22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 5 )
 

Barriak

Etiquetado como: Algorta

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1555 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.12.2024

HOAC mobimentuak etenbako heziketarako erretiroa egin dau Berrizen

Asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) mobimentuak etenbako heziketarako sarrerako ikastaroa ospatu dau Berrizko Mesedetako Misiolarien komentuan. Alde Zaharreko, Barakaldoko eta Errekaldeko militanteek parte hartu dabe Juani Sosa Kanarietako HOAC mobimentuko militanteak gidatu dauan saioan.

02.12.2024

Agurra eta ondo etorria eskauten batzarrean

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak bere batzar nagusia ospatu eban atzoko egunez. Oroitza-txostena aurkezteaz gainera, karguak barritu ebazan eta mobimentuari dagokion hainbat gai landu. Orain arte kontsiliario izan dan Sergio Buiza agurtu eben eta Alex Andreu kontsiliario barriari ondo etorria egin eutsen. 

02.12.2024

Asteburuan, alkartasuna eta musika

Zapatuz, Fair Saturday dalakoa zala-eta, Bizkaia musikaz bete eben alkartasunezko kontzertuez gainera, asteburuan jostailu-azoka egin da Barakaldon (aurton, Caritasek kudeatutako jantokiaren alde) eta GKEen azoka, hau be Barakaldon, berrogei erakunde inguru batu zalarik, besteak beste, Caritas Bizkaia, Esku Elkartuak edo Yan Lur.  

02.12.2024

Afari-barriketa Sestaon: "Lekuko Eleiza: sustraiak eta erronkak"

"Lekuko Eleiza: sustraiak eta erronkak" goiburuaren eta Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren harira, barikuz urteroko afari-barriketa ospatu zan Sestao Pastoral Barrutian (PB). Kerman Lopez bikario nagusiak  e parte hartu eban eta Sestaoko Eleizaren historiaren errepasoa egin eban. Azaldu dabenez, "langileen herri honen industria eta kultur garapenari lotuta egon diran Eleizaren historia horren unerik esanguratsuenak nabarmendu ebazan".

02.12.2024

Eskuratu dozu Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren aldeko postal solidarioa?

Beste urte batez, Abendualdian, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Hego Berria/Compromiso Sur taldeak gabon-txartel solidarioa atara dau eta euro baten truke erosi daiteke, azoka eta parrokietan eta San Bizente parrokian bertan, sakristian. Batu daiten dirua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoak lagunduta, Mufungako (Kongoko Errepublika Demokratikoa) misinoetan heziketaren arloan garaten diran egitasmoetarako izango da. 

01.12.2024

Gabon-txartel 'probokatzailea' aldizkariaren azalean

Gaur argitaratuko da Alkarren Barri aldizkariaren abenduko alea euskarri digitalean. Azalean, Eleizbarrutiak Gabon-agurrerako erabiliko dauan irudia jasoten da. Gotzaina buru zala, 2019an Lurralde Santura erromes joan zan Eleizbarrutiko taldeak ekarri eban jaiotza da. Suntsiketa eta sufrimentu itzela jasaten dihardue lurraldean eta, horrexegaitik, guztiz esanguratsu da jaiotza hori. Jaiotzaren kokapena, erabat txikitutako ingurua da, eta goiburua, "Ez egoan lekurik ostatuan".

01.12.2024

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
30.11.2024

Ahalmen-urritasunen bat dabenen eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Abenduaren 3an, Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna ospatuko da. Bilboko Eleizbarrutian, gaur, azaroak 30 ospatuko da, 19:00etan Santiago kateralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, ospatuko dan Eukaristian. Web honetan, zuzenean emongo da. 

30.11.2024

Abendualdian egiteko puzzlea

Bihar, abenduak 1, Abendualdiari hasiera emongo jako eta aurreko asteetan Bilboko Eleizbarrutiak liturgia aldi honetarako lagungarriak aurkeztu ditu talde eta alkarte guztien eskura. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren jarraipenerako taldeak materialak prestatu ditu domeketako Eukaristietan zein katekesietan, ikastetxeetan edo Gabon-aldi prestatu gura daben erakundeetan erabili daiten: hemen

Emaitzak orrialdeka