Barriak
Etiquetado como: Zistertar ordena
Hilaren hasieran, aldizkariaren ale barria
Gaur, azaroak 1, Komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak alkarren Barri aldizkariaren agerkari digitala argitaratu dau. Ale honetan, besteak beste, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren inguruko jardueren, Oroimenaren Egunaren -aurton estorsinoa jasan daben enpresariengan jarri da arreta- eta azaroaren 23an ospatuko dan Caritas Tabira erakundearen 25. urteurrenaren inguruko kontuak jasoten dira.
DANAk eragindako biktimen aldeko eskaria asteburuko mezetan. Caritas Bizkaiak kanpaina jarri dau martxan
Caritas Bizkaia erakundeak larrietarako jardunbidea jarri dau martxan Levante aldean izan diran uholde larrietan kalteak jasan dabezan lagunei diruz laguntzeko. Bilboko Eleizbarrutian gizarte eta karitate ekintza sustatzen dauan erakundeak hainbat kontu zabaldu dau herritarren laguntasuna bideratzeko. Beste alde batetik, DANAk eragindako biktimen aldeko eskari berezia egingo da asteburuko mezetan. Bihar, On Joseba Segura gotzainak otoitz egingo dau hildakoen eta euren senideen alde eguerdiko 12:00etan, Derioko kanposantuko kaperan, bera buru dala ospatuko dan eleizkizunean.
Gotzaina buru izango da bihar Derion, Domu Santu Eguneko Mezan
Bihar -azaroak 1, barikua-, Domu Santu Eguna ospatuko dogu eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da eguerdiko 12:00etan Derioko kanposantuan ospatuko dan Eukaristian. Urtean zehar hildakoen oroimen berezia egingo da. Gainera, autortzak egingo dira 11:45etatik aurrera.
Arteagan kanpaina jarri da martxan San Lorentzoren irudi gotikoa berreskuratzeko
"Salbatu daigun San Lorentzo!" kanpaina jarri dabe martxan Arteagako parrokian. Horren bitartez, 600 urte inguru eta 90 zentimetroko altuera dituan San Lorentzoren eskultura gotikoa sendotu egin gura dabe, izan be, gaur egun pipiaren eraginez oso kaltetuta dago.
Liturgiarako liburu elebidun barria argitaratu da
Bilboko Gotzaitegiak Mezaren Egunerokoa-Ordinario de la Misa liburua argitaratu dau. Lontzo Zugazaga Euskerarako saileko arduradunak azaldu ditu liburu barri honen nondik norakoak: "Eukaristia elebidunak ospatuko dituan Eleizbarrutiko hainbat abadek agertu eban egiteko hori erreztuko leuken liburuaren premina". Beraz, aurrerantzean, kultuari eusten deutsan parrokia bakotxak ale bat izango dau abadeentzat nahiz liturgia pastoraltzarako eragileentzat.
Bibliari buruzko tailerra Berrizen, Estela Aldaveren eskutik
Azaroaren 9an, zapatuz, Bibliari buruzko tailerra egingo da Berrizko Barnezabal etxean, Estela Aldave Medrano Ahizta Hirugarrendar Kaputxinoak gidatuta. "Munduan Jainkoarengandik. Bazterreko bizitzarako proposamena Joanen ebanjelioan", gaiaren haritik garatuko dan taielrra 10:00etatik 18:00etara izango da (bazkaria barne: 30 €). Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 681 215 481 / info@barnezabal.org
Pobretasuna eta honen arrazoiak agertuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Antolatzaileen esanetan, "urrian, gure gizarteko multzo esanguratsuan eragin nabarmena dauan POBRETASUNA eta berau eragiten daben ARRAZOIAK agertu gura doguz. Euskadin, batez be Europatik kanpoko herrialdeetatik datozan etorkinengan dau pobretasunak eraginik latzena, izan be, gizatalde horretako %41,1 pobreak dira, Ikuspegiren azken txostenaren arabera. Datu honen larritasunaren erakusle, egora berean dagozan bertako herritarren kopurua %4,3koa dala".
Parte hartu gura dozu 2025eko Jubileuan Eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian?
Erromesaldietarako Bilboko Eleizbarrutiko Sailak Erromara bidaia antolatzen dihardu, Frantzisko Aita Santuak “Itxaropenak ez dau huts egiten" buldaren bidez deitutako 2025eko Ohiko Jubileuan parte hartzeko. Bidaia, 2025eko martxoaren 24tik -astelehena- martxoaren 27ra arte -eguena- (4 egun – 3 gau) egingo da eta On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau.
Areeta-Romoko 30 gazte Itun Zaharraren inguruko heziketan
Areeta-Romoko Pastoral Barrutiko (PB) 30 gazte inguruk Itun Zaharrari buruzko heziketan parte hartzen dihardu joan dan astean hasita. Pastoral Barrutian laguntzen daben -sendotzarako taldeetan laguntzaile lez edo hilean behin ospatzen dan gazteen meza prestatuz- 23 eta 28 urte bitarteko gazteek joan dan kurtsoaren amaieran eskatu eben Idazteunari buruzko heziketa
Asteburuan, gazte topaketa, agurra eta beste hainbat ekitaldi
Gazte topaketa zapatuz Bilbon, Junkal Otaduiren agurra, Durangoko sendotzak eta ordezkaritza Madrilen ospatu diran Laikoen Apostolutzaren jardunaldietan, besteak beste, asteburuan. Hona hemen: