Barriak
Etiquetado como: San Migel
Gaixoaren Pazkoa ospatzeko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
17:30etan, Begoñako Andra Mariaren basilikan, Gaixoaren Pazkoko Eukaristia hasiko da. Web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Kerman Lopez bikario nagusia buru dala ospatuko dan eleizkizuna.
Gotzainak Leon XIII.ak sortutako autorpenak banatuko ditu
Datorren eguenez, maiatzak 22, gotzainak joan dan martxoaren 20an banatu ziran Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenak aberastu egiten dabezan `Pro Ecclesia et Pontifice´ dominak banatuko ditu. Bakarrik bizirik dagozan pertsonei emoten jakez eta kasu honetan, honeek dira hartzaileak: Andoni Gerrikaetxebaria, Lontzo Zugazaga, Juanito Gallastegi eta Jose Luis Iza "Euskal baliabideak taldekoak"; Inmaculada Gallastegi eta Antonio Linaza, "eleiz alkartearen aldeko zerbitzuagaitik". Autorpenak esanahi berezia hartu dau, Leon XIII.ak sortu ebalako eta aita santu hau hartu dau eredutzat …
"Eleiza plazara" azoka, argazkitan
Eleizbarrutiko hurrengo hitzordua, BizkaiBira
"Eleizea plazara" azokaren ostean, ekainaren 25ean emongo jako hasiera BizkaiBirari, eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzeko 19 egunez 19 etapa burutuz Bizkaian zehar egingo dan ibilaldiari. Hasiera, Begoñako basilikan izango da eta uztailaren 13an, Bilboko katedralean izango da ekitaldiaren amaiera. Aplikazinoa prest da Iphone zein androiderako ibilbidea egin gura daben guztiek jatsi daien.
Egun ahaztezineko irudiak
Bideo honetan jasoten da atzo Barakaldoko BECen ospatu zan "Eleizea plazara" azokako hainbat irudi. Hiru mila lagun baino gehiago batu zan topaketan.
3.000 lagunetik gora eleizbarrutiaren 75. urteurreneko azokan
Hiru mila lagunetik gora batu da gaur Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erkustazokan, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko, gizarte osoari zabaldutako eta jai-giroan bizi izandako ekitaldian. "Eleizea plazara" goiburuaren harira, espiritualtasuna, kultura, musika eta gastronomia batu dira familia-giroa eta parte-hartzea nabarmendu diran ekitaldian. Arratsaldeko 17:00etan jardunaldiari amaiera emon jakonean, ekainaren 25ean hasiko dan BizkaiBirarako deialdia egin jake alkarteei.
Bilboko gotzaina: "Eleiza bizia garala ikusiko da BECen"
Atzo, On Joseba Segura Bilboko gotzaina Radio Popular-Herri Irratiko EgunOn Bizkaia irratsaioan izan zan. Bizkaiko Eleizaren inguruko hainbat konturen inguruan jardun eban, gaur, Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan ospatuko dan ekitaldia nabarmenduz. BECeko 3. pabiloiko ateak goizeko hamarretan zabaldu eta arratsaldeko bostetan itxiko dira. Zazpi orduz, askotariko jarduerak izango dira, esate baterako: tailerrak, musika-emonaldiak, eleiz errealitateen aurkezpenak 90 standetan, e.a. Bizkaiko Eleizak bikain ospatuko dau bere 75. urteurrena bertaratu gura daben guztientzat zabalik …
"Eleizea plazara" azokan erakusketak jasoteko eremua izango da
Bihar, erakustazokako (BEC) 3. pabiloian, erakusketentzat gordetako eremua izango da. Kurtso hasierako ekitaldian aurkeztu zan eta 75 urteko historiako une gogoangarriak jasoten dituan erakusketa ibiltaria Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan izango da. EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeek, Langile Pastoraltzak, HOAC (Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea) mobimentuak, 'Laguntasuna beharrizanean dan Eleizari' erakundeak, Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskolak (BAM) eta artxiboak eta liburutegiak be panelak jarriko dabez euren jarduerak eta historia erakusteko.
Montserrat Torret organista ezaguna, Durangon
Maiatzaren 17an, zapatuz, estatuko organo-jotzailerik gailenetakoaren inguruko mahai-ingurua ospatuko da Durangoko San Agustik kultur eremuan. Montserrat Torretek 99 urte ditu, jardunean dago oraindik eta zortzietatik aurrera ospatuko dan barriketaldian parte hartuko dau. Ekitaldiaren antolatzaile dan Arandoño Kultur Alkarteak jardueraren ingurukoak azaldu ditu: "organoari eta musikari eskainitako guztiagaitik omenaldia egitea". Oscar Candedo, Jose Luis Echechipia eta Roberto Fresco dira organista gonbidatuak.
Naiara Trifol eta Pakembak 75. urteurreneko kantua abestuko dabe BECen
Eskaut taldeetako kideek osotutako Pakemba taldeak girotuko dau 'Eleiza plazara' azoka, arratsaldez ospatuko dan erromeria. Eszenatoko nagusian joko dabe 25:30etatik aurrera. Momentu baten, Naiara Trifol igoko da eszenatokira eta `Geroa Marraztu´ 75. urteurreneko kantua abestuko dabe.