Barriak
Etiquetado como: Katedrala
Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Nekaldiko eleizkizuna, zuzenean
Santiago katedraletik, 18:00etan
Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Afariko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
Santiago katedraletik
Aste Santuko eleizkizunak zuzenean Santiago katedraletik eta Zeanuriko parrokiatik
Katedraleko eleizkizunak web orrialde honetatik eta Radio Popular-Herri Irratitik emongo dira eta ETBtik Zeanuriko parrokiakoak.El obispo diocesano, Mons. Joseba Segura, presidirá las celebraciones de Semana Santa, en la catedral de Santiago, que serán emitidas en directo a través de esta web, así como en la emisora diocesana Radio Popular-Herri Irratia. Telebilbao …
“Hauxe da gure fedea, kalera entzutera atara eta itxaropen-haziak ereiten dituana"
"Bizitza betea izan behar dogu xede, eta betetasun hori lortzeko zoritxar eta nekeak be bizitzen jakin behar dogu".
On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu zan atzo Santiago katedralean Erramu-domekako Eukaristia. Bere homilian, gotzainak, besteak beste, zera esan eban: "Kristauok ez dogu prozesinoa espaloitik edo bankuan geldirik eserita ikusi gura. Kontaketaren …
Gotzaina buru dala ospatuko dan Erramu-domekako eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
Santiago katedraletik
Domingo de Ramos, desde la catedral, mañana en directo, en esta web
Sexu gehiegikeriak jasan dabezanen aldeko otoitzaldiaren irudien galeria
Atzo, Bilboko Santiago katedralean otoitzaldia egon zan sexu gehiegikerien biktimen alde. On Joseba Segura gotzaina buru zala eta Josu Lopez Villalba abade lagun ospakizun hunkigarria egin zan. Batez be biktimek hartu eben protagonismoa. Gaur zintzilikatu dabe Santiago katedraleko horma baten gure Eleizan izan diran sexu gehiegikerien biktimen oroimenezko plaka.
"Txiki honeetako bati egin zeuntsena, neuri egin zeunsten"
Bilboko katedralean ospatuko dan otoitzaldian, sinbolo bi nabarmenduko dira. Alde batetik, "gure Eleizan sexu gehiegikerien biktima guztien oroimenez", eta Bibliako txatal bat idatzita dauala, klaustroan jarriko dan plaka. Eta bestetik, Derioko 'Seminarioa' eraikinaren inguruan dagoan Adiskidetasunaren Basoan landatuko dan olibondoa. Otoitzaldia, arratsaldeko seietan hasiko da …
Hainbat erlejino batuko da Bilbon bakea eskatzeko
Bizkaian dagozan hainbat sinismenetako ordezkariak batuko dira bihar, ekainak 9, 19:30etan, Indautxuko plazan erlejino arteko ekitaldian."Senide diran alkarteak bakearen alde, Jainkoaren irrika" goiburuaren haritik,Alkarte katolikoek, ebanjelikoek, greko-katolikoek, musulmanek, budistek eta hahá'isek parte hartuko dabe Bake goldeak taldeak bultzatuko ekimenean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak ekitaldian parte hartuko dau.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Kontzertua Arratzuko eleizan Jose Luis Lauzirikaren omenez
Bihar, Xemein abesbatzaren 50. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietako bat ospatuko da Arratzuko Santo Tomas eleizan. Abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko dau domekako mezaren ostean, fundatzaile eta lehenengo zuzendari izan zan Jose Luis Lauzirika Busturialdeko herri honetako semearen omenez.
San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian
4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez.
Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau
Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.
Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan
Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu.
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.
Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin
Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora.
Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.
Nerea Melgosa: "Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau.



