06-10-2025 Lunes, XXVII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 3 )
 

Barriak

Etiquetado como: Vecunia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2114 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
29.09.2025

 Bilboko eta Donostiako eleizbarrutien sorreraren 75. urteurrena

1950ean, Pio XII.a Aita Santuak Euskal Herriko Eleizaren egitura berrantolatu eban, 1862tik Gasteizko gotzainaren ardurapean egozan hiru euskal eleizbarrutiei izaera juridiko burujabea emonez. 1949an sinatu eta 1950eko uztailaren 1ean indarrean sartu zan Quo Commodius buldak gotzain egoitza barri bi sortzea ahalbidetu eban: Bilboko eleizbarrutia Bizkaia osorako -Urduña kenduta- eta Donostiako eleizbarrutia Gipuzkoako herri eta uri guztietarako, bakotxa bere gotzainagaz. 

29.09.2025

"Abadegaiak Seminarioan antzematen dau benetan beretzat Kristo nor dan"

Joan dan barikuz emon eutsen hasiera 2025-26 kurtsoari eleizbarrutiko Seminarioan. Aurton bada barritasun bat bertan, lehenengo aldietan dagozan abadegaiak Iruñako Seminarioan egongo diralako astelehenetik eguenera, alkarte-alderdiari begira kopuru egokia osotzeko.

28.09.2025

Astekoak, izenburu nagusiak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
27.09.2025

Mila lagun inguru batu da Elorrion "Goazen 2025" ekitaldian

Berriotxoako San Balendinen jaioterriko basilikan ospatu da kurtso hasierako ekitaldiko jarduera nagusia. Mila lagun inguruk bizi izan dabe esperientzia poztasun, bizikidetza eta fedezko giroan. Jubileu Urtearen eta eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren testuinguruan ospatu da hasiera, Bizkaiko Eleizaren sinodo- eta misino-sena nabarmenduz. 

27.09.2025

Kurtsoaren hasiera ekitaldi bitan

Bilboko eleizbarrutiak eta Caritas Bizkaia erakundeak bat egin dabe kurtsoari itxaropenez eta zerbitzu-senez hasiera emoteko. Elorrioko gaurko hitzorduak jarraipena izango dau bihar Bizkaiko parrokietan, lekukotasun- eta alkartasun-senez hasteko asmoagaz.

26.09.2025

800 lagun inguruk izena emon dau Elorrion kurtsoari hasiera emoteko

Bilboko eleizbarrutiak bihar emongo deutso hasiera 2025-2026 pastoral kurtsoari Elorrion ospatuko dan ekitaldian. Berriotxoako San Balendinen jaioterriak egingo da "Goazen 2025", Itxaropenaren Jubileuaren eta eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren testuingurua,n fedea, historia eta ondarea batuko dituan ekitaldia. 800 lagun inguruk izena emon dau goizeko 10:00etan bost lekutatik atarako dan erromesaldiagaz hasiko dan jardueran.

26.09.2025

"Isladak" erakusketa, itsasadarrari begira

Sergio Monederoren "Isladak" argazki-erakusketa aurkeztuko da gaur eguerdiko 12:00etan Portugaleteko zubi zintzilikarian,  Ze arrasto itzi deusku itsasadarrak? aldera hau abiapuntutzat hartuta eta argazkien bidez erantzuna emonez. Besteak beste, Bilboko gotzainak, katedraleko deanak eta Jesusen Mirabeek parte hartu dabe egitasmoan.

25.09.2025

Iñigo Urkullu 2025eko Ohorezko Erromesa: "Kristau naz eta harrotasunez

Begoñako Andra Mari kofradiak aurtengo Ohorezko Erromesa aurkeztu dau jentaurrean: Iñigo Urkullu lehendakaria. Kofradiak, bere ibilbide eta arduragaitik eta Begoñako Andra Mariaganako jaieragaitik nabarmendu dan norbaiti autormena egiteko izendatzen dau Ohorezko Erromes dalako pertsona hori. 

25.09.2025

Zornotzatik ozen berba eta otoitz eginez

Atzo -eguaztena-, baterako ekitaldia ospatu eben Zornotzako parrokiek eta Karmengo Ama ikastetxeak, "Giza eskubideen jubileua" goiburuaren harira. Une bitan egin zan: goizez, ikastetxeko ikasle eta irakasleek eta Andra Mari parrokiako hainbat legunek ozen berba egin eben Gazarako bakea eta justizia eskatuz. Arratsaldez, "Bizkaia isilik" bilkura egin zan.

25.09.2025

Jesusen Mirabeen fundatzailea altarara goratu ebeneko 25. urteurrena

Datorren urriaren 1ean, 25 urte beteko dira Santa Maria Josefa Sancho de Guerra, jaiotzaz arabarra baina bizitzaz eta bihotzez bizkaitarra, altarara goratu ebenetik. Esker oneko Eukaristia bi ospatuko dira Bilboko eleizbarrutian: Lehenengoa, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, datorren domekaz, irailak 28, eguerdiko 12:00etan, Alex Andreu parrokoa buru dala, eta bigarrena, urriaren 1ean, 19:00etan, Santiago katedralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala. Gasteizko eleizbarrutian be ospatuko da Eukaristia irailaren 27an, Juan Carlos Elizalde gotzaina buru dala, San Pedro Apostolua …

Emaitzak orrialdeka