Barriak
Etiquetado como: Katedrala
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina izango da buru Santiago katedralean 11:00etan ospatuko dan Krisma-mezan.
Gotzaina izango da buru katedralean, Aste Santuko ospakizunetan
On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean ospatu daitezan Aste Santuko eleizkizunetan eta zuzenean jarraitu ahal izango dira web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.
Urte Santuaren inaugurazinoaren irudiak
Atzo inaugurau zan Urte Santua munduko Eleizbarruti guztietan. Bizkaiko Eleizeak Bilbon egin eban ospakizun ekitaldia. Prozesinoa egon zan San Nikolas eleizatik katedralera eta bertan ospatu zan mezea. Urtarrilaren 5ean egingo dira ospakizunak Bizkaiko lurraldeetan.
Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaritia, zuzenean katedraletik
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean 12:00etan ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.
Prozesinoa Bilboko alde zaharretik inaugurazino ospakizunaren aurretik
Joan dan martitzenez, abenduak 24, Frantzisko aita santuak Mundu osoko Eleizak 2025ean ospatuko dauan Jubileu Urteari hasiera emon eutsan. Bihar -abenduak 29, domeka- lekuko Eleizetan emongo jako hasiera Urte Santuari. Bilboko Eleizbarrutian, Santiago katedralean izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan. Aurretik, prozesinoa egingo da, 11:30etan San …
Gabon eguneko Eukaristiak kartzelan eta Gizakiaren egoitzan
Gaur -abenduak 24, martitzena-, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Basauriko kartzelan, 11:00etan ospatuko dan Eukaristian. Beste alde batetik, Kerman Lopez bikarino nagusia buru dala ospatuko da Gordexolan, mendekotasun larriak dabezan pertsonentzako Gizakiaren zentro terapeutikoan, 17:00etan ospatuko dan mezan.
"Esker onez agurtzen dogu abade on eta leial hau"
Bariku arratsaldez, On Joseba Segura gotzaina buru zala, Jose Angel Ubieta abadearen hileta-eleizkizuna ospatu zan katedralean. Eleizbarrutiaren historian funtsezkoa izan dan gizon hau 98 urte ebazala hil zan urriaren 23an, eguaztenez. Bilboko gotzainagaz batera, alkar-meza emon eban On Ricardo Blazquez kardinal eta Bilboko gotzain ohiak, Eleizbarrutian egon zan aldian …
Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñozen abadegintzaren zuzeneko emonaldia
Arratsaldeko seietatik aurrera, web orrialde honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaien abadegintzaren eleizkizuna. Santiago katedralean izango da, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala.
Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an
Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.



