Barriak
Etiquetado como: Gazteak
200 lagun inguru gazteen topaketan, Galdakaon
Atzo ospatu zan Galdakaon IV. eta V. bikaritzetako Pastoral Barrutietako ume eta gazteen XIX. topaketa Galdakaon, Gazteen Lurraldeko Mahaiak antolatuta. Berrehun lagun inguruk parte hartu eban, batez be Kilimusi, Argizai, Inurri, Oiz Anboto, Gogotsuak, Arratia, Tabira eta Kosnoaga eskaut taldeetakoak.
Ume eta gazteen topaketa Galdakaon
IV. eta V. bikaritzetako gazteen mahaiak ume eta gazteen XIX. topaketa antolatu dau. Datorren domekan izango da Galdakaon eta batez be IV. eta V. bikaritzetako Pastoral Barrutietako (PB) eskautak batuko dira. Egun berean ospatuko dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina izango da eguneko ardatzetako bat.
Izena emon gura dozu gazteen pazkoan?
"Bide egin, zerbitzatu, besarkatu eta itxaropena barritu" goiburuaren haritik, dei egiten jake eleizbarrutiko gaztetxo eta gazteei Pazkoa bizi eta ospatu daien. Antolatzaileen esanetan, "aukera ona da Pazko Hirurrena eleizbarrutiko beste hainbat pertsona eta taldekaz zentzuz eta sakontasunez bizitzeko".
Datorren asteburuan, misino-topaketa Berrizen
Martxoaren 15 eta 16an, gazteen misino-topaketa ospatuko da Berrizko Maturana aterpetxean, Berrizko Mesedetakoen Misino-institututik antolatuta. Hamabost urtetik gorako gazteentzat da deialdia; goizeko 10:00etan batuko dira, zapatuz eta domeka arratsaldeko 16:00etan amaituko da topaketa.
Bilboko Eleizbarrutia, "Norentzat naz?" bokazinoen inguruko biltzarrean
Bilboko eleizbarrutiko 25 lagun joan dira Madrid-Arena aretoan gaur hasiko dan "Norentzat naz?" bokazinoen inguruko biltzarrera. Misinora deitutakoen batzarra domekan amaituko da eta hainbat eleizbarrutitako, kongregazino erlijiosotako eta laikoen mobimendutako 3.000 lagun inguru batuko da bertan, Espainiako Gotzainen Batzarraren deialdiari erantzunez.
Eleizbarrutian da «Belengo Bakearen Argia»
Estatuko batzarrean parte hartu eban "Trebeak" taldeak joan dan asteburuan Valladoliden jaso ondoren, bihar -barikua-, 19:30etan, Santiago katedralean egingo da Belengo Bakearen Argiaren ospakizuna. Urtero, Austriako eskaut eta gidariek mutiko edo neskato austriar batek Belenen, Jesusen Jaiotzaren haitzuloan bizten dauan Bakearen Argia banatzen dabe. Aurton, Austriara joan dan …
200 lagun inguru erlejinoarteko I. biltzarrean
Zapatuz, 200 gazte inguruk parte hartu eban gazteen erlejinoarteko I. biltzarrean. Gotzaina eta Bilboko imama bertan zirala, gazteek otoitz egin eben, hausnartu, kontatu eta bizi-lekukotasunak entzun. Azken baten, askotariko kultura, erlejino eta jatorritako gazteek goiz atsegina igaro eben. Beste alde batetik, 'Gaztenahiak' taldeko gaztetxoek eta euren begiraleek …
Kanpamentua Urkiolan
Ikasturtea amaitu eta oporrak hartuta, udako kanpamentuak egiten be hasi dira, esate baterako, Gernikako Kosnoaga aisialdirako taldea Urkiolan da udaldiko lehenengo egunak igarotzen.
Lagun asko batu da familien egunean, Gaztenahiaken kanpamentuan
Egunotan, Errekarte Pastoral Barrutiko (PB) Gaztenahiak taldea kanpamentuan da Orobion. Domekaz egun berezia bizi izan eben, hain zuzen be, "Familien eguna", familiakaz, begiraleakaz eta Jose Alberto Guemes PBko parrokoagaz.
Asteburuan, Kristau Sarbideko sakramentuak eta beste hainbat jarduera
Atzo -ekainak 16, domeka- helduen kristau sarbideko sakramentuak, hau da, Bateoa, Eukaristia eta Sendotza, ospatu ziran Sestaon. Gainera, zapatuz, ekainak 15, Ipar-Hegoaldea ikastaroko kurtsoko azken saioa ospatu zan Bilboko Barrian eta arratsaldez, joan dan eguenez hil zan Antonio Madinabeitia misiolariaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna ospatu zan Gasteizen. Ondoren, …
Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko
"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.
Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia
“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.
Eleizako gizarte erakundeak gizarteari egiten deutsen ekarpena berretsi dabe
Eleizako gizarte erakundeen sareko 16 ordezkari batu ziran atzo XVI. biltzarrean, Bilboko Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4), "El rol de las Entidades Sociales de Iglesia ante los desafíos sociopolíticos. Nortasuna eta konpromiso eraldatzailea" goiburuaren haritik. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkeztu eta gidatutako saioan, Maria Silvestre eta Imanol Zubero soziologoen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoetak entzun ziran.
Gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta giza heziketa BAM Irakasleen Eskolan
Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) ikasturtearen amaieran dagoz, ez da eskolarik emoten eta azken azterketak oporraldiaren atariko dira. Kurtsoaren amaiera hau sasoi egokia da ikasleen esperientzietako batzuk jasotzeko eta ebaluatzeko. Esperientzia honeek eta gelako jardunak giza balioetan hezteko arloan dagoz, hau da BAMen konpromiso eraldatzaile eta nortasunari lotutako jardunbide estrategikoan, nortasun eta espiritualtasunaren arteko koherentziagaz bat, ikasleen osoko heziketa bultzatzeko.
Abade batek Filipinetatik: "Lurrikarak ingururik pobreena astindu dau"
Jose Agustin Maiz Lekeitioko parroko eta Lihuk Panaghiusa filipinar GKEaren sortzaileetakoa Cebun dago, hegoaldea astindu daua lurrikararen epizentrotik urrun. Bihar, 60 laguneko taldeagaz kanpamentua egingo dau, uhartean kezka eragiten daben ingurumenaren inguruko kontuak aztertzeko.
Bakearen aldeko otoitzaldia Bizkaian: erlejino arteko ekitaldia Indautxun
Bizkaian dagozan erlejino desbardinetako fededunak batu ziran atzo Indautxuko plazan erlejino arteko otoitzaldian, eskaera bera egiteko: Bakea. On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartu eban.
Bidesarik 595 laguni eskeini eutson arreta Bizkaian, 2025ean
Bidesari irabazi-asmo bako erakundea da eta 1994an sortu zan Bilboko eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik. Presoei, kartzelan bertan hasita, euren buruaren sustapenerako eta gizarteratzerako prozesuak eskeintzeko premina ikusi zan, gero alkarte sare normalizatuan aurrera egiteko aukera izan egien.
Bidesarik 595 presori eskeini eutsen arreta 2025ean
Bizkaiko Kartzela Pastoraltzatik sortutako erakundeak preso eta preso ohien laguntzarako sarea indartu eban. Horretarako, hiru egoitza-bitarteko ditu eta 72 profesional eta boluntarioen konpromisoa.
Urkiolan, erromeria eta erakusketa berezia
Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz biziko dabe santutegiko eta Abadetxeko arduradun lez Eleizbarrutiarentzat eta eskualde osoarentzat hain esanguratsua dan egun hau. Lagun asko hurreratuko da Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietatik be. San Antonio eguneko eleizkizunetan parte hartzeaz gainera, bertaratutakoek Carlos Garcia Valdiviecok egindako Durangaldeko eleiza eta ermiten maketen erakusketa ikusteko aukera izango dabe, asteburuetan zabalik izango da-eta abuztura arte.



