22-10-2025 Miércoles, XXIX semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 5 )
 

Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
26.02.2024

"Alkarte abegitsu eta barneratzaileak", kulturarteko taldeen erretiroan

Eleizbarrutiko kulturarteko taldeek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu eben atzo Bilbon. Egunari hasiera emoteko, partaideei harrera egin jaken eta kafea eskaini jaken. Ondoren, jentea motibatu eta bakarka eta taldean gogoeta egiteko aukera izan zeben. "Alkarte abegitsu eta barneratzaileak eraiki" gaiaren inguruan jardun eben. 

08.02.2024

Pertsona-salerosketaren aurkako Munduko Egunerako lagungarriak. OTSAILAK 8

Migrazinoetarako Eleizbarrutiko Pastoraltzaren eskutik, otsailaren 8an ospatzen dan Santa Josefina Bakhitaren egunari lotuta ospatuko dogu Pertsona-salerosketaren aurkako otoitz eta gogoetarako Munduko X. Eguna.

07.02.2024

Pertsona-salerosketaren aurkako lekukotasuna Miribillako eleizan

“Duintasunerako bidean: entzun, amets egin, ekin” goiburuaren haritik ospatuko da bihar -otsailak 8, eguena-, Pertsona-salerosketaren aurkako Otoitz eta Gogoetarako Munduko X. Eguna. Eleizbarrutian ospatuko dan ekitaldi nagusian, otoitzaldia egingo da eta San Frantzisko auzoan 25 urtetik gora lanean daroan eta Migrazinoetarako Mahaian esku-hartzen dauan Mª Luisa del Pozo

27.12.2023

'Bizkaia isilik' ekimenak urtea aztertuko dau

Abenduko bilkura isilean, 2023ko azkenean, urteko gorabeherak aztertuko dabez, etorkin eta errefuxiatuei, "mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu ziran pertsonei" dagokiezan giza eskubideen urraketen ingurukoak berrikusteko eta "Europako hegoaldean bizi daben zoritxarraren larriagotzea" salatzeko.

18.12.2023

Ekitaldi solidarioak asteburuan

Alde Zaharra Pastoral Barrutiak (PB) jardunaldi solidarioa ospatu eban Bilboko San Anton eleizaren arkupeetan. Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) gazteek, euren aldetik, azoka solidarioa -datorren domekaz barriro egingo dabena- ospatu eben. Eta misinoetarako Tourseko San Martin parrokiako taldeak Kanseniako (Kongoko Errepublika Demokratikoa) misinoaren aldeko azoka …

14.12.2023

Etorkinen lekukotasunak Zornotzan

Atzo -eguaztena-, "Etorkinak gure artean. Zelan bizi dira? Acogemos a los migrantes?" goiburuaren haritik, mahai-ingurua ospatu zan Zornotzako Zelaieta aretoan. Esther Crespo Fede-zabalkunde eta Katekesirako IV. eta Vi. bikaritzetako arduradunaren esanetan, VI. EEEak nabarmentzen dauan begirada hori gauzatu gura izan dabe, alkarte abegitsu eta barneratzaile izateari begira …

11.12.2023

Egun bizi-biziak alkarte latinoamerikarrean

Abenduaren 7 eta 10 bitartean, batzar esanguratsuak ospatu dira hainbat parrokiatan: Santa Maria Josefa, San Felicisimo, Indautxuko Karmeneko Ama, Sortze Garbia eta Arantzazuko San Pedro Apostolua. Alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta abadeak azaldu dauanez, "gure sustrai kultural eta espiritualen agerpen kartsuak izan dira. Guztiz pozgarriak pastoral …

27.11.2023

"Migrazinoaren doluari" buruzko berbaldi-topaketa Sestaon

Atzo -domeka- hainbat herrialdetatik etorri eta Sestaon finkatuta dagoan hainbat pertsona eta honeekaz fedean bat diran auzotar batzuk batu ziran Andra Mari parrokian. 

13.11.2023

Ehunka lagun Bilbon, "Munduko jenteak" jaialdian

Asteburuan -azaroak 11 eta 12, zapatu eta domeka-, "Munduko jenteak" jaialdiaren XV. ekitaldia ospatu da Bilboko Areatzako nasan berta izan dalarik, besteak beste, Eleizbarrutiko kulturarteko taldeetako hainbat lagun. 

28.10.2023

Meza latinoamerikarra lekuz aldatuko da kurtso honetan

Bihar -irailak 29, domeka-, kurtso honetako lehenengo meza latinoamerikarra ospatuko da. Aurretik, joan dan hilean, alkarte hau eta afrikar eta txinatar alkarteak Eukaristian batu ziran Bilbon, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren inguruan. Aurrerantzean, alkarte latinoamerikarraren ospakizunak beste leku baten egingo dira hilaren azken domekaz, hain zuzen be,

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 78 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
26.02.2024

"Alkarte abegitsu eta barneratzaileak", kulturarteko taldeen erretiroan

Eleizbarrutiko kulturarteko taldeek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu eben atzo Bilbon. Egunari hasiera emoteko, partaideei harrera egin jaken eta kafea eskaini jaken. Ondoren, jentea motibatu eta bakarka eta taldean gogoeta egiteko aukera izan zeben. "Alkarte abegitsu eta barneratzaileak eraiki" gaiaren inguruan jardun eben. 

08.02.2024

Pertsona-salerosketaren aurkako Munduko Egunerako lagungarriak. OTSAILAK 8

Migrazinoetarako Eleizbarrutiko Pastoraltzaren eskutik, otsailaren 8an ospatzen dan Santa Josefina Bakhitaren egunari lotuta ospatuko dogu Pertsona-salerosketaren aurkako otoitz eta gogoetarako Munduko X. Eguna.

07.02.2024

Pertsona-salerosketaren aurkako lekukotasuna Miribillako eleizan

“Duintasunerako bidean: entzun, amets egin, ekin” goiburuaren haritik ospatuko da bihar -otsailak 8, eguena-, Pertsona-salerosketaren aurkako Otoitz eta Gogoetarako Munduko X. Eguna. Eleizbarrutian ospatuko dan ekitaldi nagusian, otoitzaldia egingo da eta San Frantzisko auzoan 25 urtetik gora lanean daroan eta Migrazinoetarako Mahaian esku-hartzen dauan Mª Luisa del Pozo monja oblatak lekukotasuna eskainiko dau. Miribillako Santa Josefa eleizan izango da, bihar, 18:30etan.

27.12.2023

'Bizkaia isilik' ekimenak urtea aztertuko dau

Abenduko bilkura isilean, 2023ko azkenean, urteko gorabeherak aztertuko dabez, etorkin eta errefuxiatuei, "mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu ziran pertsonei" dagokiezan giza eskubideen urraketen ingurukoak berrikusteko eta "Europako hegoaldean bizi daben zoritxarraren larriagotzea" salatzeko.

18.12.2023

Ekitaldi solidarioak asteburuan

Alde Zaharra Pastoral Barrutiak (PB) jardunaldi solidarioa ospatu eban Bilboko San Anton eleizaren arkupeetan. Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) gazteek, euren aldetik, azoka solidarioa -datorren domekaz barriro egingo dabena- ospatu eben. Eta misinoetarako Tourseko San Martin parrokiako taldeak Kanseniako (Kongoko Errepublika Demokratikoa) misinoaren aldeko azoka jarri dau martxan asteburuan.

14.12.2023

Etorkinen lekukotasunak Zornotzan

Atzo -eguaztena-, "Etorkinak gure artean. Zelan bizi dira? Acogemos a los migrantes?" goiburuaren haritik, mahai-ingurua ospatu zan Zornotzako Zelaieta aretoan. Esther Crespo Fede-zabalkunde eta Katekesirako IV. eta Vi. bikaritzetako arduradunaren esanetan, VI. EEEak nabarmentzen dauan begirada hori gauzatu gura izan dabe, alkarte abegitsu eta barneratzaile izateari begira urrats bat emonez.

11.12.2023

Egun bizi-biziak alkarte latinoamerikarrean

Abenduaren 7 eta 10 bitartean, batzar esanguratsuak ospatu dira hainbat parrokiatan: Santa Maria Josefa, San Felicisimo, Indautxuko Karmeneko Ama, Sortze Garbia eta Arantzazuko San Pedro Apostolua. Alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta abadeak azaldu dauanez, "gure sustrai kultural eta espiritualen agerpen kartsuak izan dira. Guztiz pozgarriak pastoral latinoamerikarrarentzat, gure debozino eta ohiturak parrokia gehiagotan sartzean, gero eta jente gehiagok onartzen dituala ikusita".

27.11.2023

"Migrazinoaren doluari" buruzko berbaldi-topaketa Sestaon

Atzo -domeka- hainbat herrialdetatik etorri eta Sestaon finkatuta dagoan hainbat pertsona eta honeekaz fedean bat diran auzotar batzuk batu ziran Andra Mari parrokian. 

13.11.2023

Ehunka lagun Bilbon, "Munduko jenteak" jaialdian

Asteburuan -azaroak 11 eta 12, zapatu eta domeka-, "Munduko jenteak" jaialdiaren XV. ekitaldia ospatu da Bilboko Areatzako nasan berta izan dalarik, besteak beste, Eleizbarrutiko kulturarteko taldeetako hainbat lagun. 

28.10.2023

Meza latinoamerikarra lekuz aldatuko da kurtso honetan

Bihar -irailak 29, domeka-, kurtso honetako lehenengo meza latinoamerikarra ospatuko da. Aurretik, joan dan hilean, alkarte hau eta afrikar eta txinatar alkarteak Eukaristian batu ziran Bilbon, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren inguruan. Aurrerantzean, alkarte latinoamerikarraren ospakizunak beste leku baten egingo dira hilaren azken domekaz, hain zuzen be, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, 17:30etan.

Emaitzak orrialdeka