Barriak
Ikuskizun solidarioa zapatuz, Bilbon, ‘Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak’ taldeagaz
Dantza, antzerkia eta perkusinoa nahastatzen dituan ‘Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak’ taldeak bere egundoko ikuskizuna eskainiko dau datorren zapatuz, abenduak 28, Bilboko Karmeneko Ama parrokian iluntzeko 20:15etan, ‘biziak salbatzeko musika’ alkartearen alde
Astekoak: Abenduaren 2tik 8ra
Aste honetan zehar, hainbat gairen ingurukoak agertu dira eleizbarrutiko web orrialdean eta sare sozialetan, besteak beste: eleizbarrutiko erromesaldia Lurralde Santura; Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzainen Batzarreko azpibatzorkeak prestatu dauan bizitzaren azkeneko akonpainamentuari buruzko agiriaren aurkezpena on Mario Izeta gotzainaren aldetik; Seminarioaren eguna …
Arizmendiarrieta fundazinoaren egitasmoa, Ávilan
Atzo amaitu zan Ávilan 43 Eleizbarrutitako militanteak -guztira, 700 lagun- batu dituan Ekintza Katoliko Orokorraren biltzarra. Hogeta zazpi laguneko taldea izan da bertan, Bilboko Eleizbarrutia ordezkatuz. Egunotan, bizitza publikoan agertzeko bideen inguruan gogoeta egin dabe. Bizkaiko Eleizaren ordezkariek 'Familiaren erloua' esperientzia ezagutzera emon eben eta Carlos …
Ikuskizun solidarioa zapatuz, Bilbon, ‘Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak’ taldeagaz
Dantza, antzerkia eta perkusinoa nahastatzen dituan ‘Uganda Sticks eta Ruandako tanborrak’ taldeak bere egundoko ikuskizuna eskainiko dau datorren zapatuz, abenduak 28, Bilboko Karmeneko Ama parrokian iluntzeko 20:15etan, ‘biziak salbatzeko musika’ alkartearen alde
Astekoak: Abenduaren 2tik 8ra
Aste honetan zehar, hainbat gairen ingurukoak agertu dira eleizbarrutiko web orrialdean eta sare sozialetan, besteak beste: eleizbarrutiko erromesaldia Lurralde Santura; Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzainen Batzarreko azpibatzorkeak prestatu dauan bizitzaren azkeneko akonpainamentuari buruzko agiriaren aurkezpena on Mario Izeta gotzainaren aldetik; Seminarioaren eguna edo Algortako San Nikolas eleizago organoa barritu ondoren barriro inauguratu izana.
Arizmendiarrieta fundazinoaren egitasmoa, Ávilan
Atzo amaitu zan Ávilan 43 Eleizbarrutitako militanteak -guztira, 700 lagun- batu dituan Ekintza Katoliko Orokorraren biltzarra. Hogeta zazpi laguneko taldea izan da bertan, Bilboko Eleizbarrutia ordezkatuz. Egunotan, bizitza publikoan agertzeko bideen inguruan gogoeta egin dabe. Bizkaiko Eleizaren ordezkariek 'Familiaren erloua' esperientzia ezagutzera emon eben eta Carlos Garcia de Andoin Arizmendiarrieta Fundazinoaren bazkide sortzaileetako batek Donostia, Bilbao eta Gasteizko gotzainek sustatutako Fundazino kanoniko autonomoaren egitekoa azaldu eban.