09-05-2025 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Iurreta

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1831 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
03.05.2025

"Eguneko une bakotxari bidezko merkataritzako produktu bat dagokio"

Datorren astean ospatuko da Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna eta Kidendatik -Alboan,Caritas Bizkaia eta Misinoetarako Bilboko ordezkaritzak sustatutako egitasmoa- hauxe dinoskue: Eguneko une bakotxari bidezko merkataritzako produktu bat dagokiola eta "horregaitik, une bakotxean errespetu, bardintasun eta jasangarritasun handiagoko mundua egiten lagundu geinke".

02.05.2025

Otoitz-maratoia bokazinoen aldeko otoitz egunean

Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Sorterriko Bokazinoen Eguna dirala-eta -maiatzaren 11an-, datorren astean, astelehenetik domekara -maiatzak 5-11), eleizbarrutian "Otoitz-maratoia" egingo da hainban lekutan. Gehiago jakiteko: hemen.

01.05.2025

Alkarren Barri aldizkariaren ale berezia Frantzisko aita santuaren legatuari buruz

Hilaren lehenengo egunez ohikoa danez, kalean da Alkarren Barri aldizkariaren maiatzeko alea, euskarri digitalean. Oraingoan, agerkariaren lehenengo zazpi orrialdeak Frantzisko aita santuari eta bere legatuari eskainita dagoz. On Joseba Segura gotzainak BIzkaiko hainbat irudi jasotzen ebazan (Amatxu, Santiago katedrala, alkarteetako laikoak askotariko jardueretan...) aurkeztu eutsaneko eguna, astelehenez Begoñan aita santuaren arimaren alde ospatu zan hileta-mezako homiliaren txatalak, edo eleizbarrutiko hainbat lagunen gogoetak aita santuaren legatuari buruz. Atal berezi hau burutzeko, …

30.04.2025

Etorkinek lanean bizi daben ezegonkortasuna 'Bizkaia isilik' bilkuretan

Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundeak emondako datuen arabera, aurton 700 etorkin hil da Mediterraneoa mendebalde eta atlantiko aldetik zeharkatzeko saiakeran. HIlaren azken eguaztenez ohikoa danez bilkurak ospatuko dira eta, besteak beste, pertsona horreek izango dabez gogoan ohiko lekuetan eta orduan (19:30) egingo diran bilkuretan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan. 

28.04.2025

Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia, zuzenean

On Joseba egura gotzaina izango da buru Begoñako santutegian ospatuko dan Hileta-mezan. Tenplu hau Erromako katedralari lotuta dago 1908tik, orduan San Joan Laterangoa basilikari atxikitako Basilika kategoria emon eutsen-eta. San Joan Laterangoa, San Pedro, San Paulo Harresiz kanpokoa eta Andra Maria Nagusia dira Erromako lau basilika nagusiak eta azken honetan hobiratuko dabe Frantzisko aita santua, berak horixe eskatu dau-eta.
28.04.2025

Garbealde PBaren urteurrena eta Natxo Etxebarriaren diakonogintza

Bihar -apirilak 29, martitzena-, Garbealde Pastoral Barrutiaren eta Natxo Etxebarria Otañesen diakonogintzaren VIII. urteurrena ospatuko da eta, hori dala-ta, urteurren bikotx honengaitik eskerrak emoteko Eukaristia ospatu da Arangureneko Sortze Garbia parrokian. Arangureneko Sortze Garbia, Balmasedako San Severino, Otxaraneko Santiago Apostolua eta Zallako San Migel Goiaingerua parrokiek osotzen dabe Garbealde Pastoral Barrutia.

28.04.2025

"Misino-sendiak" Urkiolan dau hitzordua

Datorren eguenez, maiatzak 1, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek misino-ekitaldia ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoen gotzain ordezkaria izango da buru santutegian ospatuko dan Eukaristian. 

27.04.2025

Meza ETBan, Gernikako Andra Mari eleizatik

Gaur eta datozan hiru domeketan, Euskal Telebistak Gernikako Andra Mari parrokiatik emongo dau meza. Jesus Llarena parroko eta Liturgiarako ordezkaria izango da buru Eukaristietan. Eskola Kristo taldeak eta Rosa Eriz organistak lagunduko dabe liturgian. Eukaristia honetan eta aita santu barria izendatu arte eleizbarrutian ospatuko diranetan, Aulki Santua hutsik dan bitartean erabilteko prestatu diran liturgia lagungarriez baliatzeko eskatu da. 

26.04.2025

Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hiletaren zuzeneko emonaldia Vatikanotik

Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko hileta, goizeko 10:00etatik aurrera, Vatikanoko San Pedro basilikan. 

26.04.2025

Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hileta, zuzenean

Gaur -apirilak 26, zapatua-, goizeko 10:00etan hasiko da Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hileta Erromako San Pedro basilikan. Zuzenean emongo da web honen bidez. Gainera, datorren astelehenez, apirilak 28, Aita Santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia ospatuko da Begoñako basilikan, 18:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, eta hau be zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez, Radio Popular-Herri Irratiaren bidez eta Tele Bilbao katetik. 

Emaitzak orrialdeka