25-04-2025 Viernes, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 3 )
 

Barriak

Etiquetado como: Gordexola

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1810 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
14.04.2025

Erramu-domeka, egun esanguratsua Bizkaiko Eleizarentzat

Atzo, Erramu-domeka Aste Santuari hasiera emon jakon Bizkaiko parrokietan. Gotzaina buru izan zan Santiago katedraleko eleizkizunean. Eleiztar ugarik bat egin egan egun berezi honetan parrokia alkarteagaz. On Joseba Segura gotzainak Nekaldiaren historiak proposatzen dauan "egia" nabarmendu eban: "gainera jatorkona itzela bada be, Jainkoa Jerusalemen sartu egiten da, egundoko maitasuna deuskulako". Eskautek Gorka Eguna ospatu eben, euria lagun eta pozik, Muskizeko San Joan plazaren inguruan. Astakumearen prozesinoa umez inguratuta atara zan.

14.04.2025

240 gaztetxo eta gaztek parte hartuko dabe Pazkoetan

Aste Santuaren atarian gagozala, prest dagoz Bilboko eleizbarrutian antolatu diran Pazkoak. 240 gaztetxo eta gazte inguruk emon dau izena, alkartu eta zerbitzua, barrukotasuna eta fedea lantzeko. 

13.04.2025
13.04.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
12.04.2025

Gotzaina izango da buru katedralean, Aste Santuko ospakizunetan

On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean ospatu daitezan Aste Santuko eleizkizunetan eta zuzenean jarraitu ahal izango dira web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.

11.04.2025

Gaurtik aurrera, prozesinoak Bilboko kaleetan

Lau mila kokfradiakide baino gehiagok parte hartuko dau Kofradien Ermandadeak Aste Santurako antolatu dituan jardueretan. Gaur, Doloretako Barikuz, Nekaldiaren kofradiaren Doloretako Ama Birjinaren prozesinoa atarako da kalera; Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik atarako da 20:30etan.

10.04.2025

HOACeko batzorde iraunkorra Bilboko gotzainagaz batzartu da

Gema Martin antolaketa eta alkarte bizitzarako HOACeko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilboko eleizbarrutian dira eta gaur goizean On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz batzartu dira. Jorge Torralbo HOACeko eleizbarutiko presidentea, Roberto Jaureguibeitia kontsiliarioa, Begoña Cerrato zabalkunderako arduraduna eta Josu Sagastigordia antolaketa eta alkarte bizitzarako saileko kidea be izan dira batzarrean.

10.04.2025

Deustuko Unibertsitateak Jose Ramon Scheifler oroitu eta omendu dau

Deustuko Unibertsitateak 2021eko irailean 101 urte ebazala Loiolan hil zan Jose Ramon Scheifler Amezaga jesuita gogoratu eta omendu eban atzo. Scheiflerren senide eta adiskideakaz batera, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak, Gonzalo Olabarria kulturarako BIlboko Udaleko zinegotziak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak eta Aitor Esteban Euskadi Buru Batzarreko presidenteak parte hartu eben ekitaldian. 

10.04.2025

Eleizbarrutitik Erromara egin dan erromesaldiko argazkiak

Badira egun batzuk Jubileu Urtea dala-eta eleizbarrutitik Erromara erromes joan dan taldea bueltatu zanetik. Orduan, hainbat erromesen lekukotasunak jaso ziran, hemen barriro irakurri daitekezanak. Orain, Alberto Sanzek egindako argazkien bilduma aurkeztuko dogu. Argazki asko dira, erromesek apurka-apurka ikusi eta erromesaldiko oroitzapenak freskatuko dabez eta joan ez ziranek leku hareek "bisitatu" ahal izango dabez. Irudiok, hemen  jatsi daitekez. Gura dauanak, irudiak aukeratu eta bere bilduma eratu leike. 

10.04.2025

Bihotz-barritze eta adiskidetzea "Bizian gora" mobimentuaren Garizumako erretiroan

"Bizian gora" nagusien mobimentuak erretiroa ospatu eban atzo -eguaztena- Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Felix Alonso eleizbarrutiko abadeak gidatu eban ekitaldia eta, Jubileuaren testuinguruan, bihotz-barritzea eta adiskidetzea landu ebezan.

Emaitzak orrialdeka