Barriak
Etiquetado como: Oiz-Anboto
Abade barria Bizkaian
Abdon Rodriguez Hervas abade egin da gaur goizean Gueñeseko Andra Mari eleizan goizeko 11:00etatik aurrera ospatu dan eleizkizun hunkigarrian. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatu dan Eukaristian aurretik zistertar monje izan zan Abdon Rodriguezek zerbitzuzko ministerio barriari ekin deutso.
Eleizbarrutiak presoei eta mendetasunak dabezanei eskaintzen deutsen arreta, TVE katean
Joan dan maiatzean Bilboko eleizbarrutian grabatutako erreportajea emongo dabe bihar, goizeko 11:30etatik aurrera, TVE2 kateko "Pueblo de Dios" programan. Kartzela Pastoraltzako Bidesari alkarteak Basauriko kartzelan egiten dauan lana eta Gizakiak mendetasunen bat daben pertsonakaz egiten dabena agertuko da batez be.
Martin Hormaeche abadea hil da, "beti alkarteari laguntzeko prest egoan gizona"
Martin Angel Hormaeche Basauri eleizbarrutiko abadea atzo hil zan Bilbon, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren astelehenez, irailak 22, ospatuko da arratsaldeko zazpietan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian.
Kulturarteko taldeek kurtsoari hasiera emon deutse
Joan dan domekaz, irailak 14, Iparraldeko kulturarteko biltzarra egin zan, Donostia, Iruña eta Tutera, Calahorra eta La Calzada-Logroño, Bilbao eta Gasteizko eleizbarrutietako ordezkariak bertan zirala, 2025-2026 kurtso barriari hasiera emoteko. Jubileu Urtearen testuinguruan, Gasteizko eleizbarrutiak egin eutsen harrera jubileu tenplu izendatutako Estibalizeko Andra Mariaren santutegian.
60 alkarte solidario boluntario-azokan, Deustuko Unibertsitatean
Gaur ospatuko da boluntario-azoka -10:00etatik 14:00etara unibertsitateko klaustroetan- Deustuko Unibertsitatean. Bertan izango dira, besteak beste, Caritas Bizkaia, Argia Fundazinoa eta Bizitegi Alkartea. Goizeko hamaiketan, Juan Jose Etxeberria errektoreak standak bisitatuko ditu. Ekimenaren xedea, hauxe da: "besteak beste, gizarteratzea, ingurumena eta ahuleziazko egoeran dagozanen aldeko laguntasuna lako arloetan boluntario-lana gauzatzeko askotariko egitarau eta aukerak ikasleei ezagutzera emon".
Elorrion ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldirako atzerako kontaketa hasi da
Irailaren 27an, zapatuz, ospatuko da Elorrion -Berriotxoako San Balendinen jaioterria- Bilboko eleizbarrutiko 2025-2026 kurtsoaren hasierako ekitaldi ofiziala. "Goazen 2025" ekitaldian, fedea, ondarea eta alkartea buztartuko dira, herrian eratutako bost ibilbidetan burutuko dan jubileu-erromesaldian. Irailaren 20an amaituko da Bizkaiko Eleizaren jai honetan izena emoteko epea.
Bilboko eleizbarrutiak egoitza bakarra egiteko egitasmoari eutsi egiten deutso
Bilboko udalak Barrainkuan eleizbarrutiaren erakin barria jasotzeko obra-baimenaren luzapena ukatu ondoren, Jose Miguel Erdozain eleizbarrutiko gerenteak obraren gaur egungo egoeraren inguruko azalpenak eskeini ditu. Bere esanetan, sakabanatutako 12 zerbitzu batzeko "egitasmoak orain be lehentasuna dau" Bizkaiko Eleizarentzat eta gertatu dana "enpresa eraikitzailearen konkutso-egoerak eragindako izapide administratibo hutsa da".
Zapatuz, Abdon Rodriguez abade izentauko dabe Gueñesen
Datorren zapatuz, irailak 20, Abdon Rodriguez Hervas abade egingo da Gueñeseko Andra Mari eleizan goizeko 11:00etan ospatuko dan eleizkizunean, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala. Abade barria zistertar monjea izan zan eta Ziortzako alkartean bizi izan zan hiru urtez. Aste honetatik aurrera berak "poziz eta urduri" bizi dauan ziklo barriari bizi izango dau.
Askartza Clareten 50. urteurrena
Leioako Askartza ikastetxea 1975eko irailaren 15ean -gaur beteten dira 50 urte- jarri zan martxan klaratar misiolarien eskutik, Bilboko Mariaren Bihotza, San Frantzisko ikastetxeetatik eta Leioa, Getxo eta inguruko beste hainbatetik joandako 1.000 ikasle ingurugaz.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org