Barriak

Etiquetado como: Zuzeneko emonaldia

08.03.2023

Zuzenean ikusi gura dozu "Martxoak8Mujeres" ekitaldia?

Gaur -martxoak 8, eguaztena- Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko dau, gotzaina buru dala, zortzi emakumeri euten fededun konpromisoa autortzeko. V. ekitaldi honetan, euren eguneroko egiteko eta zerbitzuan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren oinarrizko erronkak -iragarri, ospatu, zerbitzatu eta alkarteari lagundu- sustatzeari lotutako ekintzak …

04.03.2023

RTVEk Bilbotik emongo dau meza bihar

"Anai-arreba gara Kristorenganako fedean" goiburuaren haritik ospatuko dau bihar -martxoak 5, domeka- Eleizak Hispanoamerikaren Eguna. Aurton, Bilboko Eleizbarrutian ospatuko da, On Joseba Segura Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko kide eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru dala. Goizeko 10:30etan …

23.02.2023

Rafaela Ybarra dohatsuaren oroimenezko Eukaristia

Rafaela Ybarra dohatsu autortutako lehenengo bizkaitarrar eta Aingeru Goardako Santuak kongregazinoaren sortzilearen oroimenezko Eukaristian gotzaina izango da buru, katedralean, 19:00etan. Web orrialde honek zuzenean emongo dau.

23.02.2023

Gaurtik aurrera, Rafaela Ybarra dohatsuaren eskultura ikusi ahal izango da Santiago katedralean

Gaur, Aingeru Guardako Santuak kongregazinoa sortu eban Rafaela Ybarra dohatsuaren eguna da. San Joan Paulo II.a aita santuak 1984an dohatsu autortu eban. Ybarra Bilbon jaio zan 1843.eko urtarrilaren 16an eta Bilbon hil, 1900.eko otsailaren 23an eta egun honetan egiten da bere oroitzapena. Gaur arratsaldeko zazpietan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da …

22.02.2023

Hausterre-eguneko Eukaristia zuzenean katedraletik

On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna arratsaldeko zazpietan hasiko da.

13.02.2023

Osasun Pastoraltzaren saioak hainbat herritan

Gaixoaren Munduko Eguna ospatzen zala-eta, asteburuan hainbat jarduera ospatu da beste hainbat Pastoral Barrutitan. Osasun Pastoraltzarako Ermuko taldeak aldi barriari ekin eutsan, hain zuzen be, barikuz parrokiako lokaletan ospatuzan batzarrrean, non Osasun Pastoraltzarako eragileak batu ziran, besteak beste, taldekide barriei ondo etorria egiteko eta hasi barri daben …

11.02.2023

Gaixoaren Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, Gaixoaren Eguna ospatuko da Eleizan; hori dala-ea, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatu eta web orrialde honetan zuzenean ikusi ahal izango dan Eukaristian. 

08.02.2023

"Nire ospitaleko jokoa", Gurutzetako ospitalean dagozan umeentzat

Datorren zapatuz, Lurdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatuko da. Egun horretan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean 19:00etan eta web orrialde honek zuzenean ikusteko aukera emongo dau. Egun honen inguruan, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariaren otsaileko alean, Gurutzetan jarduten …

23.01.2023

Eleizkizun ekumenikoa Bizkaian diran zazpi Eleiza protestante eta ortodoxoetako ordezkariak bertan zirala

Atzo -domeka-, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari lotutako otoitzaldi ekumenikoa ospatu zan Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Eleizkizuna zuzenean emon zan web honetan. Ospakizuna osorik: hemen. Hurrengo deialdia Mendekoste inguruan izango da Ezkerraldeko Eleiza Ebanjeliko batean (oraindik ez da zehaztu ze eleizatan).

22.01.2023

Katedralean ospatuko da eleizkizun ekumenikoaren zuzeneko emonaldia

Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea (urtarrilaren 18tik 25era) dala-eta Santiago katedralean 19:00etan ospatuko dan eleizkizun ekumenikoa zuzenean emongo da web honen bidez. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2569 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.04.2026

Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.

02.04.2026

Eleizbarrutiak Gotzain Kontseilua barritu dau

Bilboko eleizbarrutiak lurralde bikarioen eta bikario nagusiaren karguak barritzeko azterraldia jarri eban martxan abenduan. Prozesu horretan, hautagaien lehenengo proposamena eta behin betikoa izan ziran eta, burutu ondoren, honeek dira irailetik aurrera bikario nagusi eta lurralde bikario izango diranak: Kerman Lopez izango da aurrerantzean be bikario nagusi eta Sergio Buizak (I-II bikaritzak) eta Fernando Marcosek (III-VII) karguan jarraituko dabe; IV eta VI. bikaritzetan bikario barriak izango dira, Carlos Olabarri eta Borja Uriarte, hurrenez hurren. V. bikaritzan, Jose Agustin Maiz

01.04.2026

Eleizak Lurralde Santuaren aldeko eguna ospatuko dau barikuz

1974tik hasita, Bariku Santuz Lurralde Santuari laguntzeko diru-batze berezia egiten da. Paulo VI.a aita santuak sustatu eban jarduera hau, mundu osoko katolikoak deituz Lurralde Santuko eleizei laguntza zehatza emotera. 

01.04.2026

200 lagun inguruk parte hartuko dau Gazteen Pazkoetan

Gaur hasiko dira eleizbarrutian aurtengo Gazteen Pazkoak, 15 urtetik gorakoentzat (2011an jaiotakoak). "Bizitza bizteko bidea" goiburuaren haritik, eleizbarrutiko 200 gaztetxo eta gazte baino gehiagok Pazkoa bizi eta ospatu egingo dabe. Arduradunen esanetan, "aukera ona da eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera Pazko HIrurrenaren ospakizunera zentzunez eta sakontasunez  hurreratzeko". 25 urtetik gorakoentzako proposamena be bada. 

01.04.2026

Apirilagaz batera, Alkarren Barri aldizkari barria euskarri digitalean

Eskuragarri da apirileko Alkarren Barri aldizkaria euskarri digitalean. Ohikoa danez, aldizkaria hilaren lehenengo egunez kaleratzen da euskarri digitalean eta egun batzuetara harpidedunen etxeetara heltzen da paper euskarrian. Argitalpen honek irakurketa dinamikoagoa eskaintzen du, edukiak aberastu egiten dabezan bideo, argazki-galeria eta esteken bidez.

31.03.2026

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolaren egoitza akademiko barria Campo Volantinen

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak aldi barriari ekingo deutso Bilbon, bere jarduera akademikoa Campo Volantin pasealekuko 36. zenbakian, La Salve zuziaren ondoan, kokatutako egoitza barrian. Eleizbarrutiko ikastetxeak 2027ko irailean, egokitzapen-lanak amaitzeaz batera, ekingo leuskio jarduerari kokapen barrian. 

31.03.2026

Aste Santuan, bisita gidatuak Elorrion

Elorrioko udalak antolatuta, Aste Santuan bisita gidatuak egingo dira herrian, historia eta kultur ondarea ezagutzeko. Apirilaren 2 eta 6 bitartean egingo diran bisitaldiak gaika egingo dira ibilbide desbardinakak, euskeraz zein gaztelaniaz. Parte hartu gura dabenek lekua gorde edo argibide gehiago eskatu daikie 946 820 164 edo 688 776 270 telefonoetako batera deituz edo turismoa@elorrio.eus helbidera mezua bialduz.

30.03.2026

Gazteen topaketa Berrizen: "ahaztu ezineko eguna"

Joan dan zapatuz, martxoak 28, laugarren eta bosgarren bikaritzetako gazteak batu ziran; gelditzeko, kokatzeko eta haratago begiratzeko eguna izan zan, begirada altxatu eta gure erantzunaren zain dagozan errealitate mingarriak -bidegabekeria, pobretasuna, migrazinoa- ikusteko, horreei aurrez aurre begiratzeko eta euren ikutua sentizeko eguna.

30.03.2026

Gotzaina buru dala ospatuko da gaur Nazaretarraren prozesinoa

Gaur arratsaldez Nazaretarraren prozesino tradizional eta jentetsua ospatuko da Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabala auzoetan. Iaz kofradiaren Ohorezko domina jaso eban On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau aurton be. Astelehen Santuz, Gure Aita Jesus Nazaretarraren Errege kofradiak Nazaretarraren prozesinoa egiten dau. Iluntzeko 20:30etan abiatuko da Asisko San Frantzisko parrokiatik (Quinta parroquia).

29.03.2026
Emaitzak orrialdeka