Barriak
Etiquetado como: Erroma
Asteburuan, gazte topaketa, agurra eta beste hainbat ekitaldi
Gazte topaketa zapatuz Bilbon, Junkal Otaduiren agurra, Durangoko sendotzak eta ordezkaritza Madrilen ospatu diran Laikoen Apostolutzaren jardunaldietan, besteak beste, asteburuan. Hona hemen:
Ekintza Katoliko Orokorraren Eleizbarrutiko XVII. Batzar Nagusia
Joan dan zapatuz, urriak 26, Bilboko Eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) XVII. Batzar Nagusia ospatu eban Urribarrin dagoan Fatimako Jesusen Bihotzeko Mirabeen ikastetxean. Goizean, lehenengo zatian, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina izan eben eurakaz eta itxaropenaren gaiaren inguruan jardun eben beragaz: "Itxaropenaren erromes".
I. bikaritzako 50 gazte inguru erretiroan, Portugaleten
Fede-zabalkunde eta Katekesirako I. bikaritzako Mahaiak, Euskalerriko Eskautak Bizkaia Ezkermeatzaldeko fede-mahaiagaz batera antolatuta, erretiroa ospatu zan atzo -domeka- Portugaleteko Karmeneko Ama ikastetxean. Berrogeta hamar gazte inguru batu zan Manu Basantak dinamizatutako ekitaldian. Arduradunek amaieran azaldu ebenez, "nor garan eta Barri Onaren argitan nor izan gura dogun galderaren inguruan gogoeta egiten lagundu euskun".
Eratu da Durangokko Tabira Pastoral Barrutiko kontseilua
Urriaren 26an, ekitaldi esanguratsua ospatu zan Tabira Pastoral Barrutian. Alkarteak ibilbide barriari ekingo deutso, beraz, Txomin Alonso abadeak azaldu dauanez: "Frantzisko Aita Santuak proposatutako sinodo-seneko Eleizaren ikuspuntutik, gogoeta egiteko eta alkarregaz etorkizuna planifikatzeko batu ginan".
"Esker onez agurtzen dogu abade on eta leial hau"
Bariku arratsaldez, On Joseba Segura gotzaina buru zala, Jose Angel Ubieta abadearen hileta-eleizkizuna ospatu zan katedralean. Eleizbarrutiaren historian funtsezkoa izan dan gizon hau 98 urte ebazala hil zan urriaren 23an, eguaztenez. Bilboko gotzainagaz batera, alkar-meza emon eban On Ricardo Blazquez kardinal eta Bilboko gotzain ohiak, Eleizbarrutian egon zan aldian Ubietagaz alkarlan estuan jardun ebanak. Gotzainak honan emon eutsan hasiera homiliari: "Despedimos hoy a nuestro querido José Ángel, justo en el arranque de nuestros 75 años. Esta coincidencia -resaltaba el obispo Segura, …
Bilboko Eleizbarrutiak bat egingo dau Pobreen Munduko VIII. Egunagaz
Datorren azaroaren 17an ospatuko da Pobreen Munduko VIII. Eguna, Frantzisko Aita Santuak deituta. Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaritzatik dei egin dabe egun hau kontuan hartu daigun, parte hartzea eta alkartzea ahalbidetuko daben jarduerak eginez. Gainera, alkarteetarako, taldeetarako eta domeketako ospakizunetarako jardunbidea jasotzen dauan material hau eskuragarri jarri dabez.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Begoña eta Gernikako azoketarako gauzak batzen
Aurton be jarri dira martxan Gernikako "Haurtzaro solidarioa" azoka eta Begoñako Misino-azoka jarduer asolidarioak. Gernikakoa, katekesiko familiek sustatutako eta Iparralde-Hegoalde misino-taldeak koordinatutako ekimena da; Begoñakoa, Misinoetarako parrokiako taldeak antolatzen dau. Batean zein bestean, salgai jarteko gauzak behar dabez.
"Eleiza ez da ez menderatzaile ez arautzaile izango"
Bilboko gotzainak 'Nueva Economía Fórum' dalakoak antolatutako gosari informatiboan parte hartu dau. Politika, eleiz eta enpresa arloko 160 lagun ingururen aurrean berba egin dau eta Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkezpenean aurreratu dauanez, On Joseba Segura gotzainak "ez dau inor epel itzi". Bilboko Eleizbarrutiaren ekonomia eta pastoral jardueraren inguruko azalpenak emon ondoren, fedearen balio sozial eta pertsonalaz jardun dau. Europan, hedatuta dagoan krisiari lotuta, kristautasunak bizi dauan krisia aitatzeaz gainera, Eleizak etorkizunari aurre egiteko …
Gotzainak 'Nueva Economia Forum' dalakoan eskainiko dauan berbaldia, zuzenean
Goizeko bederatzietan hasiko da On Joseba Segura Bilboko gotzainak Ercilla hotelean, 'Nueva Economía Forum (NEF) Forum Europa, Tribuna Euskadi' dalakoak antolatutako ekitaldian, eskainiko dauan berbaldiaren zuzeneko emonaldia. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak egingo dau gotzainaren aurkezpena.