Barriak
Etiquetado como: Bidaia
Eskariak San Pedrori arrantzaleen eta itsasoan hilten diran etorkinen alde
Egun berezia ospatu eben atzo Lekeition eta kostaldeko hainbat herritan, arrantzaleen zaindariari otoitz eginez. Lea-Artibaiko herrian, arrantzaleen zaindariaren omenezko jaia goizeko zazpietan hasten da. Ordu horretan "dei eittekua' deitutakoak egiten dabez, antxina arrantzaleak esnatzeko esaten ebena gogora ekarriz: "Gora Jainkoaren izenean". Goizeko 10:30etan Meza Nagusia ospatu zan Oihana Exabek zuzendutako abesbatzak girotuta. Santuagaz prozesinoa egin eta 'kilin-kalakoa' egin eben. Jose Agustin Maiz parrokoak, itsasoan hildako arrantzale guztien eta Mediterraneoko itsasoan hil diran …
Azken geltokia: Mufunga
Euskal Eleizbarrutietako MIsinoen 75. urteurrena ospatzen dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkariak Kongoko Errepublika Demokratikoa bisitatzen dihardu, Iñigo Iriarte misiolaria bidelagun dauala. Iriartek azaldu dauanez, bisitaldiaren arrazoi nagusia Xabier Goikuria, Katangan (Kongoko ED) jarraitzen dauan misiolari bakarragaz buruz buru egotea izan bada be, ezinbestekoa zan Mufungara joatea, Eleizbarrutiko hainbat parrokia eta lagunek herri honi laguntzen dihardualako.
Bilboko parrokiek Poza de la Salen egin daben kanpamentuaren amaiera
Udaldiaren hasiera bizi-bizia izaten ari da, izan be, makina bat jarduera antolatu da egun honeetarako. Kanpamentu eta lan-esparruak dira gehienak eta eurotan gazte eta gaztetxoak dira protagonista. Esate baterako, Bilboko San Fernando, San Bizente eta Xabierko San Frantzisko parrokietako 55 neska-mutilek eta 14 begiralek Poza de la Salen egin daben kanpamentuan parte hartu dabe aste honetan.
Danak barne hartzen dituan kartela kurtsoaren hasiera iragarteko
Bilboko Eleizbarrutiak Markinan emongo deutso hasiera 2023-24 kurtsoari datorren irailaren 30ean. Biharamunean, urriaren 1ean, Caritasen eta parrokia alkarteen aldeko baterako diru-batzea egingo da. Gaur aurkezten da jentaurrean kurtsoaren hasiera iragarten dauan eta udazkenetik aurrera Egitasmoari lotutako irudi lez erabiliko dan kartela. Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren azken batzarrean onartu zanez, Eleizbarrutiaren bide-orriaren barruan garatu daitezan ekintzek ikuspuntu jakin bat izango dabe alkarteetan: abegia eta barne hartzea. Bizkaiko eleiz errealitate bakotxak bere …
Izendapen eta kargu barriak datorren kurtsorako
Irailetik aurrera, hainbat abadek, diakonok eta ordaindutako pastoral mandatua daben laikok izendapen eta kargu barria izango dau. Gotzain Kontseiluak dagokien alkarteei jakitera emon ondoren, komunikabideetarako sailak horreen barri emoten dau jentaurrean:
Eleizbarrutiko ordezkaritza pertsonen salerosketaren inguruko jardunaldian, Madrilen
Atzo ospatu zan Madrilen pertsonen salerosketaren inguruko Eleizbarrutietako sailetako koordinatzaileen batzarra. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzainen Batzarreko Batzordeak antolatutako ekitaldia zan eta Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako migrazinoetarako saileko arduraduna izan zan Bilboko Eleizbarrutiko ordezkaria.
Garbealde PBan "Eraztunen Jauna" kanpamentua egingo dabe
Datorren domekan hasiko da Garbealde Pastoral Barrutiak (PB) antolatutako "Eraztunen Jauna" kanpamentua. Kanpamentu honegaz bat egingo dabe, gainera, Mena Bailarako parrokietako gazteek, uztailaren 2tik 9ra Liebanako Bidea "euren erara" egiteko. Hamar eta hamabost urte bitarteko (LHko 4. maila-DBHko 2. maila) neska-mutikoentzat da eta "Liebanako bidea, Barri Onaren lekuko" goiburuaren haritik igaroko dabez egun horreek.
Diakonotzarako Batzordearen lehenengo batzarra
Diakonotzarako Eleizbarrutiko Batzorde barriak gaur goizean ospatu dau bere batzar eratzailea Begoñako Gogarte Etxean. Diakonotzararen Direktorioan jasoten dan lez, Nestor Aras abadeak zuzenduko dauan batzordean pastoral bizitzako askotariko eremuan egongo dira ordezkatuta: Javi Garcia (abadeak), Juan Mujika (diakonoak) eta Estrella Moreno (laikoak).
Parrokietako gazteak kanpamentuetan
Errekarte Pastoral Barrutiko (PB) 'Gaztenahiak' taldeko 10 eta 15 bitarteko neska-mutilak kanpamentuan dagoz Orobion (Durango), hilaren 23tik 29ra. Gainera, gaur -eguaztena- amaituko da IV. eta V. bikaritzetako adin bereko neska-mutilek Bakion egin daben kanpamentua.