23-06-2025 Lunes, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Errogatibak

26.08.2024

Erreguteak Urkiolara Mañaria eta Abadiñotik

Datorren bariku eta zapatuz, abuztuak 30 eta 31, urteko azken erreguteak egingo dira Urkiolako santutegira. Abuztuko azken barikuz ohikoa danez, Mañariko Andra Mariaren Zeruratzea parrokiako alkarteak Eukaristia ospatuko dau 12:00etan santutegian. Abadiñoko erregutea, azkena liturgia egutegian, zapatuz egingo da, 11:30etan. Alex Alonso lurraldeko bikarioa izango da buru meza …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1935 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
23.06.2025

Asteburuan, omenaldia, urteurrena eta beste hainbat jarduera

Joan dan asteburuan, Eleizak Gorpuzti-eguna ospatu dau eta, ondorioz, Caritas Bizkaia erakundeak Maitasunaren eguna. Asteburu esanguratsu honetan, gainera, Elorrion omenaldia egin deutse Juanito Gallastegi abadeari Sortzez Garbia parrokiako abade lez 50 urte bete dituala-eta. Beste alde batetik, hainbat ekitaldi izan da Lekeition bere sorreraren 700. urteurrena ospatzeko. Eta kostaldeko herri honetara joan ziran kurtso amaierako txangoan I. eta II. bikaritzako abade eta diakonoak.

23.06.2025

Gaubeila bakearen, armagabetzearen eta zuzentasunren alde, bihar Bilbon

Bizkaiko kristau norbanako eta taldeek sustatutako "Bake goldeak / Arados de paz" mobimentuak bake, armagabetze eta zuzentasunaren aldeko gaubeila deitu dau. Bihar -ekainak 24, martitzena- izango da Joan Santuak eleizan (Bilboko Alde Zaharreko Erronda eta Kurutzea kaleen alkargunea), 20:00etatik 22:00etara. Bake goldeak / Arados de paz mobimentua "gerrek, gatazka eta ganozidioek, defentsara zuzendutako aurrekontu publikoek eta gerrarako ekonomiak gora egin" dabela-eta sortu zan.

23.06.2025

San Joan eguneko ospakizunak Gaztelugatxeko ermitan

Bihar -ekainak 24, martitzena, San Joan Bateatzailearen eguna ospatuko da. Bizkaian, Gaztelugatxen dago santu horren izena daroan ermita bat eta bertan, goizean goizetik hasita, hainbat Eukaristia ospatuko da: 06:30, 07:30, 08:30, 10:30, 11:30 eta 12:30etan. Beste batzuetan lez, ermitaraino joaterik ez dabenek eskatuta, Bermeoko San Frantzisko parrokian be Eukaristia bi ospatuko dira, 9:00etan eta 12:00etan.

22.06.2025

Astekoak, elizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
21.06.2025

Eleizbarrutiaren 75 urteko historia podcastean Radio Popular-Herri Irratiaren eskutik

Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, Radio Popular-Herri Irratiak 13 podcast argitaratu ditu. Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko zuzendariak urte horreetako gertaera eta une gogoangarrien errepasoa egin dau. Hemen entzun eta jatsi daitekez: radiopopular.com

20.06.2025

Bilboko eleiza bi klima-babeslekuen sarean

Gaur egun, Bilbon, 131 klima-babesleku dagoz. 65 barruko eremuak dira eta 66 kanpoko eremuak. Bilboko bizilagunen %96ak 300 metro ingurura dau holako bat eta %43ak 100 metro baino gitxiagora. Klima-babesleku honeen artean dagoz San Nikolas eta Joan Santuak eleizak, biak alde zaharrean. 

20.06.2025

Berbaldia, erakusketa eta ikustaldiak Lekeitioren 700. urteurrenean

Azaroaren 3an, Lekeitiok bere 700. urteurrena beteko dau. Eta joan dan urteko azaroaren 3an hasi ziran urteurrena ospatzen, urtean zehar egiten diharduen jarduerakaz. Basilikako eleizpean herriaren historiaren inguruko erakusketa ikusi daiteke, hain zuzen be azaroraino. Gainera, asteburu honetan amaituko dira monja domingotarren komentura egin izan diran bisitaldiak. Bihar 10:00etatik 12:00etara egingo dan azken ikustaldian parte hartu daienek Lekeition 657 urte bete dituan komentuaren historia ezagutzeko aukera izango dabe. Andra Mari basilikan be izango da beste ekitaldi bat bihar, hain …

20.06.2025

Omenaldia Elorrioko abade lez 50 urte bete dituan Juanito Gallastegiri

Bihar -ekainak 21, zapatua- omenaldi beroa egingo deutse Juanito Gallastegi abadeari Elorrioko Sortze Garbia parrokian, 50 urte bete bertako eleiztarren zerbitzuan. Ordu batean, Eukaristia ospatuko da Juanito bera buru dala, eta jaunartzearen ostean, agurrak eta ezustekoak izango dira Gallastegirentzat.

19.06.2025

Bilboko abadegaiak Iruñan prestatuko dira

irailaren 1etik aurrera, Bilboko eleizbarrutiko abadegaiek Iruñako seminarioan egingo dabe heziketa. Carlos Olabarri Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendaria Bilboko seminarioko hezitzaileen taldean sartuko da eta astean egun bitan abadegaiakaz izango da Iruñan, heziketan laguntzen. 

19.06.2025

Bihar amaituko da BizkaiBiran izena emoteko epea

Bilboko eleizbarrutiak antolatuta Bizkaian zehar, 19 etapatan, 300 kilometrotik gora burutuko dituan aparteko esperientzia hau ekainaren 25ean hasiko da. Bihar amaituko da jarduera honetarako beren-beregi sortu dan aplikazinoaren bidez etapa baten edo hainbaten izena emoteko epea. Maria Manrique batzorde antolatzaileko kideak dei egin dau app-a jatsi eta espiritualtasuna, izadia eta bategitea buztartuko dituan ekimenean parte hartzeko.

Emaitzak orrialdeka