Barriak
Kirola Basauriko kartzelan, BAM Irakasle Eskolako ikasleakaz
Saio baten heziketa jaso ondoren, BAM Irakasle Eskolako Lehen Hezkuntzako Graduko (gorputz-hezkuntza aipamena) hirugarren mailako 9 ikaslek (6 neska eta 3 mutil), Basauriko kartzelako patioa sustatu eben joan dan asteko hainbat arratsaldez. Berrogeta hamar preso inguruk hainbat kirol -voley, boloak...- praktikatu eben. Esperientzia burutu eta ebaluatuta, ikasleek Bidesarigaz…
Sestaoko "Gaztederrak" taldearen kanpamentua, Zallan
Sestaoko "Gaztederrak" taldeko 23 neska-mutil eta 8 begirale kanpamentuan izan dira, Zallan, uztailaren lehenengo egunetan.
Artxandapeko gazteriaren kanpamentua Atxondon
Uztailaren hasieran makina bat lagun joan da kolonia edo kanpamentuetara. Hilaren amaierarako, 2.500 lagun baino gehiago izango dira han edo hemen antolatu diran kanpamentuetan.
Koloniak "Munduari bira 80 egunetan" oinarritzat hartuta
Erandioko San Lorentzo eta San Agustin Pastoral Barrutiko (PB) Ekintza Katolikoak antolatuta, 56 neska-mutilek, 10 begiralek eta 6 pertsona helduk Burgoseko Santibañez de Zarzagudan ospatu diran kolonietan parte hartu dabe. Laguntzaile lanetan aritu dan Pepelu Iglesias abadeak amaieran azaldu dauanez, "Julio Verneren 'Munduari bira 80 egunetan' liburuak eta gizarte sareek …
"Zurbirrintzi Eskaut taldeak" Lezana de Menan jarri dau kanpamentua
Atzo -uztailak 3, astelehena- Zurbirrintzi Eskaut Taldeak hilaren 16ra arte luzatuko dan kanpamentuari hasiera emon eutsan Lezana de Menan, Burgoseko lurraldean, Merindadeen eskualdeko Mena bailaran dagoan herrian. Zortzi eta hamazortzi urte bitarteko 60 ume eta gaztek parte hartzen dihardue. Atzo, adar bi batu ziran eta nagusien adarrek datorren astean egingo dabe bat.
Bilboko parrokiek Poza de la Salen egin daben kanpamentuaren amaiera
Udaldiaren hasiera bizi-bizia izaten ari da, izan be, makina bat jarduera antolatu da egun honeetarako. Kanpamentu eta lan-esparruak dira gehienak eta eurotan gazte eta gaztetxoak dira protagonista. Esate baterako, Bilboko San Fernando, San Bizente eta Xabierko San Frantzisko parrokietako 55 neska-mutilek eta 14 begiralek Poza de la Salen egin daben kanpamentuan parte hartu …
Garbealde PBan "Eraztunen Jauna" kanpamentua egingo dabe
Datorren domekan hasiko da Garbealde Pastoral Barrutiak (PB) antolatutako "Eraztunen Jauna" kanpamentua. Kanpamentu honegaz bat egingo dabe, gainera, Mena Bailarako parrokietako gazteek, uztailaren 2tik 9ra Liebanako Bidea "euren erara" egiteko. Hamar eta hamabost urte bitarteko (LHko 4. maila-DBHko 2. maila) neska-mutikoentzat da eta "Liebanako bidea, Barri Onaren …
Parrokietako gazteak kanpamentuetan
Errekarte Pastoral Barrutiko (PB) 'Gaztenahiak' taldeko 10 eta 15 bitarteko neska-mutilak kanpamentuan dagoz Orobion (Durango), hilaren 23tik 29ra. Gainera, gaur -eguaztena- amaituko da IV. eta V. bikaritzetako adin bereko neska-mutilek Bakion egin daben kanpamentua.
Martxan dira kanpamenturik goiztiarrenak
Ikasturtea amaitu eta oporraldiak iristeaz batera, martxan jarten dira udako lehenengo kanpamentuak, esate baterako, IV. eta V. bikaritzetako udalekuak. Berrogeta hamar neska-mutil batu da datozan egunotan adiskidetasunaz eta izadiaz gozatzeko.
Eleizbarrutiko 2.500 gazte inguruk parte hartuko dau kanpamentuetan
Ikasturtea amaituta, parrokietako eta mobimenduetako taldeak udako jardueretan murgilduta dagoz. Uztailaren amaiera edo abuztuaren hasierara arte, hainbat kanpamentu, kolonia, lan-esparru... osatuko da. Gazteen saileko Maite Morezuelasen esanetan, "talde bakotxak bere erara, eta bere aukeren arabera, jardungo dau; garrantzitsuena, neska-mutilek esperientzia egokia izatea da, …
Kirola Basauriko kartzelan, BAM Irakasle Eskolako ikasleakaz
Saio baten heziketa jaso ondoren, BAM Irakasle Eskolako Lehen Hezkuntzako Graduko (gorputz-hezkuntza aipamena) hirugarren mailako 9 ikaslek (6 neska eta 3 mutil), Basauriko kartzelako patioa sustatu eben joan dan asteko hainbat arratsaldez. Berrogeta hamar preso inguruk hainbat kirol -voley, boloak...- praktikatu eben. Esperientzia burutu eta ebaluatuta, ikasleek Bidesarigaz alkarlanean jarraitu gura dabe, kartzelan gorputz-kirol jarduerak sustatuz.
Sestaoko "Gaztederrak" taldearen kanpamentua, Zallan
Sestaoko "Gaztederrak" taldeko 23 neska-mutil eta 8 begirale kanpamentuan izan dira, Zallan, uztailaren lehenengo egunetan.
Artxandapeko gazteriaren kanpamentua Atxondon
Uztailaren hasieran makina bat lagun joan da kolonia edo kanpamentuetara. Hilaren amaierarako, 2.500 lagun baino gehiago izango dira han edo hemen antolatu diran kanpamentuetan.
Koloniak "Munduari bira 80 egunetan" oinarritzat hartuta
Erandioko San Lorentzo eta San Agustin Pastoral Barrutiko (PB) Ekintza Katolikoak antolatuta, 56 neska-mutilek, 10 begiralek eta 6 pertsona helduk Burgoseko Santibañez de Zarzagudan ospatu diran kolonietan parte hartu dabe. Laguntzaile lanetan aritu dan Pepelu Iglesias abadeak amaieran azaldu dauanez, "Julio Verneren 'Munduari bira 80 egunetan' liburuak eta gizarte sareek gidatuta, gozatu egin dogu aurpegia jarriz, hartu-emona landuz eta korapilatuz, geure buruari galderak egiteko, gauzak zalantzan jarteko, beste batzukaz batera gauza barriak ikasteko, otoitz egiteko eta ospatzeko...".
"Zurbirrintzi Eskaut taldeak" Lezana de Menan jarri dau kanpamentua
Atzo -uztailak 3, astelehena- Zurbirrintzi Eskaut Taldeak hilaren 16ra arte luzatuko dan kanpamentuari hasiera emon eutsan Lezana de Menan, Burgoseko lurraldean, Merindadeen eskualdeko Mena bailaran dagoan herrian. Zortzi eta hamazortzi urte bitarteko 60 ume eta gaztek parte hartzen dihardue. Atzo, adar bi batu ziran eta nagusien adarrek datorren astean egingo dabe bat.
Bilboko parrokiek Poza de la Salen egin daben kanpamentuaren amaiera
Udaldiaren hasiera bizi-bizia izaten ari da, izan be, makina bat jarduera antolatu da egun honeetarako. Kanpamentu eta lan-esparruak dira gehienak eta eurotan gazte eta gaztetxoak dira protagonista. Esate baterako, Bilboko San Fernando, San Bizente eta Xabierko San Frantzisko parrokietako 55 neska-mutilek eta 14 begiralek Poza de la Salen egin daben kanpamentuan parte hartu dabe aste honetan.
Garbealde PBan "Eraztunen Jauna" kanpamentua egingo dabe
Datorren domekan hasiko da Garbealde Pastoral Barrutiak (PB) antolatutako "Eraztunen Jauna" kanpamentua. Kanpamentu honegaz bat egingo dabe, gainera, Mena Bailarako parrokietako gazteek, uztailaren 2tik 9ra Liebanako Bidea "euren erara" egiteko. Hamar eta hamabost urte bitarteko (LHko 4. maila-DBHko 2. maila) neska-mutikoentzat da eta "Liebanako bidea, Barri Onaren lekuko" goiburuaren haritik igaroko dabez egun horreek.
Parrokietako gazteak kanpamentuetan
Errekarte Pastoral Barrutiko (PB) 'Gaztenahiak' taldeko 10 eta 15 bitarteko neska-mutilak kanpamentuan dagoz Orobion (Durango), hilaren 23tik 29ra. Gainera, gaur -eguaztena- amaituko da IV. eta V. bikaritzetako adin bereko neska-mutilek Bakion egin daben kanpamentua.
Martxan dira kanpamenturik goiztiarrenak
Ikasturtea amaitu eta oporraldiak iristeaz batera, martxan jarten dira udako lehenengo kanpamentuak, esate baterako, IV. eta V. bikaritzetako udalekuak. Berrogeta hamar neska-mutil batu da datozan egunotan adiskidetasunaz eta izadiaz gozatzeko.
Eleizbarrutiko 2.500 gazte inguruk parte hartuko dau kanpamentuetan
Ikasturtea amaituta, parrokietako eta mobimenduetako taldeak udako jardueretan murgilduta dagoz. Uztailaren amaiera edo abuztuaren hasierara arte, hainbat kanpamentu, kolonia, lan-esparru... osatuko da. Gazteen saileko Maite Morezuelasen esanetan, "talde bakotxak bere erara, eta bere aukeren arabera, jardungo dau; garrantzitsuena, neska-mutilek esperientzia egokia izatea da, ikasi daien, pertsona lez hazi daitezan eta Jainkoagaz bat egin daien", izadian edo aisialdian.