Barriak
Etiquetado como: Erlejinoartekoa
Etorkinek lanean jasaten dabezan baldintza eskasak gogoratuko dira gaur 'Bizkaia isilik' bilkura isiletan
Bilkurak ohiko lekuetan egingo dira: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan.
20 Eleizbarrutitako ikastetxeen biltzarra Bilbon
Estatuko 20 Eleizbarrutitako 40 lagun inguruk parte hartuko dau gaur eta biar Bilbon, Eleizbarrutietako ikastetxeen II. Biltzarrean. Hezkuntza eta Kulturarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko buru dan Mons. ALfonso Carrasko Lugoko gotzaina eta batzorde bereko kide dan Mons. Jose Luis Retana Ciudad Rodrigo eta Salamancako gotzaina eta Hezkuntza eta kulturarako Gotzain Batzordiko Idazkaritzako zuzendaria dan Raquel Perez San Juan izango dira, besteak beste biltzarrean.
Jarduera ugari Abendualdiko lehenengo asteburuan
Atzo, Abendualdiko lehenengo Domekea ospatu genduan. Bilboko Eleizbarrutiak hainbat lagungarri prestatu ditu bakarka eta taldean, Abendualdian eta Gabon-aldian gogoeta eta lan egiteko: hemen. Beste alde atetik, Eleizbarrutiko Seminarioak jarduera proposatu dau, beste urte batez, "familian otoitz egiteko". Bost kandelen sorta aurkeztu dau, Abendualdiko domekaz domeka lehenengo laurak bizteko eta bosgarrena Gabon-aldian: hemen.
Iritsi da Bilbora jaiotzez gozatzeko sasoia
Eguen honetan –abenduak 1- hasi eta urtarrilaren 8ra arte, “Munduko jaiotzak” erakusketa egongo da ikusgai (sarrera doan) Eleiz Museoan (Gizakundea plaza, 9B. Bilbao). Gainera, abenduaren 3tik11ra, jaiotzen inguruko artisau-azoka egingo da Gizakundea eleizan eta, urtarrilaren 8ra arte, eta hau be eleiza berean, zabalik dago Justo eta Pastor Alkarteak jarri dauan jaiotzen erakusketa.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Iralabarriko abesbatzaren kontzertua Kongoko amen alde
Fair Saturday dalakoaren barruan, Iralabarriko San Antonio abesbatzak kontzertua eskainiko dau gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian.
Eleizbarrutiko ordezkariak emakumeen aurkako indarkeria desagertzeko ekitaldietan
Gaur eguerdiz, ekitaldi instituzionala ospatu da Bilboko Arriaga plazan, Bilboko Udalak deituta, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazotearen aldeko Nazinoarteko Egunaren inguruan. Joan Mari Aburto Bilboko alkatea buru izan da agiri instituzionala irakurtea izan dan ekitaldian, eta Nekane Alonso bardintasunerako zinegotzia eta udaleko beste hainbat ordezkari be bertaratu da. Hainbat erakunde egon da ordezkatuta, besteak beste, Bilboko Eleizbarrutia, kasu honetan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala.
Malawiko 16 lagunek San Viator ikastetxearen egitasmo baten parte hartzen dihardue
Don Bosco Youth Technical Institute en Lilongweko (Lanbide Heziketa elektrizitatean eta automobilgintzan) 14 ikaslek eta irakasle 2k SAAM egitasmoan parte hartzen dihardue egunotan. Egitasmo horren barruan dago, hain zuzen be, EBI sareko Sopuertako San Viator Eleizbarrutiko ikastetxea. Hilabete iraungo dabe hemen, zehazki, abenduaren 17ra arte. Taldeak Bilboko San Adrian parrokiako lokaletan hartu dau ostatu egun horreetarako. Mertxe Santoveña ekintzailetza eta komunikazinorako San Viator ikastetxeko arduradunak azaldu dauanez, ikastetxeko kide eta irakasle boluntarioei esker garbitu …
Gaur, Kidendaren 20. urteurrena
2002an denda zabaldu izana, erabakigarria izan zan, lehenengo urteetan alde batera eta bestera ibili ondoren, boluntarioentzat zein bezeroentzat, erreferentzia-gune egonkorra izatea ekarri ebalako.
Kidenda celebrará hoy el acto conmemorativo de su 20 aniversario en Barria (Plaza Nueva, 4, Bilbao), a las 18:00 h. La Asociación Kidenda se constituyó en 2002, año en el que también abrió la tienda que, a su vez, haría de sede del proyecto, aunque en realidad Kidenda comenzó antes, en 1996, del compromiso de Cáritas Bizkaia y Misiones Diocesanas, por el Comercio Justo, como forma de …
Eleiza Afrikan eta Sinodoa, gaur Bilbon ospatuko diran berbaldi biren gaiak
Eskaera gehienak Afrikatik jasoten dira eta ‘Laguntasuna Eleiza Behartsuari’ erakundeak dohaintzen %30 inguru zuzentzen dau bertara.