Barriak
Etiquetado como: Pastoral Idazkia
Alkarrizketa zuzenean Bilboko gotzainagaz Herri Irratian
Gaur, Hauts-eguna, Garizumari hasiera emongo jakon egunez, Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainek idatzi daben "Eraman oneko erkatzea.
Elizaren eta munduaren arteko harremana birpentsatuz" Pastoral Idazkia aurkeztuko jake eleiztarrei. Aldi esanguratsu honetarako gogoeta idatzi dabe gotzainek eta On Joseba Segurak lehenengo aldiz …
Euskadi eta Nafarroako gotzainen pastoral idazki barri bateratua Garizuma-Pazkorako
Iruña-Tutera, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzainek Garizuma-Pazko liturgia-garaiari buruzko pastoral idazki barria aurkeztuko dabe gaur, martxoak 3, "Eraman oneko erkatzea" da bere izenburua eta "Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" azpititulua. Argitalpena euskeraz eta gaztelaniaz egongo da eskuragarri, eta eleizbarruti bakotxaren web orrialdeetan …
Caritasen aldeko kanpaina izango da kurtsoko lehenengoa
Ondoren, Gotzain Kontseiluak 2025-2026 kurtsorako onartu dauan jardunaldien egutegia aurkeztuko dogu. Kurtsoari irailaren 27an emongo jako hasiera ofiziala beren-beregi ekitaldirako jubileu tenplu izendatu dan Elorrioko Sortzez Garbia parrokian.
Ganbera-musika Amorebieta-Etxanoko eleizetan
Gaurtik irailaren 21ean ospatuko da "Eleizetan" jaialdia eta kontzertuak izango dira Dudeako San Migel, Boroako San Pedro, Bernagoitiako San Migel, Larreako San Joan Bateatzailea, Etxanoko Andra Mari eta Amorebietako Andra Mari tenpluetan.
35 kilometroko ibilbidea Zeanuriko 19 tenpluak bisitatzeko
Bihar ospatuko da Zeanurin ermitaz ermita egiten dan ibilaldia. 1988an Joko Alai Kirol Alkartearen eskutik sortu zan eta harrezkero natura eta ibilaldi luzeak gogoko dabezanen urteroko ezinbesteko hitzordu bihurtu dan oinezko ibilbide honen hogeta hamaseigarren ekitaldia ospatuko da.
Bihar, ekitaldi berezia Amatxuren koroatzearen 125. urteurrena dala-eta
Datorren astelehenez, irailak 8, Begoñako Ama Birjinaren koroatzearen 125. urteurrena ospatuko da. Hori dala-eta, Meza berezia ospatuko da bihar, 19:00etan. Luis Gamarrak zuzendutako Santurtziko 'Lagun zaharrak' abesbatzak abestuko dau ospakizunean eta Sestaoko 'Ametsa' abesbatzak bat egingo dau beronegaz Salbea eta Begoñako Andra Mari abesteko. Miriam Cepeda Basilikako organistak, Diego Duran dantzariak eta sarrera girotuko daben 5 txistularik be parte hartuko dabe eleizkizunean. Begoñako kofradiak esku-hartze berezia izango dau eleizkizunean eta Bizkaiko eta Arabako kofradiek parte …
Bazenkian Begoñako Andra Mariaren irudi bat dagoana 12 metrotara urperatuta?
Gaztelugatxeko San Joanen inguruan, 12 metroko sakoneran, Begoñako Andra Mariaren irudia dago urperatuta. 1963an tronuratu eben irudia, urpekari eta marinelen zaindaria. Urtero gogoratzen da gertaera hori otoitz eta lore-eskaintzakaz. Domeka honetan, irailak 7, barriro jarriko deutsez loreak urperaturako irudiari.
Bizkaiko Eleizaren kurtso hasieran, bost ibilbide oinez Elorrion
Aurretik be jakitera emon dogunez, irailaren 27an ospatuko da "Goazen 2025" ekitaldia eleizbarrutiko pastoral ekiturteari hasiera emoteko (ezinbestekoa da izena emotea: hemen). Ekitaldiari goizeko 10:00etan emongo jako hasiera, autobusak zehaztutako lekuetara iritsi eta harrera eta jubileu otoitza egiteaz batera. Ondoren, erromesaldia egingo da jubileu tenplua dan basilikara, bost lekutatik abiatuta: San Agustin eleiza, Argiñetako nekropolia, San Antonio Abadea ermita, monja domingotarren monasterioa eta Maria Bitarteko eleizbarrutiko ikastetxea.
Zabalik kurtso hasierarako izena emoteko epea
Elizeak Itxaropenaren Jubileua ospatzen dauen urtean, Bilboko eleizbarrutiak bere 75. urteurreneko ekitaldiakaz jarraitzen dau. Ikasturte barria irailaren 27an inaugurauko da ofizialki, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, eta egun horretarako Jubileoa irabazteko tenplu bihurtuko da. Izena emoteko epea zabalik dago. Izen emotea: hemen
Eleizeak ingurumena eta giza justiziaren aldeko jardunaldia ospatzen dau
Leon XIV aita santuak aukeratutako Sorkuntzaren Zaintzaren aldeko Munduko Otoitz Jardunaldiaren gaia “Bake eta itxaropen haziak” da. Hain zuzen be, Bizkaiko Elizak bakearen aldeko haziak banatu ebazan maiatzean, etxe askotan loratu diranak.
Abian da dokuMentala film laburren jaialdia
Argia Fundazioak dokuMentala film laburren jaialdiaren edizino barria jarri dau abian. Laguntza-harremanak aldaketaren eragile modura jartzen dauz erdigunean ekimen honek. Deialdia zabalik dago eta edozein persona, kolektibo edo erakundek aurkeztu leike bere lana zemendiaren 14ra arte.
Bizkaiko parrokiarik zaharrenean, bederatziurrena
Almikeko parrokia Bermeoko uribilduan dago, Busturiagaz mugan. Lope Díaz de Haro jaunak eta haren emazte Urraca Alfonsa andreak lurraldean sortu eben lehenengoa da. Gaurtik aurrera, inguruko eleiztarrak oinez joango dira eleizaraino, Ama Birjinaren bederatziurrena ospatzeko. Bere omenezko jaia irailaren 8an izango da.