Barriak
Etiquetado como: JEC
Eremu publikoko pertsonen 'Foro Alkargunearen' II. ekitaldia
Atzo ospatu zan Bilbon 'Foro Alkargunearen' II. ekitaldia Bilbon. On Joseba Segura gotzaina bertan zala eta Sebastian Mora Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakasleak gidatuta, hainbat aukera politikotako pertsonak eta unibertsitate, eleiz, sindikatu eta gizarte arlokoak batu ziran. "Sinodo-seneko Eleizaren ikuspuntutik gaur egungo erronka etiko, ekonomiko, kultural eta sozialak aztertzeko eta horreen inguruan alkarrizketan jarduteko topaguneak sortzeko" helburuagaz sustatutako Eleizbarrutiko gizarte asteen barruan ospatu zan ekitaldia. Atzoko gogoeta eta ondorio nagusiak …
Azaroan, hildakoen aldeko Eukaristiak Basurtuko ospitalean
Basurtuko ospitalean jarduten dauan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuak (AEEZ) antolatuta, Eukaristiak ospatuko dira ospitalean, azken urtean bertan hil diran guztien alde. Ana Perez Pons Basurtuko AEZZko kidearen esanetan, "lagun horreek gogoan izango doguz eta Jainkoari eskerrak emongo deutsaguz euren bizitzengaitik". Gaur, eguaztena, ospatuko da lehenengo Eukaristia eguerdiko 12:00etan, eta hurrengoak azaroaren 8, 11 eta 13an izango dira, ordu berean ospitaleko kaperan.
Bilboko Eleizbarrutiak bere 'kontuen' barri emonez
Datorren domekaz, azaroak 10, lekuko Eleizen Eguna, hau da, hemen, Bilboko Eleizbarrutiaren Eguna, ospatuko da. Goiburu beraren haritik ospatuko da Eleizbarruti guztietan: "Eta bila ari zarana zure barruan balego?". Bizkaian, aurton, kutsu berezia dau jardunaldiak, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren barruan ospatuko dalako. Hori dala-eta, On Joseba Segura gotzainak mezua idatzi deutse eleiztarrei, "bizitza osoa bokazinotzat hartzera" bultzatuz. Gainera, azken urteetako bideari jarraituz, ekonomia eta pastoral jarduerari buruzko barriak eskaini dira.
Zabalik da "familien erlojua" jardueran izena emoteko epea
Bilboko Loiola zentroak, Arrupe Etxea Kristau Bizitzarako alkarteak (CVX) eta Bilboko Eleizbarrutiak (Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako helduak eta familia saila) "Familiaren erlojua" bitartekoa jarriko dabemartxan azaroaren amaieran, familia bakotxaren egitasmoa sustatzeko, edozein izanda be bizi dauan unea eta inguruabarra.
Artzain-bisita Zaldibarrera
Atzo -azaroak 3, domeka- On Joseba Segura gotzainak Zaldibarrera bisita egin eban, besteak beste, buru izanez San Andres Apostolua parrokian ospatu zan Eukaristian.
Jose Maria Guiberten berbaldia bere aitaren bahiketaren inguruan
Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektore ohiak berbaldia eskainiko dau gaur iluntzeko zortzietan, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 52). Azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunaren haritik ospatuko dan ekitaldian, Bere aita ETAk bahituta egon zan sasoiko egunez eguneko kontuak batuz idatzi dauan 'La Caverna' liburuan jasotako gogoeten inguruan jardungo dau. Alkarren Barri aldizkariaren hilabete honetako alean hizlariari egindako alkarrizketa irakurri daiteke.
Zabalik da Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian izena emoteko epea
Joan danastean barri emon zanez, Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutio sailetik bidaia antolatzen dihardue Erromara, Frantzisko Aita Santuak "Itxaropenak ez dau huts egiten” bitartez deitu dauan Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Bidaia martxoaren 24tik 27ra (4 egun - 3 gau) eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dau. Gaur zabaldu da erromesaldianparte hartzeko izena emoteko epea: Hemen.
Gazten erlejinoarteko lehenengo biltzarra
Datorren zapatuz, azaroak 9, goizeko 10:30etatik aurrera, gazteen erlejinoarteko biltzarra ospatuko da Miribillako Santa Maria Josefa parrokian. Jarduera hau, Migrazinoetarako Mahaiaren eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritako Ume eta Gazteak sailaren arteko lankidetzatik sortu da.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerako agiriaren 75. urteurrena
Gaur, azaroak 2, beteten dira 75 urte Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerako agiria, 'Quo Commodius' izenburua dauana, Castel Gandolfon (Italia) argitaratu zanetik. Beraz, 1949an, Bilboko eta Donostiako Eleizbarrutiak Gasteizko Eleizbarrutitik bereizi ziran. Beranduago, 1950.eko urtarrilaren 9an, Ministroen Kontseiluan onartu ziran Eleizbarruti barrientzat Espainiako gainerako Eleizbarrutien eskubide eta onurak. Gainera, ezinbesteko kredituak emon ziran Eleizbarruti barrien hornikuntzarako.1950eko uztailaren 1ean gauzatu zan bulda eta era ofizialean eratuta geratu ziran aitatutako Eleizbarrutiak. …