Barriak
Etiquetado como: Pastoral Idazkia
Bizkaian, abenduaren 29an emongo jako hasiera Urte Santuari
Frantzisko aita santuak abenduaren 24an emongo deutso hasiera mundu osoko Eleizak ospatuko dauan Jubileuari. Hurrengo domekan, abenduak 29, lekuko Eleizetan emongo jako hasiera Urte Santuari. Bilboko Eleizbarrutian, esate baterako, hasierako ohikunean prozesinoa egingo da Bilboko San Nikolas eleizatik 11:30etan hasita Jubileu tenplua dan Santiago katedraleraino; bertan, Eukaristia ospatuko da 12:00etan. Erromesaldian buru, Joan Santuak eleizan egoan XVI. gizaldiko Kristo Kurutziltzatuaren irudia joango da.
Gaur, zineforum solidarioa Bilboko 'Bizkaia isilik' bilkuraren aurretik
Gabon-aldia dala-eta, abenduko Bizkaia isilik bilkura astebete aurreratuko da eta, beraz, gaur izango dira ohiko lekuetan. Bilboko bilkura isilaren aurretik, bideoforuma egingo da Chiapas-Mexikoko ume eta nagusi indigenen inguruan. Giza eskubideen alde konprometituta dagoan Ofelia Median Mexikoko aktore, gidoilari, ekoizle eta aktibista sozialak eta ikerketa historikoaz arduratu dan Begoña Lecumberrik aurkeztuko dabe. Cecilia Santiago Loiola zentroko boluntario eta Migrazinoetarako Pastoraltzan laguntzaile danak jardungo dau moderatzaile lanetan.
Ospitaleetako kapilautzen batzarra
Atzo, Bizkaiko ospitaleetako arreta erlijoso eta espiritualerako zerbitzuko kapilautzek batzarra etin eben Kerman Lopez bikario nagusiagaz, Begoñako Espiritualitate Etxean. Basurtu, Galdakao-Usansolo, Gurutzeta-Cruces, Gorliz, San Eloi, Santa Marina, Urduliz eta San Juan de Dios ospitaleetan jarduten daben taldeetako ordezkarien parte hartu eben.
Musika Gabon-aldian
Gabonen atarian gagoz eta sasoi honetan ugariak izaten dira kultur ekitaldiak eta handia musikaren protagonismoa. Horregaitik, datozan egunetan hainbat emonaldi izango da gure inguruan. Hona hemen batzuen barri:
Eleizbarrutiko asteburuko jarduerak
Egunotan, erretiroak, gogoetak, topaketak..., izan dira Bilboko Eleizbarrutian. Ondoren, horreetako batzuen aitamena:
Algortak leku bat barriztatu dau bizilekurik ez daukien etorkin gazteentzat
Bihar inauguratuko da barritutako lokala, bertan Getxora heltzen diran eta kale gorrian bizi diran etorkin gazteei lagun egiteko. Algortako San Nikolas parrokiaren bultzadaz sortutako "San Nicolás Zabalik" alkartearen ekimena da. 'Abegigune' lokalean laguntza eskaintzen jake etorkin gazteei "gizarteratzeko eta egitasmo pertsonala garatzeko bidean lehen urratsak emoteko" ezinbesteko dabezan kudeaketak egiten.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Abesbatza ugaritako kantariek kontzertu omenaldi baten, Durangon
Gabriel Urbain Faure musikagile eta organista frantsesaren heriotzaren mendeurrena dala-eta, datorren domekaz, abenduak 15, kontzertua ospatuko da Durangon. Hainbat korutako ahots mistoez beren-beregi kontzertu honetarako sortutako "Gabriel Faure abesbatzak" jardungo dau, Fernando Urain zuzendari dala. Bidane Txopitea (sopranoa) eta Hodei Yanez izango dira bakarlariak eta Gerardo Rifon organista gonbidatua. Emonaldia Andra Mari basilikan izango da 19:30etan. Sarrera doan da eta pantaila ipiniko dabe interpetreak ikusi ahal izateko.
Marijesiek Gautegiz-Arteagako parrokoak idatzitako kopla barriak aurkitu dabez
Datorren astelehenez, Gernikako Marijesiak kalera atarako dira goizaldeko 4:00etan, bederatzi egunez Jesusen jaiotza iragartera. Aurton, errondaz erronda, ohiko 44 koplak abestuko dabez. Halanda be, bada barritasunik be. Orain dala hilabete batzuk, Gautegiz Arteagako parroko izan zan Honorio Urgoitiaren sendiak, abadeak 12 urte ebazanean idatzitako 86 kopla aurkitu ebazan, horreetako 62 barriak dira.
Oraindik bada lekuren bat Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldirako
Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutiko Sailak Erromara bidaia antolatu dau, Frantzisko Aita Santuak “Spes non confundit” buldaren bidez deitutako 2025eko Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Oraindik bada lekuren bat 2025eko martxoaren 24tik -astelehena- martxoaren 27ra arte -eguena- (4 egun – 3 gau) egingo dan eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dauan bidaiarako: Hemen.