15-08-2024 Asunción de la Virgen María
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 127 )
 

Barriak

Etiquetado como: Durango

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1275 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
22.11.2022

Eleizbarrutia, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazotearen alde

Bilboko Eleizbarrutia azaroaren 25eko Bilboko ekitaldi instituzionalean hartuko dau parte. Bikario Nagusia, Kerman Lopez izango da gotzainaren izenean udalak antolatuko dauan agerraldi publikoan. On Joseba Segura asteon Madrilen dago Konferentziako Batzordean parte hartzen. Lan Pastoraltzatik, egunari begira, argitaldi barria argitaratu dabe. Honetan, indarkeria matxistari ezetz borobila emoten jako Bizkaiko Eleizatik. Bat gehiagorik bez, esaten da argitaratutako testuan.
Este próximo viernes 25 de noviembre, la Diócesis de Bilbao se sumará al acto institucional organizado por el …
21.11.2022

Abendu- eta Gabon-aldirako lagungarriak kolore eta musikaz

Prest dagoz dagoeneko Abendu- eta Gabon-aldirako lagungarriak webgune honetan. Koloreak dagoz materialen oinarrian. Alde batetik, Ebanjelizazino Planean erabili diran lau koloreak: orlegia, horia, urdina eta gorria dira edukinen ardatz. Jose Mari Kortazar abadeak konposatutako eta Ana Berrizbeitia Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako kideak Imanolen ‘Udazken laztanari sei zortziko’ doinuaz abestutako bertsoen laguntzeagaz, kolore bakotxari dagokion Ebanjelioaren testua eta hausnarketarako materiala proposatzen dira. Horrez ganera, aurton jaiotza berezia prestau gura da: …

21.11.2022

«Entre-Ríos-Errekarte» Pastoral Barrutiaren Eguneko ospakizuna

Atzo, domeka berezia izan eben Entre-Ríos-Errekarte Pastoral Barrutian (PB). biko etenaldiaren ostean, PBaren Eguna ospatu dabe barriro be. Zorrotzako Mirarigilea parrokian ospatu eben eguna partaide guztiak otoitzean bat eginda. Sergio Buiza lurraldeko bikario eta Ekipo Ministerialeko jarduneko Moderatzaileak Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren ardatzak aurkeztu ebazan. EEEa nork bere egiteko eta garatzeko irakurketa egiteko eskatu eban, horretarako, adinaren arabera batu eta karta-jokoaz baliatuz. Eguerdiko ordu batean, Eukaristia ospatu eben.

21.11.2022

Patxi Fano irudigileak ‘mila kolore’ margotu ebazan Portugaleten

Zapatuz, 200 lagun inguru batu zan Portugaleteko Andra Mari ikastetxean (menesiarrak). Fede-zabalkunde eta Katekesirako I. Bikaritzako Mahaiak antolatuta, Kristau Sarbideko eragileak batu ziran Patxi Fano irudigile eta psikologoak sustatu eban ekitaldian. “Mila kolore Jesus iragarteko” goiburua egia bihurtu zan eta Fanok kolorez bete eban goibel eta euritsu hasi zan goiza.

21.11.2022

Asteburuan, Eleizbarrutian ospatu dan zenbait jarduera

Begoñako basilikan bariku arratsaldez egin zan ekitaldian, Bilboko gotzain izan zan eta gaur egun Burgoseko artzapezpiku dan On Mario Izeta Begoñako Kofradiako Ohorezko Anai Nagusi izendatu eben. Gainera, Sestaon sendotzak ospatu ziran, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa norbere egin eta garatzeko irakurketarako hainbat saio egin da, senar-emazteak Eleizbarrutiko Seminarioan alkartu dira eta familia mezak ospatu dira hainbat parrokiatan. Hona hemen jardueretako batzuk:

21.11.2022

On Joseba Segura gotzaina Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran izango da

Astelehenetik barikura (azaroak 21-25), Gotzainen Batzarreko (EGB) gotzainek, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Osoko Bilkuran parte hartuko dabe. Astean zehar hainbat gai lantzeaz gainera, EGBeko Idazkari Nagusi barria aukeratuko dabe 2023-2027 aldirako. 2018an Idazkari Nagusi izendatu eben Mons. Luis Javier Arguello Garciaren lekua hartuko dau, joan dan ekainean Valladolideko artzapezpiku izendatuta, idazkari nagusi karguari uko egin deutso-eta.

31.12.2019

Urtekoak 2019

2019an bizkeliza.org webgunean argitaratutako barrien laburpena.

27.12.2019

Lehenengo kontzertua Algortako San Nikolas eleizan, barriro inauguratu daben organoagaz

Gaur iluntzeko zortzietan, Daniel Oyarzabal organista gasteiztarrak kontzertua eskainiko dau Algortako Bariko San Nikolas eleizan, barriro inauguratu daben organoagaz. Abenduaren 6an ospatu eben mezan bedeinkatu eben organo zaharbarritua.

27.12.2019

Bakearen aldeko otoitzaldia Gueñesen

Badira hamar urte Goi Enkarterriko alkarteak urteko azken barikuz bakearen aldeko ekitaldia ospatzen hasi ziranetik. Aurtengo hitzordua bihar dabe, 19:30etan, Gueñeseko Andra Mari parrokian.

27.12.2019

Gabon aldiko kontzertuak Katedraleko Musika-kaperaren eskutik Alonsotegi eta Bilbon

Gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko da Katedraleko Musika-kaperak (abesbatza eta orkestra) Gabon aldian eskainiko dituan kontzertu bietako lehenengoa Alonsotegiko San Bartolome parrokian. Bihar, zapatua, izango da bigarrena –emonaldi solidarioa Prosalus alkartearen alde- Joan Santuak parrokian, iluntzeko zortzietan.