan hori autortzeko. Egun honetan, gehien behar dabenei laguntzen deutsen pertsonen ahalegina, denprora eta ardura baloratu gura da. Fed-zabalkunde eta Katekesirako, Karidade eta Zuzendaritza ordezkarietatik, Caritas Bizkaia erakundetik eta Vida ascendente/Bizian gora mobimendutik zaintzaileek etxe askotan egiten daben lana aldarrikatu eta bere garrantzia nabarmendu gura dabe.



