Barriak
Etiquetado como: Gazteak
Hamahiru lagunek jaso eben sendotza atzo Basaurin
Atzo -urriak 26, domeka-, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainak Bateoaren Sakramentua emon eutsan gazte bati eta Sendotzaren Sakramentua hamaitu laguni, gazte eta heldu, Basauriko San Pedro Apostolua parrokian.
I. bikaritzako gazteak "gazte planaren" inguruan gogoeta egiten
Atzo, I. bikaritzako gazteak Gurutzetako parrokian batu ziran "gazte planaren" irakurketa eraginkorra egiteko eta baterako jardunbideak zehazteko. Bikaritzako Pastoral Barrutietako (PB) gazteek parte hartu eben, Sergio Buiza bikarioa, PBetako laguntzaileak eta Manu Basanta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ordezkaria lagun ebezala.
Erromarako bidean, gazteen Jubileuan parte hartzeko
Domekara arte gazteen Jubileuan parte hartuko daben gazteak Bilbotik atara ziran Erromara joateko. Gaur atarako dira beste batzuk eta han osotuko da eleizbarrutiko ordezkaritza.
Eleizbarrutiko 140 gazte inguruk parte hartuko dau Jubileuan, Erroman
2025ean, Eleizak, Frantzisko Aita Santuak deitu eban Itxaropenaren Jubileua ospatzen dihardu. Datorren astean, gazteak izango dira protagonista, uztailaren 28tik abuztuaren 3ra Gazteen Jubileua ospatuko da-eta Erroman. On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau Gazteen Jubileuan eta Bilboko eleizbarrutitik doan taldeagaz izango da hainbat unetan, esate baterako, …
Amaitu da “SanFran 2025” uri-kolonia eta lan-kanpamentua
Beste urte batez, uztailaren aste biz, Caritas Bizkaia erakundeak, monja pasiotarrek eta jesuitek zerbitzua, boluntario-lana eta fedea buztartu dituan esperientzia burutu dabe. Sevilla, Oviedo, Madril eta Bilboko gazteek parte hartu dabe, talde koordinatzaileagaz batera.
300 lagun inguru familien egunean, Muskiz eta Ortuellako eskaut kanpamentuan
Muskiz eta Ortuellako Goizale eta Lurgazte eskaut taldeek 300 lagunetik gora batu ebezan atzo, Antoñanan (Kanpezu) egin daben kanpamentuaren amaieran.
Amaitu da Astrabuduako EKO-ACG kanpamentua
10 eta 16 urte bitarteko 46 neska-mutilek parte hartu dabe egunotan Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO) antolatutako kanpamentuetan. Goizez, adinaren arabera osotutako taldeetara egokitutako gaia lantzen da. Arratsaldez, normalean, jolasak (ur-jolasak, olinpiadak edo ginkanak kanpoan) egin dabezeta gauez begiraleek eta nagusiek prestatutako gau-ekitaldiak. Zapatuz udal …
Parte hartu gura dozu campaJOCen?
Gazteria Langile Kristaua (JOC) mobimentuak "CampaJOC 2025" udako kanpamentua egingo dau Zallan uztailaren 21etik 27ra. Eleizbarrutiko 14 eta 30 urte bitarteko gazte guztiek emon leikie izena. Parte hartu gura dozu? Eurakas hartu-emonean jarri 688 88 39 50 (Ethan) edo 651 30 94 17 (Patri) telefonoen bitartez.
JOC Bizkaiaren batzar nagusia: azterketa, erronkak eta itxaropena
Atzo -domeka- ospatu zan Gurutzetako parrokian Kristau Gazteria Langilea (JOC) mobimentuaren kurtso amaierako batzar nagusia Bizkaian. Arduradunen esanetan, "bizi izandakoa aztertu zan, taldeek euren bizitzaren ingurukoak batera jarri ebezan eta gazte langileei fede, ekintza eta alkartetik lagun egiten jarraitzeko ilusinoa barritu genduan".
Santurtziko Santa Eulalia Patronatua haurren minbiziaren aurkako borrokan
Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Santa Eulalia Patronatuak alkartasuna agertu gura izan deutse haur-minbizia jasaten daben ume eta familiak batzen dabezan Aspanovas Bizkaia eta Unoentrecienmil alkarteei, euren alde dirua batuz. Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) zazpi parrokiek parte hartu dabe diru-laguntzak emonez. Gainera, umeen katekesiko taldeek …
Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria
Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean, 100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan.
Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian
Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".
San Pedro eta San Pablo, Bizkaian errotutako eguna
Gaur Bilboko eleizbarrutiak kristinautasun primitiboaren zutabe nagusi biren jai handia ospatzen dau, kostaldeko herrietan protagonismo berezia izanik, San Pedro arrantzaleen, saregileen eta itsasontzien egileen zaindaritzat hartzen baita.. Lekeition eta Bermeon jardunaldi bereziak egingo dira.
Belaunaldi arteko talde batek otoitz esperientzia eukiko dau Taizé-n
Bagilaren 28tik garagarrilaren 5era bitartean, gure Eleizbarrutiko hainbat lagunek otoitz, isiltasun, gogoeta pertsonal, bizikidetza eta zerbitzu astea biziko dabe Taizeko (Frantzia) komunidadeagaz batera. Hurrengo urteetan errepikau gura dan jarduera baten lehen edizinoa izango da hau. Oraingoan, belaunaldien arteko talde batek parte hartuko dau -17 eta 85 urte bitartean- (gehienak 17 eta 35 urte bitartekoak). Taizeko komunidadeak eguneroko erritmoa proposatzen dau, alkarragaz otoitz egin, gogoeta biblikoak suspertuz eta lan praktikoak eginez. Herrialde ezbardinetako gazteakaz alkartuko …
Katalogoak XVIII. gizaldiko maisulana agerian jarri dau Arratian
Mexikar artearen maisu bikain eta Guadalupeko Andra Mariaren irudiaren margolari nagusiak 1754an egindako Guadalupeko Andra Maria orain arte ezezagun lez egon da Arteako Elexabeitiako San Migel ermitan. Lanei esker, Arratiako 9 herrietako10 parrokia eta 68 ermita katalogatu dira.
Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an
Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.



