Barriak
Etiquetado como: Zuzeneko emonaldia
Benedikto XVI.a Aita Santu erretiratuaren aldeko hileta-mezaren zuzeneko emonaldia
Zuzenean, 12:00etan, web honetan.
Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen eguneko Mezaren zuzeneko emonaldia
Eguerdiko 12:00etan hasiko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Jaunaren Agerkundearen eguneko Eukaristia Santiago katedralean.
Hileta-meza Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren alde bihar, Bilbon
Bihar, zapatua, urtarrilak 7, 12:00etan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da abenduaren 31n hil zan Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren aldeko hileta-mezan. Web orrialde honek zuzenean emongo dau Eukaristia.
Mons. Joseba Segura pide por paz en la primera Eucaristía del año en Begoña
Atzo, urtarrilaren 1a, Bakearen Munduko Egunean, Bilboko gotzainak urteko lehenengo mezea ospatu eban Begoñako basilikatik. Bilbok erahildako emakumea eta Aita Santu emeritua euki ebazan gogoan bere homilian.Ayer domingo, 1 de enero, la Iglesia celebró la Jornada Mundial por la Paz. El obispo diocesano, Mons. Joseba Segura, presidió la primera eucaristía del año, en la …
Eukaristia zuzenean Begoñako basilikatik
On Joseba Segura gotzaina buru dala, Begoñako basilikan eguerdiko 12:00etan ospatuko dan urte barriko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.
Bakearen Munduko Eguneko ospakizuna Begoñan
Gaur, urtarrilak 1, Bakearen aldeko Munduko 56. Eguna ospatzen da eta, hori dala-eta, Frantzisko Aita Santuak mezua kaleratu dau "Inork ezin dau bere burua bakarrik salbatu. Barriro hasi COVID-19tik alkarregaz bakezko bideak egiteko" goiburuaren haritik. Gai bi ikutzen ditu: Covid-19aren pandemia eta Ukrainako gerra. Mezua osorik: hemen. On Joseba Segura gotzaina buru …
On Joseba Segura gotzaina buru dala, katedralean ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia, zuzenean
Gabon-aldiko ospakizunetan ahalik eta gehienek parte hartu daien, batzuk zuzenean emongo dira web orrialde honetan, Radio Popular-Herri Irratian, Bizkaia Irratian eta baita Telebilbaon be.
Gauerdiko Mezak Bizkaian
Abenduaren 24tik 25era doan gauean, Eleizbarrutiko hainbat eleizatan Oilar-meza edo Gabon-beila ospatuko dabe. Beste alde batetik, bihar -domekea- web honetan zuzenean jarraitu ahal izango da, Eleizbarrutiko gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan katedralean osaptuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Meza. Bertan, On Joseba Segura gotzainak bedeinkapen apostolikoa emongo dau …
Gabonetako hainbat ospakizun emongo da zuzenean
Aurtengo Gabon-aldiko ospakizunetan ahalik eta jente gehienek parte hartu daian, zuzeneko hainbat emonaldi izango da web orrialde honetan, Radio Popular/Herri Irratia eta Bizkaia Irratia Eleizbarrutiko irratietan eta Telebilbao katean.
Sortze Garbiaren eguneko ospakizunaren zuzeneko emonaldia
Eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Sortze Garbiaren eguneko Eukaristia ospatuko da katedralean.
Astekoak, asteko barri nagusiak
Astekoak, asteko barri nagusien laburpenak azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barrien laburpena jasoten dau.
Gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak katedralean
On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak Santiago katedralean eta, gainera, zuzenean emongo dira web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.
Alkartasunezko egitasmoa: 40 egunerako janaria Kaikorrerako (Kenya)
Ospatu barri dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren barruan Hegoaldeko Ahotsak hemen izan dirala eta monja marianitek Kaikorren (Kenya) garatzen diharduen egitasmoak aurkeztu dabezala aprobetxatuz, Ermuko alkarteak alkartasunezko egitasmoa sustatuko dau. Honen bitartez, ekarpenak egin daitekez Kaikorreko haurtzaindegietan janaria izan dagien.
14 prozesinok eta Kurutze-bideak zeharkatuko dabez Bilboko kaleak gaurtik hasita
9 kofradiatako 4.300 kofradiakide baino gehiagok parte hartuko dau Bilboko Kofradien Ermandadeak Aste Santurako antolatu dituan ekitaldietan. XVII. gizalditik hasi eta XXI. gizaldirainoko 36 pausu eroango dabez prozesinoan.
Eleizbarrutiaren deialdia gazteei Madrilea joateko aita santuaren ekitaldietara
Bilboko eleizbarrutiak Espainiara egingo dauan bisitaldian Leon XIV.a aita santua buru dala ospatuko dan bijilian eta eukaristian parte hartzea ahalbidetuko dau. Egitarauaren behin betiko zehaztasunak ezagutzen ez badira be, baieztatu da hitzordua Madrilen izango dana ekainaren 6 eta 7an.
Gaur arratsaldez hasiko da Bilbao Erlejino-musika jaialdia Gizakundea eleizan
Gaur arratsaldez hasita, Bilbao Erlejino-musika jaialdia ospatuko da Gizakundea eleizan, Bilboko Udalak antolatuta. Ekitaldi honetan, ibilbide luzea daben bost musika-taldek jardungo dabe bost egunez jarraian, datorren astelehenera arte, "Lurrun santuak” goiburuaren haritik.
III., VII. eta VI. bikaritzen sinodo-batzarra, zapatuz, eskolapioen ikastetxean
Datorren zapatuz, martxoak 28, goizeko hamarretan hasita, hirugarren eta azken batzarra ospatuko da sinodoaren inguruan, eskolapioen ikastetxean (Alda Rekalde, 19. Bilbao). Bikaritzetan egiten diharduen batzarretako lehenengoa, otsailaren 28an ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian (I. eta II. bikaritzak); bigarrena, martxoaren 14an, Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean (IV. eta V. bikaritzak) eta datorren zapatuz, martxoak 28, ospatuko da hirugarrena eskolapioen ikastetxean (III., VI. eta VII. bikaritzak).
Barikuan, Kurutze-bide dramatizatua, Etxebarrin
Gazteek, familiek eta parrokia alkateak presatu daben Kurutze-bide dramatizatua antzeztuko da datorren barikuz, martxoak 27, Etxebarriko San Esteban parrokian. Parrokiatik azaldu dabenez, "20 lagun inguruk parte hartuko dau kontu handiz prestatutako antzezpen original honetan". Gainera, dei egiten dabe gura daben guztiak ekitaldira joan daitezan.
Mariaren Leginoaren "Acies" jaia, bihar, San Nikolasen
Mariaren Leginoa alkartearen urteko ekitaldirik garrantzitsuena dan "Acies" jaia ospatuko da bihar, martxoak 26, Bilboko Areatzan dagoan Bariko San Nikolas parrokian. Bertan, "alkarteko kideek maitasunez eta debozinoz barritzen dabe Maria Birjinaganako sagarapena". Gaurko egunaren inguruan, martxoak 25, ospatzen da, hain zuzen be, Eleizak Biziaren aldeko Eguna gogoratzen dauanean.



