Barriak
Etiquetado como: Algorta
Labayru Fundazinoak Ohorezko "Lauaxeta" saria jaso dau
Bizkaiko Foru Aldundiak abenduaren 3an ospatuko dan Euskeraren Egunaren inguruan emoten diran 'Lauaxeta' sariak banatu ditu gaur. Aurtengo ekitaldiko sarietako bat Labayru Fundazinoarentzat izan da. Elixxabete Etxanobe diputatu nagusiak gogoan izan ditu urteotan Labayruk garatu izan dauan lanean garrantzitsu izan diran pertsonak, besteak beste, Ander Manterola, Carmelo Etxenagusia, Mikel Zarate, Gaspar Martinez edo Adolfo Arejita, eta esker ona adieazo deutse.
Gabon-gozokiak Eleiz Museoan: Komentutik zeure etxera
Gaur, barikua, zabalduko da "Komentuko gozokiak" azoka Bilboko Eleiz Museoan (Gizakundea plaza 9B. Atxuri). Abenduaren 20ra arte egongo da zabalik Museoko gangen aretoan. Azoka horretan, Penintsulako hainbat lekutako komentuetako monja eta fraileek prestatutako Gabon-produktuak eskuratzeko aukera izango da. Eta klaustroan, Munduko jaiotzak, jaiotza txiki-txiki eta ikusgarrien erakusketa egongo da ikusgai (urtarrilaren 5era arte).
Ekintza Katoliko Orokorraren egitasmo solidarioa parrokia alkarteen artean
Orain dala aste batzuk DANAk eragin eban hondamendiaren ostean, Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) laguntza eskaintzen dihardu. Euren esanetan, "parrokietako laikook ez doguz gure anai eta arrebak ahaztu nahi". "Hemen jarraitzen dot" egitasmoak parrokien arteko ekintza zehatzak proposatzen ditu, esate baterako: parrokiek alkar ezagutu daiela online, otoitzaldiak, funts edo lagungarriak batu... Bestelako jarduerak be proposatu dira: lan-kanpamentuak gazteentzat, berreraikuntzari eta akonpainamendu emozionalari begira edo crowdfunding eragitea egitasmo nagusiak finantzateko. Alkarte …
Zapatuz, Abendualdiko erretiroa Kurutze Santua parrokian
Datorren zapatuz, azaroak 30, Abendualdiko erretiroa ospatuko da Kurutze Santua parrokian (Kurutzea auzoa z/g, metroko igogailuaren ondoan, Alde Zaharra geltokia). Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau eta gura dauanak parte hartu leike.
Eukaristia, Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Eguna dala-eta
Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak, FRATER erakundeak (Ahalmen-urritasuna daben Pertsonen Kristau Ermandadea), Gorren eta gor-itsuen pastoraltzak, CECO erakundeak (Espainiako Itsu katolikoak) eta FEDE eta ARGIA alkarteak (adimen-urritasuna edo buruko gaixotasuna daben pertsonen alkartea) dei egiten dabe, urritasunen bat daben pertsonak gogoan izan eta eurakaz fedea ospatu daigun. Abenduaren 3an, ahalmen-urritasunen bat daben pertsonen nazinoarteko eguna ospatuko da.
Zorrotzako alkarteak Mirarigilearen eguna ospatu eban
Atzo, Andra Maria Mirarigilearen egunez, Zorrotzako kristau alkartea haren izenpeko parrokian batu zan. Otoitzaldia egin eben lehenengo eta, ostean, Mirarigilea jasoten dauan ia ehun urteko eleizaren historia gogoratu eben. Datorren asteburuan hasiko dan Abendualdian sakontzeko aukera be izan zan.
Kontzertu solidarioak Bilbon eta Mundakan, "Fair Saturday" dala-eta
Datorren zapatuz, azaroak 30, kontzertu solidarioa ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokian, 19:30etan, Fair Saturday jaialdia dala-eta. Ondarreta koralak jardungo dau Mufungaren Adiskideak Fundazinoak antolatutako ongintzazko ekitaldian. Hemen batu daiten dirua Mufungara (Kongoko Errepublika Demokratikoa) bialduko da informatika-gela atontzeko. Gainera, Mundakako Andra Mari parrokian, Telemann Hirukotearen emonaldia izango da 19:30etan, Cáritas Bizkaia erakundearen alde ospatuko dan ekitaldian
Eleizbarrutiko ordezkaritza Eleizbarrutietako ikastetxeen biltzarrean
Eskuratu dozuz Abendualdiko egutegia eta Gabonetako puzzlea?
Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko ordezkaritzan Abendualdiko egutegia prestatu dabe. Gura dauanak hemen eskuratu leikez: Gaztelaniaz eta euskeraz. Gainera, Gabon-aldiko puzzlea be eskaini gura dabe, familian osotzeko eta beragaz dakarren otoitza errezatzeko. Puzzleak 100 pieza ditu eta 39x26 zentimetro. Eskuratu gura izan ezkero, eskatu egin behar da, orri hau betez, eta 10 euroko transferentzia egin.
Umeak, azaroko 'Bizkaia isilik' bilkuretako protagonista
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik. Arduradunen esanetan, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko" batuko dira beste behin be. Hilabete honetako bilkuran, gogoan izango dabe hilaren 20an ospatu zan Umeen Munduko Eguna, eta honen harira, ume eta gaztetxo guztien, jakina baita etorkinen, eskubideak betetea ezinbesteko dala nabarmenduko dabe.