27-11-2024 Miércoles, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 141 )
 

Barriak

Etiquetado como: Oiz-Anboto

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1497 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
05.01.2023

Parrokia eta eskautek kabalgatak antolatu dabez hainbat herritan

Azkenaldian, gure inguruko hainbat udalek kabalgatak antolatzeari uko egin deutso. Zenbait udalerritako parrokiek eta eskautek kabalgata horreek egiten jarraitzeko konpromisoa hartu dabe eta antolaketaz aduratzen dira ohiturari bizirik eusteko. Beste behin be, kaleak ilusinoz beteko dira. Hona hemen ospatuko diran batzuk: 

05.01.2023

Gaur, "Errege-opil solidarioaren" banaketa, Bilbon

Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo irin, 63 kilo azukre, 92 kilo gurin, 110 dozena arrautza, 30 litro laranja-lore ur, 33 kilo legamia, 50 kilo fruta azukreztatu apaintzeko eta 7 kilo gatz erabiliko dira.
El Roscón solidario llega de nuevo hoy a Bilbao. Esta iniciativa puesta en marcha por Caritas Bizkaia, en 2005, quiere implicar a la sociedad en la lucha contra la exclusión y pobreza en la infancia y juventud. Hoy repartirá 3.500 raciones de roscón con chocolate al precio de 1 € (a partir de las 10:00 h.) en la …
04.01.2023

Bilboko Seminarioko hezitzaileak, Madrilen ospatzen ari dan ikastaro baten

Ignacio Fernandez eta Manu de las Fuentes Bilboko Seminarioko errektore eta zuzendari espirituala, hurrenez hurren, Madrilen dagoz egunotan, seminarioetako hezitzaile barrientzako ikastaroan. Honeekaz batera, Miguel Vera be heziketa taldeko kide da, ikasketa-buru dalako. Vera II. bikaritzako lurraldeko bikario be bada eta Seminarioan, aurreko taldeko kide be izan zan.

04.01.2023

Hasi da azterraldia Sinodoaren aldi kontinentalean parte hartzeko

Urtarrilaren 10ean amaituko da Vatikanoak aldi kontinentalerako aurkeztu dituan hiru galderei erantzuteko. Frantzisko Aita Santuak 2024ra arte luzatu dau prozesua eta lekuko Eleizei deialdia egin jake aldi honetan parte hartu daien. Azterraldirako epeak laburrak dira eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa be aldi berean egin beharko da. Beraz, Gotzain Kontseiluak ondorengo proposamena egin dau: batez be Sinodo-seneko Eleizari buruzko Eleizbarrutiko Mintegian parte hartu ebenek, Abade Kontseiluko (AK) eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko …

04.01.2023

Mons. Julio Parrillak eta Juan Martín Askaiturrietak zuzenduko dabez abadeentzako gogo-jardunak

Aste honetan, barikura arte -urtarrilak 14- eta urtero lez, Eleizbarrutiko abadeentzako gogo-jardunen txanda bi (euskeraz eta gaztelaniaz) ospatuko dira. Gaztelaniazko gogo-jardunak Larrean ospatuko dira, Mons. Julio Parrila Riobambako (Ekuador) gotzain erretiratua laguntzaile dala eta euskerazkoak Begoñako gogarte etxean, Juan Martin Askaiturrieta klaretar fraileak lagunduta.

03.01.2023

Klaururako gozogintza egun bereziotarako

Eleizbarrutian dagozan klausurako monjen 12 monasterioetako hainbaten jo eta su dihardue lanean. San Benitoren erregelara ohituta, hau da, 'ora et labora', gozogintzan aritzen dira. Izan be, zenbait monasteriotan, otoitzagaz gainera, gozoak egiten dabez eta horreek saltzetik ataraten dabe dirua bizirik irauteko. Batzuek ortuak daukiez eta, bakotxaren ahalmenaren arabera, aurrera ataraten dabez, baina ez dabe euren burua hornitzeko lain ataraten. Egunotan, telefonoz harten dabez enkarguak.

03.01.2023

Urtarrilean, ikastaroa agiriak tramitatzeari buruz

Eleizbarrutiko Kantzilertza eta Notaritzak sakramentu-kudeaketarako heziketa-ikastaroa antolatu dabe parrokietako bulegoetan arreta eskaintzen dabenentzat -abade eta laikoak-. Ahalik eta jente gehienak parte hartu daian, egun bitan emongo da ikastaroa, batean zein bestean gai berak landuz. Begoñako Gogarte Etxean ospatuko da ikastaroa, urtarrilaren 14 eta 21ean, zapatuz, 10:00etatik 14:00etara.

02.01.2023

Luis Casado fraile agustindarra, "langile gogotsua, parrokian buru-belarri ibilten zana", hil da

Atzo hil zan Bilbon, bat-batean, A. Luis Casado Espinosa fraile agustindarra. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar, urtarrilak 3, ospatuko da, 11:30etan, Bilboko Mendiko San Jose parrokian.

02.01.2023

Mons. Joseba Segura pide por paz en la primera Eucaristía del año en Begoña

Atzo, urtarrilaren 1a, Bakearen Munduko Egunean, Bilboko gotzainak urteko lehenengo mezea ospatu eban Begoñako basilikatik. Bilbok erahildako emakumea eta Aita Santu emeritua euki ebazan gogoan bere homilian.
Ayer domingo, 1 de enero, la Iglesia celebró la Jornada Mundial por la Paz. El obispo diocesano, Mons. Joseba Segura, presidió la primera eucaristía del año, en la basílica de Begoña. En ella tuvo un recuerdo especial para el papa emérito Benedicto XVI, fallecido la víspera “acabó 2022 y con él también la vida terrena de Benedicto XVI y empieza ahora una vida nueva junto a …
02.01.2023

Emakume ukrainar eta siriar errefuxiatuen lekukotasuna Zallan

Beste urte batez, Bakearen aldeko Munduko Otoitz Eguna dala-eta, eta Aita Santuak deituta, II. bikaritzako parrokiak batu egin dira, oraingoan Zallan, "Otoitz egin bakearen alde" ekitaldian. Hainbat urtetan ospatzen dihardue ekitaldi hau lurraldean, bakotxean leku baten. Aurton, Frantzisko aita santuak Bakearen aldeko Munduko 56. Egunerako idatzi dauan mezuak goiburu hau izan dau: "Inork ezin dau bere kabuz salbatu. Barriro hasi Covid-19tik alkarregaz bakezko bideak egiteko".