Barriak
Etiquetado como: Igorre
Benedikto XVI.a Aita Santu erretiratuaren aldeko hileta-mezaren zuzeneko emonaldia
Zuzenean, 12:00etan, web honetan.
Vicente Vide izango da urteko lehenengo hizlaria Corpus Christi parrokiako hitzaldi sailean
"Frantzisko Aita Santuak gura dauan Eleiza: Sinodo-seneko Eleizaren alde: alkartasuna, partaidetza eta misinoa", goiburuaren haritik jardungo dau Deustuko Unibertsitateko katedradun eta Zientzia Erlijiosoetarako Bilboko Goi Institutuko zuzendari dan Vicente Vide eleizbarrutiko abadeak Bilboko Corpus Christi parrokian, 19:30etan.
Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen eguneko Mezaren zuzeneko emonaldia
Eguerdiko 12:00etan hasiko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Jaunaren Agerkundearen eguneko Eukaristia Santiago katedralean.
Hileta-meza Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren alde bihar, Bilbon
Bihar, zapatua, urtarrilak 7, 12:00etan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da abenduaren 31n hil zan Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren aldeko hileta-mezan. Web orrialde honek zuzenean emongo dau Eukaristia.
Jaiotzen erakusketak bisitatzeko azken egunak
Oraindik geratzen dira egun batzuk zabalduta dagoan erakusketa interesgarri bat edo beste ikusteko.
Caritasen errege-opil solidarioa argazkitan
On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Joan Mª Aburto alkarteak eta Teresa Laespada Lan, Gizarteratze eta Bardintasunerako Foru diputatuak parte hartu dabe, besteak beste Bizkaiko Caritasek Bilboko Plaza Barrian errege-opil solidarioa banatzeko antolatu dauan ekitaldian. Eurakaz batera, boluntario ugari batu da eta erakundeetako eta etxe laguntzaileetako hainbat lagun.
Parrokia eta eskautek kabalgatak antolatu dabez hainbat herritan
Azkenaldian, gure inguruko hainbat udalek kabalgatak antolatzeari uko egin deutso. Zenbait udalerritako parrokiek eta eskautek kabalgata horreek egiten jarraitzeko konpromisoa hartu dabe eta antolaketaz aduratzen dira ohiturari bizirik eusteko. Beste behin be, kaleak ilusinoz beteko dira. Hona hemen ospatuko diran batzuk:
Gaur, "Errege-opil solidarioaren" banaketa, Bilbon
Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo irin, 63 kilo azukre, 92 kilo gurin, 110 dozena arrautza, 30 litro laranja-lore ur, 33 kilo legamia, 50 kilo fruta azukreztatu apaintzeko eta 7 kilo gatz erabiliko dira.El Roscón solidario llega de nuevo hoy a Bilbao. Esta iniciativa puesta en marcha por Caritas Bizkaia, en 2005, quiere implicar a la sociedad en la lucha contra la exclusión y pobreza en la infancia y juventud. Hoy repartirá 3.500 raciones de roscón con chocolate al precio de 1 € (a partir de las 10:00 h.) en la …
Bilboko Seminarioko hezitzaileak, Madrilen ospatzen ari dan ikastaro baten
Ignacio Fernandez eta Manu de las Fuentes Bilboko Seminarioko errektore eta zuzendari espirituala, hurrenez hurren, Madrilen dagoz egunotan, seminarioetako hezitzaile barrientzako ikastaroan. Honeekaz batera, Miguel Vera be heziketa taldeko kide da, ikasketa-buru dalako. Vera II. bikaritzako lurraldeko bikario be bada eta Seminarioan, aurreko taldeko kide be izan zan.
Hasi da azterraldia Sinodoaren aldi kontinentalean parte hartzeko
Urtarrilaren 10ean amaituko da Vatikanoak aldi kontinentalerako aurkeztu dituan hiru galderei erantzuteko. Frantzisko Aita Santuak 2024ra arte luzatu dau prozesua eta lekuko Eleizei deialdia egin jake aldi honetan parte hartu daien. Azterraldirako epeak laburrak dira eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa be aldi berean egin beharko da. Beraz, Gotzain Kontseiluak ondorengo proposamena egin dau: batez be Sinodo-seneko Eleizari buruzko Eleizbarrutiko Mintegian parte hartu ebenek, Abade Kontseiluko (AK) eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko …