Barriak
Etiquetado como: Osasun Pastoraltza
EKO-ACG eta HOAC "Aldaketaldia" klimaren aldeko alkartasunerako bilkuran
Bilboko Eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) eta HOAC mobimentuek Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoan jasotako jardunbide bat sustatu dabe: "Bihurtze ekologikoaren ikuspuntutik konprometituko gaituen jarduera pertsonal eta komunitarioak garatu". Gaiaren inguruko lan sakona egin dabe, taldeetan "danona dan Etxearen" zaintzari eta ingurumenean gaur egun doguzan erronken aurrean jarduteari buruz gogoeta eginez. Euren esanetan, "ezinbestekoa da giza bizitza eta planeta irabazien gainetik lehenetsiko dituan gizarte hitzarmena".
Gotzainak `Reparación y reconciliación´ liburuaren aurkezpenean jardungo dau
On Joseba Segura gotzaina Madrilen da Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran parte hartzen. Bide batez, `Reparación y reconciliación´ liburuaren aurkezpenean parte hartuko dau bihar. Liburu horretan, 2022ko urrian, Ávilan ospatu zan Antropologia, psikologia eta espiritualtasuna Biltzarrean, aurkeztu eban txostena jasoten da. Gai horren haritik, gaur ekitaldia izango da BIlbon terrorismoaren eta indarkeriaren biktima politikoak omentzeko. Bikario nagusia izango da buru Eleizbarrutiaren izenean.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
BizkaiBira: 19 etapa 19 egunetan, Bizkaian zehar
`BizkaiBira´ da Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekialdien artean nagusienetakoa. Hemeretzi etapa egingo dira oinez hemeretzi egun jarraian, Eleizbarrutiaren "aberastasun naturak, espiritual eta kulturala" ezagutzeko. Ekainaren 25ean emongo jako hasiera ibilaldiari Bilbon, eta hementxe egingo da azken etapa be uztailaren 13an.
Aurkeztu da Abendualdiko puzzlea
Eleizbarrutiak azaroaren 8an aurkeztu ebazan Abendualdirako lagungarriak. V. bikaritzan aurkeztu dabez, hain zuzen be, joan dan astean Gernikan izan zan ekitaldian. Aurton, lau piezaz osotutako puzzlea osotzea da xedea. Abenduaren 1ean hasita, lau domekatan burutuko da jardueta eta bakotxean puzzlearen pieza bat jarriko da. "Alkartea, zerbitzua, iragarpena eta ospakizuna" arloetan eredu diran pertsona edo errealitateak identifikatuko dira piezaz pieza.
Venezuelar alkarteak Chiquinquirako Ama Birjinagaz otoitz egingo dau arratsaldez
Gaur, iluntzeko zortzietan, venezuelar alkartea Indautxuko Karmeneko Ama parrokian batuko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia ospatzeko eta "Chiquinquirako Ama Birjinaren babespean, Venezuelaren alde otoitz egiteko". Alkarteak Ama Birjinaren irudia eroango dau ospakizunera.
Hunkipen eta esker onez betetako agurra Getxoko karmeldarrei
Esker oneko meza hunkigarria. Monjak, txundituta, agurreko eleizkizunean batu zan jentetzagaitik. Eleiztarrak, triste, eurak joatean, amaiera emongo jakolako mende erdi baino gehiagoko historiari. Sor Felisa nagusiak esker ona adierazo eban jenteak erakutsitako maitasunagaitik eta, batez be, itxaropentsu agertu zan, bokazinorik ez izatean komentua itzi egin behar badabe be, "ondo izango garalako, Jainkoaren eskutik goazalako".
Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren hamargarren urteurrena
Atzo arratsaldez ospatu zan Abandoko San Bizente Martiria parrokian (Belgo-Leku) Mufungaren Adiskdeak Fundazinoaren hamargarren urteurreneko ekitaldi nagusia. "Adiskide zintzo" autorpena emon jaken, Fundazinoari eskainitako laguntzagaitik, Feli Martin, Mertxe Agirre eta Olga Hoyos Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkaritzako kideei; Mikel Robledo Mufunfaren Adiskideak Fundazinoko kideari; Juanma Jubera Radio Popular-Herri Irratiko "Es posible" irratsailoaren arduradunari eta Dorleta Alberdi, Fernan Gorrotxategi eta Bego Kareaga Komunikabideetarako Bilboko Gotzaitegiko saileko kideei.
Parrokien alkartasuna DANAren biktimen alde
Luis Arguello Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteak ekimen bi iragarri ebazan joan dan astean DANAren eragin suntsitzaileak jasaten diharduen pertsonei laguntzeko. Alde batetik, estatuko gotzain guztiek Eukaristia ospatuko dabe azaroaren 19an, martitzenez, Madrileko Almudena katedralean. Gainera, azaroaren 24ko ospakizunetan batu daiten dirua kaltetuentzat izango da. Bilboko Eleizbarrutiak dei egin dau, orain arte holako ekintzarik burutu ez daben parrokiek bat egin daien ekimen honegaz.
Pobreen Munduko Eguna, osoko ekologiari buruzko berbaldia eta jaialdi solidarioa
Azaroaren 17an, zapatuz, ospatuko da Pobreen Munduko VIII. Eguna. Frantzisko aita santuak bultzatu eban ekimen hau 2017an, Eleizak bere hormak gainditu eta gaurko munduan era askotara agertzen dan pobretasunaz jabetu daiten. Pobreen Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutian berbaldia izango da bihar. 18:00etan, Eduardo Agosta Ekologiarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariak. Era berean, datorren zapatuz, azaroak 16, Arratiako parrokiek antolatutako jaialdi solidarioa ospatuko da.