Barriak
Etiquetado como: Escolapios
San Antonio abesbatzaren kontzertu solidarioa Bizkaiko Caritasen Auzobiziren alde
Bihar, urtarrilak 3 -martitzena-, Iralabarriko San Antonio abesbatzak urte barriko kontzetu solidarioa eskainiko dau Begoñako basilikan, 19:45etan. Sarrera doan izango da eta diru-laguntzak Bizkaiko Caritasen Auzobizi egitaraura zuzenduko dira.
Barri emonez...
2022an, Komunikazinorako Bilboko Eleizbarrutiko sailetik barriak eta komunikazinoari lotutako zerbitzuak eskaini gura izan doguz eleiz errealidadea gizartera eroateko eta lekuko Eleizako errealidade anitzen arteko zubi-lanak egiteko. Une honetan, urtearen balantzea egitean, asmatzeak jasoteaz batera, hutsegiteak be batuko doguz, aurrera begira, gauzak hobeto egiteko eta Eleizbarrutiari zerbitzu hobea emoteko.
Eukaristia zuzenean Begoñako basilikatik
On Joseba Segura gotzaina buru dala, Begoñako basilikan eguerdiko 12:00etan ospatuko dan urte barriko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.
Bakearen Munduko Eguneko ospakizuna Begoñan
Gaur, urtarrilak 1, Bakearen aldeko Munduko 56. Eguna ospatzen da eta, hori dala-eta, Frantzisko Aita Santuak mezua kaleratu dau "Inork ezin dau bere burua bakarrik salbatu. Barriro hasi COVID-19tik alkarregaz bakezko bideak egiteko" goiburuaren haritik. Gai bi ikutzen ditu: Covid-19aren pandemia eta Ukrainako gerra. Mezua osorik: hemen. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Begoñako basilikan eguerdik 12:00etan ospatuko dan urte barriko Eukaristian. Meza hori zuzenean emongo da web orrialde honetan eta Radio Popular-Herri Irratia Eleizbarrutiko irratian. Bizkaia Irratiak, …
Urte barrian, sail barriak Eleizbarrutiko aldizkarian
Argitaratu da Alkarren Barri-Comunicación aldizkariaren 290. alea formatu digitalean. Urteko lehenengo aleak sail barriak ditu: Bizkaiko ermitak, arrosa-leihoak gure eleizetan, emakumeen eta itsasoaren arteko hartu-emona, liturgia apaingarriak, osoko ekologiari buruzko atala, ebaki eta orri-markatzaile lez erabili daitekena. 2023an, Artxiboak alkarlanean jarraituko dau eta, kasu honetan, Egitasmoaren lau hankei lotutako agiriak aurkezten ditu: zerbitzatu, iragarri, ospatu eta alkartea. Eleizbarrutiko Liburutegiko Jaime Lopez Egilazek Biblia mutua ezagutzera emoten dau.
Urtekoak. Begirada 2022ari
2022a, urte bete-betea izan da. Askotarikoak izan dira barriak, positibo eta negatiboak, itxaropenez betetakoak eta bakarrik Jaunaren Argiak urratu leiken iluntasunean murgiltzen gaituen barri baltzak. Hurrengo bideoan, urteko barrien laburpena jasoten da, bizkeliza.org orrialdean agertu izan diran barririk nabarmenenak bilduz. Urte barri on!
"Errege-opil solidarioaren" 3.500 zati banatuko dira urtarrilaren 5ean, Bilbon
Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak eta Ana Sofi Telletxea erakunde horretako ikerketa eta garapenerako arloko arduradunak "Errege-opil solidarioaren" ekitaldia aurkeztu eben atzo. Errege-opila urtarrilaren 5ean, eguenez, banatuko da Bilboko Plaza Barrian. Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo irin, 63 kilo azukre, 92 kilo gurin, 110 dozena arrautza, 30 litro laranja-lore ur, 33 kilo legamia, 50 kilo fruta azukreztatu apaintzeko eta 7 kilo gatz erabiliko dira.
Eleizak Familia Santuaren, "maitasunerako bokazinoaren sorlekuaren" eguna ospatzen dau gaur
Gaur, Familia Santuaren Eguna ospatzen dogu, aurton, "Familia, maitasunerako bokazinoaren sorleku" goiburua ardaztzat hartuta. Gure Eleizbarrutian, Familiarako saila Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dago. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak argitaratu ditu egun honetarako lagungarriak, besteak beste, Gabonetan familian otoitz egiteko liburuxka.
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren aldi barria
Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko kurtso honetan egin izan dan irakurketaren ostean, urtarrilaren 10ean zabalduko da eremu bakotxean egingarri lez zehaztu diran ekintzak jasoteko epea. Bikaritza nagusitik dei egin dabe webean -aitatutako egunetik aurrera erabiliko da- prestatutako orrian irauli daitezan dalako arlo horretan garatzen diharduen eta aurrerantzean garatuko dabezan ekintzak. Otsailaren 22a, Hausterre eguna, izango da erantzunak jasoteko azken eguna.
Bizkaia isilik bilkuren balantzea
Gaur arratsaldez ospatuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkura isilak, urte honetako azkenak.Hilaren azken eguazten guztietan lez, gaur be etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko batuko dira.Ohiko lekuetan egingo dira bilkurak, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan. Urteko azken bilkura honetan, etorkin eta errefuxiateun Giza Eskubideen urraketen ingurukoak gogoratu …