27-03-2025 Jueves, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 10 )
 

Barriak

Etiquetado como: Pregoilaria

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1748 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
21.02.2025

Bihar, XI. Bake Topaketa, Gernikan

Bihar -otsailak 22, zapatua, Bake Topaketaren XI. ekitaldia ospatuko da Gernikan. Aurton, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena eta Urte Santua ospatzen dihardugu eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak gertaera biok gogoratu nahi izan ditu eta dei egi dau "bizi izandako historiatik ikasteko, oroimena egiteko eta ospatzeko".

20.02.2025

Eleizbarrutiaren deia "erritmo sanoaz" bide egiteko

Eskuragarri dagoz Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren dailean, Egitasmoaren sustapenerako taldeak proposatutako lagungarriak. Bilboko Eleizbarrutiak datozan urteetarako eratutako bide-orriagaz bat, tantai batek markatzen dau Garizumako geografia, aldi honetan "zentzu" gehiago izan leiken bide batzuk aitatuz. Basamortuan hasten da bidaia eta domekaz domeka hainbat eremutara joteko dei egiten da: mendira, lanera, etxera eta eleizara. Erreferentziazko eremuok proposatzen dira, "fedearen inguruan gogoeta egiteko eta konpromisoa sustatzeko". 

20.02.2025

Autorpen instituzionala emakumeen Eleizaren aldeko konpromisoari

Datorren martxoaren 7an, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Bilboko eleizbarrutiak 'martxoak 8 mujeres' autorpen-ekitaldiaren VII. ekitaldia ospatuko dau. Aurton, gotzaina buru dala ospatuko dan ekitaldia, berezia izango da. Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, Bizkaiko Eleizak alkarteetako emakumeek historian zehar askotariko bizigiro eta erantzukizunetan agertutako konpromisoa eskertuko dau. Emakume batzuk jarriko deutse aurpegia bere berariazko karisma eta gaitasunetatik Bizkaiko gizartea gehiago eta hobeto zerbitzatu gura dauan kristau alkartean …

19.02.2025

Migrazinoetarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendari ohia, Bilbon

Xabier Gomez dominikoa Gotzainen Batzarreko migrazino zuzendaria izan zan. Gaur egun Sant Feliuko gotzaina da, 2024tik. Bihar, Bilboko Elizbarrutiko ministerio ordenatuak  antolatutako jardunaldia zuzenduko dau.

 

18.02.2025

Plaka Joan Maria Uriarteren oroimenez bere heriotzaren urteurrenean

Atzo, otsailak 17, On Joan Maria Uriarte Goirizelaya Donostiako gotzain erretiratuaren heriotzaren urteurrena bete zan eta Indautxuko Karmeko Ama parrokian bere aldeko Eukaristia ospatu zan. Amaieran, bere plaka jarri eben bere oroimenez. Madre de Dios de las Escuelas Pías kofradiako kide batzuen ekimena izan zan. On Joan Mariak "moparen pastoralzakoak" deitzen ebazan maitasunez, Covid pandemian laguntza eraginkorra emoten ebelako eleiza garbitzen eleizkizunen ostean. Eurentzat, oso garrantzitsua izan zan On Joan Mariarengandik jasotako babesa. 

18.02.2025

Aingurea eta txalupa, Jubileuaren ikur Bizkaian

Joan dan abenduaren 29an emon jakon hasiera Urte Santu edo Jubileuari Bilboko Eleizbarrutian, zazpi kaleak zeharkatu zituan prozesinoagaz eta Santiago katedralean ospatu zan Eukaristiagaz. Hogeta bost urtez behin Aita Santuak egiten dauan deiari erantzunez, lekuko Eleizak bat egin dau, beraz mundu osoko ospakizun honegaz. Urte berezi honetan, hainbat erromesaldi egingo da Erromara. Gotzaina buru dala Eleizbarrutitik egingo dana martxoaren 24tik 28ra izango da. Beste alde batetik, martxoaren 22an, Jubileuaren gizarte alderdiari lotutako lehenengo jarduera ospatuko da Caritas Bizkaia erakundeak …

17.02.2025

Heziketa-saio barriak Corpus Christi parrokian

Bilboko Corpus Christi parrokian bihar emongo deutse hasiera hitzaldi sailari. "Eleiza sutan?!" goiburua ardaztzat hartuta, lau saio ospatuko dira Corpus eleizan (Poza lizentziatua, 50. Bis), otsailaren 18an eta martxoaren 4, 16 eta 25ean (gura daben guztientzat).

16.02.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
15.02.2025

Kanpaien eskuzko joaldia, Zeanurin berreskuratuko dan ohitura

San Balendin eguna dala-eta, datorren domekaz, otsailak 16, Andra Mari eleizako kanpaiei eskuz eragingo deutse eta Zeanuriko auzotarreek hori zuzenean ikusteko eta kanpai-hotsak entzuteko aukera izango dabe. Pedro eta Jose Antonio Lejarza anaiek berreskuratuko dabe galdutako ohitura hau, parrokiako azken kanpai-jotzaile izan zan Iñaki aitaren arrastoari jarraituz. Lehenengo joaldia goizeko 11:00etan izango da eta bigarrena 11:30etan, eta ostean meza ospatuko da. Ondoren, santuaren irudia prozesinoan eroango dabe Pietatea ermitara.

14.02.2025

Gernikako San Fidel ikastolak irabazi dau bideoklipen lehiaketa

Jone Aranberriak (Bizkaia Irratia), Igone Etxebarriak (Labayru Fundazioa) eta Luis Mari Vegak (Bake eta Adiskidetzerako Batzordea) osotu daben epaimahaiak Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak antolatutako 'Jazotakoa jaso' lehiaketan irabazle egertatu dan lanaren izena emon dau. San Fidel ikastolan egin daben 'Ondoratu' bideoklipa da irabazlea. Santa Eulalia patronatuan landutako 'Eta zu izango bazina?' izenburudun bideioklipak jaso dau jentearen boto gehien. hain zuzen be, 2.577 boto. 

Emaitzak orrialdeka