Barriak
Parte hartu gura dozu gazteentzako Pazkoetan? Zabalik da izena emoteko epea
Aurton be hainbat Pazko antolatu da Eleizbarrutian 14 urtetik gorakoentzat. Hamazortzi urtetik gorakoentzako proposamena be aurkeztu da. Otsailaren 6an zabaldu zan izena emoteko epea eta martxoaren 19a da hori egiteko azken eguna. Hona hemen eskaintza:
#GAZTEPAZKOA23
Aste Santua zure bizitzan Jainkoa aurkitzen laguntzeko aukera bat da. Anaiarteko eta ospakizunetako egun batzuetan zure parte hartzea nahi dugu, Pazko eguneko bizipenetan, Pazkoa hitzaren esanahia pasabidea da; gure bizitza markatzen duten gertakari batzuen ospakizunean, biziki bizitzeko egunak.
70 lagun IV. eta V. bikaritzetako gazteen erretiroan, Durangon
Joan dan zapatuz, otsailak 4, IV-V bikaritzetako gaztetxo eta gazteen pastoraltzan dagozan taldeetako kideek eta Herrialdeako eskaut taldeetakoek osaptzen daben erretiroa egin zan Durangon. Hirurogeta hamar gaztetxo eta gazte inguru eta euren laguntzaileak batu ziran, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte, Durangoko Andra Mari eleizan eta parrokiaren lokaletan, …
Bilbon bidaia prestatzen dihardue Gazteen Munduko Egunean parte hartzeko
Gazteen Munduko Eguna (GME) datorren udan ospatuko da Portugalen. Bilboko Eleizbarrutian, uztailaren 26tik abuztuaren 6ra egingo dan bidaia antolatuan izena emoteko epea zabaldu da. Abuztuaren 1etik 6ra, Lisboan izango dira ekitaldi nagusiak, baina, aurretik, 'Egunak Eleizbarrutietan' deitutakoak ospatuko dira Portugaleko hainbat lekutan.
Patxi Fano irudigileak ‘mila kolore’ margotu ebazan Portugaleten
Zapatuz, 200 lagun inguru batu zan Portugaleteko Andra Mari ikastetxean (menesiarrak). Fede-zabalkunde eta Katekesirako I. Bikaritzako Mahaiak antolatuta, Kristau Sarbideko eragileak batu ziran Patxi Fano irudigile eta psikologoak sustatu eban ekitaldian. “Mila kolore Jesus iragarteko” goiburua egia bihurtu zan eta Fanok kolorez bete eban goibel eta euritsu hasi zan goiza.
Parte hartu gura dozu gazteentzako Pazkoetan? Zabalik da izena emoteko epea
Aurton be hainbat Pazko antolatu da Eleizbarrutian 14 urtetik gorakoentzat. Hamazortzi urtetik gorakoentzako proposamena be aurkeztu da. Otsailaren 6an zabaldu zan izena emoteko epea eta martxoaren 19a da hori egiteko azken eguna. Hona hemen eskaintza:
#GAZTEPAZKOA23
Aste Santua zure bizitzan Jainkoa aurkitzen laguntzeko aukera bat da. Anaiarteko eta ospakizunetako egun batzuetan zure parte hartzea nahi dugu, Pazko eguneko bizipenetan, Pazkoa hitzaren esanahia pasabidea da; gure bizitza markatzen duten gertakari batzuen ospakizunean, biziki bizitzeko egunak.
70 lagun IV. eta V. bikaritzetako gazteen erretiroan, Durangon
Joan dan zapatuz, otsailak 4, IV-V bikaritzetako gaztetxo eta gazteen pastoraltzan dagozan taldeetako kideek eta Herrialdeako eskaut taldeetakoek osaptzen daben erretiroa egin zan Durangon. Hirurogeta hamar gaztetxo eta gazte inguru eta euren laguntzaileak batu ziran, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte, Durangoko Andra Mari eleizan eta parrokiaren lokaletan, barnekotasuna lantzeko eta otoitz egiteko. Eleizbarrutian kurtso honetarako aukeratutako goiburuaren haritik, hauxe izan zan erretirorako aukeratutakoa: #lekuanlekuko/#1000kolore.