23-03-2026 Lunes, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Gordexola

29.01.2025

Gordexolako Francisco Verascola martiri dohatsu izendatu dabe

Astelehenez, urtarrilak 27, Frantzisko aita santuak Santuen Kausetarako Dikasterioko prefektua dan Marcello Semeraro kardinalari harrera egin eutsan eta Errukiaren Ahizten Institutuaren sortzaile izan zan Vincenza Maria Poloniren bitartekotzaz lortutako miraria eta 1597an Georgian hil ebezan bost fraile minorren, tartean Gordexolako Francisco Verascolaren martiritza autortzen …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2437 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
23.03.2026

Asteburuko jarduerak

Bilbao, Berriz, Barakaldo, Bermeo, Gernikaldea, El Escorial... eta beste hainbat lekutan izan dira jarduerak asteburuan.

23.03.2026

Misinoa, 2026ko solasgune eta topagunearen gaia

Gaur -astelehena- hasi eta eguaztenera arte ospatuko da Bilbon 2026ko solasgune eta topagunea, "Misinoa, oroimen, erronka, aukera" goiburuaren haritik. Arrupe Etxean (Aita Lojendio, Bilbao) izango da, 18:30etan. 

21.03.2026

"XXI. mendeko salmoak": Olerki-musika errezitaldia, martitzenez, Otxarkoagan

"XXI. mendeko salmoak" olerki-musika errezitaldi hunkigarria ospatuko da datorren martitzenez, martxoak 24, Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak eleizan. Proposamenak, hitza eta musika alkartuko ditu, "Entre el lamento, la protesta y la esperanza" goiburuaren harira. 

19.03.2026

Caritas Bizkaiaren deialdia kontzientzia ekologiko eta alkartasunera

 Asteburuan, "En su justa medida/Neurriz bizi", goiburuaren haritik ospatuko dau Caritas Bizkaia erakundeak bere kanpaina, hain zuzen be Garizuma-aldian, "graziazko, Ebanjelioaren bihotzera bihurtzeko eta Pazko-aldirako prestatzeko sasoian. Testuinguru honetan, bihotz-barritze sakonerako, Barri Onetik aldentzen gaituena aldatzeko deia" egiten jaku. 

18.03.2026

Otoitzaldi berezia Urkiolan udabarriari ondoetorria egiteko

Datorren zapatuz, martxoak 21, otoitzaldia egingo da URkiolan urtaro barriari ondoetorria egiteko. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko fededunak batu gura dira batutatsun eta espiritualtasunezko giroan.

17.03.2026

"Semillas de Kivu" dokumentalaren inguruko zine-foruma, bihar Indautxun

"Semillas de Kivu" dokumentalaren inguruko zine-foruma ospatuko da bihar, martxoak 18, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokian. Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, lurralde osoan eragina dauan garazka armatuaren erdian, zuzentasun, duintasun eta itxaropenaren alde borrokan diharduen emakumeen errealitatea ezagutzera emoten dau dokumental honek. Ekitaldian izango dira, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Bernard Lokavu Kasongo (Kinshasa) eta Patient Batumike Baderha (Bukavu) jatorriz Kongoko Errepublika Demokratikokoak diranak.

16.03.2026

Aste Santuko pregoiaren zuzeneko emonaldia

Fernando Marcos Ayjon eleizbarrutiko abade eta III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao) lurralde bikarioa da 2026ko Aste Santuko Bilboko pregoilaria. Iluntzeko zortzietatik aurrera irakurriko dau pregoia. 

16.03.2026

Sinodo-sena, kulturarteko Kurutze-bidea, biltzarra, erretiroak eta beste hainbat ekitaldi asteburuan

Sinodo-topaketa, Zornotzan; Katolikoak eta Bizitza Publikoa biltzarra, Bilbon; Bika Famili, Algortan; I. bikaritzako erretiroa, Las Carrerasen eta kulturarteko Kurutze-bidea, Bilbon, hona hemen asteburuan eleizbarrutian ospatutako jardueratako batzuk. Ikusi dagiguzan:

16.03.2026

CECO-itsu katolikoen erromesaldia Erromara

CECO-itsu katolikoen Bilboko Eleizbarrutiko taldeko bederatzi lagun Erromara joan dira erromes hainbat eleizbarrutitako taldeetako beste kide batzukaz batera. Marian Caselles CECO-Bilbao taldeko kidearen esanetan, "esperientzia zoragarriz bizi izan dogu". Hainbat eleizbarrutitako itsu eta laguntzaileak alkartu ziran Madrilen eta handik "Ilusinoz eta itxaropenez beteta abiatu ginan Leon XIV.a Aita Santuagaz alkartzeko".

16.03.2026

Emakumeak eta Eleiza: Omenaldia eta mahai-ingurua

Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruan, joan dan zapatuz, martxoak 14, Sestaoko kristau alkarteak, azken urteotan ohikoa dauanez, omenaldia egin eutsen euren agerpen, aldarte eta Eleizaren aldeko zerbitzuagaitik nabarmendu diran emakumeei. Markinan, mahai-ingurua ospatu zan emakumearen egitekoari eta Bizkaiko Eleizaren sinodo-senari buruz.

Emaitzak orrialdeka