Barriak
Etiquetado como: Gazteak
JOC mobimentuaren kanpamentua, Zallan
Domekaz, Bizkaiko Gazteria Langile Kristaua (JOC) mobimentuak kurtso amaierako batzarra ospatu eban. Azken hilabeteetako jarduerak aztertzeaz gainera, datozan asteetako egutegia programatu eben.
Asteburuan, esker ona, omenaldia eta beste hainbat ekitaldi
Barikuz, esker oneko meza ospatu zan Zabalako San Rafael Goiaingerua parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Aurrerantzean, eleizak lehengo egitekoa izango dau, hau da, kapera bihurtu da eta bertan egun berezietan egingo dira eleizkizunak. Beste alde batetik, atzo -domeka- Kerman Lopez bikario nagusia buru izan zan Berrizko Mesedetako Misiolarien XVII. kapitulu …
"Gure baztertze-plana", mahai-ingurua San Bizenten
Abandoko San Bizente Martiria parrokiako batxilergoko 1. kurtsoko taldeak deialdia egin dau bihar -barikua-, 20:00etan parrokiako Bengo-leku lokaletan ospatuko dan mahai-inguruan parte hartzeko. Hainbat gizatalderi lotuta egindako boluntario-lanaren ingurukoak azalduko dabez.
Uda honetan, parte hartu gura dozu lan-kanpamenturen baten?
Pastoral kurtsoaren amaiera gero eta hurrago dago eta Bilboko Eleizbarrutia hasita dago udako jardueretan pentsatzen. Esate baterako, Fedearen Gizarte, Karidade eta Misino Alderdirako Eleizbarrutiko Batzordearen -Caritas, Euskalerriko Eskautak Bizkaia, Eleizbarrutietako Misinoak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak- bidez, gazteek …
Bizkaiko eskautek Sopelako hondartza garbituko dabe zapatuan
Datorren zapatuz, maiatzak 18, Bizkaiko hainbat lekutako eskaut taldetako 14 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoek, 'Azkarrak' deitzen diranek, hondakinak batuko dabez Sopelako hondartzan, Surfrider Foundation dalakoagaz batera.
Santurtziko Urbegi eskaut taldearen 30. urteurrena
"Urbegi", Santurtziko eskaut talde bakarrak 30. urteurrena ospatuko dau. Hainbat jarduera antolatu dabe horrretarako eta lehenengoa maiatzaren 10ean, barikuz, ospatuko da Jauregia Torre-etxeko areto nagusian, 19:00etan. Aisialdiko heziketari buruzko berbaldia izango da eta Txus Morata Pere Tarres Fundazinoko Aisialdi Hezitzaile eta Gizarte-kultura Ekintzarako zuzendariak eta …
Musika, alkartasuna eta beste hainbat ekitaldi asteburuan
Maiatzean, Lehenengo Jaunartzeak ospatzen dira Eleizbarrutiko hainbat parrokiatan. Gainera, joan dan asteburuan, askotariko ekitaldiak izan dira han eta hemen eta argazkien bidez laburbilduko doguz:
"Junior eguna" gaur Artxandapen
Gaur -zapatua-, 'Castaños' (Bilbao) inguruan batzen dan Junior taldeak bere eguna ospatuko dau. Borja Garcia Artxandape Pastoral Barrutiko (PB) gazteen arloko arduradunak azaldu dauanez, "danok gagoz konbidatuta jai honetara, taldekideak, euren senideak eta baita auzokideak be".
Barikuz, 11 gaztek sendotza hartu eben gotzainaren eskutik
On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan barikuz Iurretako parrokian ospatu zan eleizkizunean. Bertan, Tabira Pastoral Barrutiko 11 gaztek sendotza hartu eben.
Asteburuan, Gorka Deuna eta gazteen beste hainbat topaketa
Atzo -domeka-, Euskalerriko Eskautak mobimentuak Gorka Deuna ospatu eban. Hiru mila lagun inguru batu zan Urkiolako landetan euren zaindariaren egunez eta, besteak beste, eskaut mobimentuaren 65. urteurrena ospatu eben, iragana gogora ekarteaz batera etorkizunari begiratzen deutsan goiburuagaz: "Gure iragana ospatuz eta gure etorkizuna eraikiz". Asteburuan, gainera, beste …
Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko
Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ekitaldian parte hartuko dau.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Kontzertua Arratzuko eleizan Jose Luis Lauzirikaren omenez
Bihar, Xemein abesbatzaren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietako bat ospatuko da Arratzuko Santo Tomas eleizan. Abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko dau domekako mezaren ostean, fundatzaile eta lehenengo zuzendari izan zan Jose Luis Lauzirika Busturialdeko herri honetako semearen omenez.
San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian
4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez.
Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau
Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.
Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan
Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu.
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.
Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin
Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora.
Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.
Nerea Melgosa: "Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau.



